MUSIKA ESPERIMENTALAREN EGUNA???

Wednesday, April 9th, 2014

apirilaren 12an euskal herriko geografian barna musika bira egiteko aitzakia:

12etan Donostian, Kristina Enean: Oier Iruretagoiena
19etan, Bilboko Espacio Puertan: Miguel A. Garcia & Sebastien Branche
21etan, Bilboko Etxegabe tabernan: Mattin & Kuarteto de Kuerdos, Piketa, Eten
22,30etan Azkoitiko Matadeixen: Fase Nuova

FASENUOVA @ Matadeixe

Wednesday, April 9th, 2014

BEBARRUKO JARDUNEK: FASE NUOVA
Apirilak 12 larunbata / Sábado 12 de abril
22:30 /  Matadeixe, AZKOITIA (GIPUZKOA)

 

Oier Iruretagoiena @ RE: Ilustrazioa

Wednesday, April 9th, 2014

ilustr

Kontzertua / Concierto:
Oier Iruretagoiena
Soinu naturalen mozketa eta berreraikuntzaren emaitza
Resultado del troceado y reconstrucción de sonidos naturales.

Apirilak 12, larunbata / Sábado 12 de abril
12.00 / Kristina Enea ingurumen zentrua
DONOSTA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
Kontzertu hau RE:Ilustrazioa erakusketaren parte da / concierto parte de la exposición RE:ilustración
PDF

Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988). Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Eskultura, soinua eta instalazioa bezalako euskarri ezberdinetan garatzen du bere lana, eta baita horien arteko harremanetan ere. Bakarkako erakusketak egin ditu Donostiako Egia Kultur Etxean (2013) eta Gasteizko Montehermoso Kulturunean (2011). Bestalde, Bartzelonako LEM Festival (2005), L’ull cec eta Ciclo HUM (2010), Berako Ertz jaialdian (2005) eta Bilboko Zarata Festen (2011) parte hartu du. 2011tik Bilboko Club Le Larraskitoko koordinazioko partaide da.

Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988). Vive y trabaja en Bilbao. Desarrolla su trabajo
en diferentes medios como la escultura, el sonido y la instalación, y sus relaciones. Ha expuesto individualmente en la Casa de Cultura Egia de Donostia (2013) y el Centro Cultural Montehermoso de Vitoria-Gasteiz (2011). Ha participado en festivales y ciclos como LEM Festival (2005), L ́ull cec y Ciclo HUM (2010) de Barcelona, Ertz Festival de Bera (2005) o Zarata Fest de Bilbao (2011). Desde 2011, es parte de la coordinación del Club Le Larraskito de Bilbao.

Zer egin subsuntzio errealaren azpian?

Wednesday, April 9th, 2014

{versión en castellano más abajo}

Bulegoa z/b-k aurkezten du:

OHO programaren barruan:
“Zer egin subsuntzio errealaren azpian?” irakurketa-taldearen lehen saioa*

Larunbata, 19 Apirila, 2014 – 10:00

“Zer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, ‘subsuntzio formala’ izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten da, eta balioa bera balioestea baizik ez du xede.”
Ray Brassier: “Wandering Abstraction”

Finantzako krisialdiaren ondoren, munduan barrena era askotako borroka sozialak pizten diren bitartean, aberatsak gero eta aberatsago dira, pobreak gero eta pobreago, eta ez dugu aukera politiko sinesgarririk prozesu hori geldiarazteko. Zein dira tresna teorikorik egokienak, gure denboraldi historikoaz zuzen hausnartu ahal izateko? Non topa ditzakegu tresna horiek, erortzeko zorian dagoen paisaia kultural honetan? Argi dago gaur egun ez dugula krisiari buruzko kontakizun sinesgarririk; eta, hala ere, teoria-motaren bat eta bat etortzeko puntu batzuk behar ditugu oraindik, horiek abiaburutzat hartuta, taldeka jokatu ahal izateko aski modu adierazgarrian. Alde batetik, gaur egun, ekintza soziala sekula baino premiazkoagoa da; bestetik, nagusi den ideologiak jendea bereiztera eta zatikatzera jotzen du. Internetek elkarren artean dugun konektibitatea handitzea lortu du, baina subjektibazioko banakako forma gehiago sortzen ditu, gero eta gehiago. Itxuraz, taldeka jokatzea oso zaila da, eta, lortzen denean, oso eskaera eta hitz generikoekin egiten da, adibidez, we are the 99% edo ¡Democracia real YA! adieraziz. Irakurketa-talde honetan, “organizazioa” eta “kolektibitatea” bezalako nozioez hitz egin nahi dugu, eta, horrez gain, gaur egun subjektu iraultzaile bat izateko dagoen aukeraz egin nahi dugu gogoeta.

(…)

* “Zer egin subsuntzio errealaren azpian?” irakurketa-taldeak egingo dituen lau saioetatik lehena da hau. Saioei amaiera emateko, nazioarteko mintegi bat izango da 2014ko azaroaren 29an. Loty Negarti eta Mattin arduratuko dira irakurketa-saioak eta mintegia koordinatzeaz.

Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Parte hartu eta aipatutako testuak jaso nahi badituzu, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

[ testu osoa irakurtzeko: http://www.bulegoa.org/eu/orain ]

…………………………………………………..

Bulegoa z/b presenta:

Dentro del programa EGB:

 

Primera sesión del grupo de lectura “¿Qué hacer bajo la subsunción real?”*

 

Sábado, 19 Abril, 2014 – 10:00

“¿Qué es la subsunción real? Marx define la ‘subsunción formal’ como el proceso por el cual el capital integra unos procesos laborales que ya existen: técnicas, mercados, medios de producción, trabajadores, etc. Sin embargo, el desarrollo del capital transforma inexorablemente las relaciones sociales y los modos de trabajo según sus propias necesidades. La subsunción real de los procesos laborales ocurre una vez todo los aspectos de éstos han sido subordinados a la producción capitalista, cuyo fin es simplemente la valorización del propio valor.”
Ray Brassier: “Wandering Abstraction”

Tras la crisis financiera y mientras diversas luchas sociales se desarrollan por todo el mundo, los ricos son cada vez más ricos y los pobres cada vez más pobres y no tenemos un horizonte político creíble que sea capaz de parar este proceso. ¿Cuáles son las herramientas teóricas adecuadas que nos permitan pensar correctamente nuestro tiempo histórico? ¿Dónde encontrar esas herramientas en el actual paisaje cultural en ruinas? Lo que resulta claro es que no contamos con una narrativa convincente de la crisis y que, a pesar de ello, aún precisamos de algún tipo de teoría y de puntos de acuerdo a partir de los cuales actuar colectivamente de una forma que resulte significativa. Por un lado, la acción social resulta más urgente que nunca; por otro, la ideología dominante tiende a atomizar y separar a la gente. Si Internet ha logrado aumentar nuestra conectividad, también genera más y más formas individuales de subjetivación. Parece que actuar de forma colectiva es algo muy difícil y, cuando esto sucede, se hace bajo demandas y términos tan genéricos como we are the 99% o ¡Democracia real YA!. En este grupo de lectura se plantea discutir nociones como “organización” o “colectividad”, así como pensar en la posibilidad de un sujeto revolucionario hoy día.

(…)

*Ésta es la primera de las cuatro sesiones del grupo de lectura “¿Qué hacer bajo la subsunción real?”. La serie concluirá con un seminario internacional el 29 de noviembre de 2014. Loty Negarti y Mattin coordinan las sesiones de lectura y el seminario.

 

Para participar en la sesión, que se desarrollará de 10:00 a 14:00, y recibir unos textos de referencia, escribir a bulegoa@bulegoa.org

[ texto completo en: http://www.bulegoa.org/ahora ]

———————————

http://www.bulegoa.org

Solokoetxe 8 bajo, 48006 Bilbao

email:bulegoa@bulegoa.org

GARCIA, BRANCHE @ Bilbo

Wednesday, April 9th, 2014

drawinggarciabranche_low

MIGUEL A. GARCIA & SÉBASTIEN BRANCHE

Apirilak 12, larunbata / Sábado 12 de abri
19:00 / 3€  / ESPACIO PUERTA, Bilbo
http://espaciopuerta.wordpress.com/2014/04/03/sebastien-branche-miguel-a-garcia/

 

ITZULI DANTZARA

Tuesday, April 8th, 2014

Airea gure oihuz beteta dago. Baina ohiturak gortzen gaitu.
El aire está lleno de nuestros gritos. Pero la costumbre ensordece.
Samuel Beckett

2014ko apirilaren 3an BERRIA egunkarian agertu bezala:

Samuel Beckett zenari onartu izan zaion aipu ezagun batek dio: «Lehendabizi dantza egin, gero pentsatu, hori da ordena naturala». Esaldia lehen aldiz jaso nuenetik (ez dut gogoan begiz edo belarriz izan zen), buelta dezente eman izan dizkiot. Hasieran, Beckettekin lotzea kosta zitzaidan. Gero, proklama cool bat baino ez zela pentsatzera iritsi nintzen. Ondotik, entzumenarekin lotu nuen, «lehendabizi entzun, gero pentsatu», bertze aukerarik ez zuelakoan. Eta azkenik, esaldiaren jatorria topatu arte, bakerik ez.
Aipuekin gertatu ohi da. Bereziki, hildako pertsonen hitzekin. Erantzuteko modurik ez dutela jakiteak lasaiago uzten digu bertzeen hitzak gure interesera moldatzen. Izan ere, Beckettek ez zuen sekula halakorik idatzi. Jatorriz, baieztapen ezaguna, Godoten esperoan antzerki lanaren pasarte batean ageri da, baina ez zehazki aipuak dioen bezala. Antzerkian, Estragon pertsonaia, Pozzo eta Vladimir izeneko bertze bi gizonekin hizketan ari dela ageri da Becketten esaldi bihurtu zen elkarrizketa. Pozzok eskertu egin nahi die lagunei emandako laguntza, eta aukeran jartzen die eskertza: «Zer nahi duzue? dantzatzea? abestea? errezitatzea? pentsatzea? guretzako zerbait pentsatzea nahi duzue?». Vladimirrek argi dauka: «Nahiago nuke pentsatzen entzun». Estragonek aldiz, galdera: «Ez bada gehiegi eskatzea, posible izango al litzateke lehendabizi dantzatzea eta gero pentsatzea?». Eta Pozzok erantzun: «Jakina, ez da hori baino gauza errazagorik. Gainera, ez al da hori ordena zuzena?» (irri).
Gureak ez diren hitzekin fikzioa egiteak ez du txarra izan beharrik. Musikarekin ere etengabe gertatzen da. Jolasa da. Hori da ordena naturala. Izatekotan, gureak ez diren hitzekin egiak sortzea da arriskutsua. Ironia dogma gor bihurtzea. Autobiografia fikzionatuak asmatu zale, ironiaren eta errepikapenaren aldeko zen Luc Ferrari konpositoreari egindako Almost nothing elkarrizketa-liburuan irakur daiteke: «Niretzat, pentsarazten ez duen musikak ez du zentzurik». Baina baliteke transkripzioa edo itzulpena ere okerra izatea.

 Xabier Erkizia

 

ITZULI ILARARA

Thursday, April 3rd, 2014

BERRIA egunkariko A CAPELLA zutabean 2014/03/20an argitaratu bezala

Museoko atarian jende ilara luzeak osatu zirela diote. Bakarren batzuk negozioa ere egin omen zuten, ilaran denborarik galdu nahi ez zuten exekutibo pribilegiatuei ikuskizunaz gozatzeko aulki erosoa gordetzearen truke. Ezohiko espektatiba sortu zuen Erlojuak jendaurrean lehen aldiz erakutsi zutenean New Yorken. Ezohikoa, txakur loratu itxura ez duen arte lan garaikide batentzat.

Ez dugula ulertzen erraten digute, eta aunitzetan, zehazki zergatik jakin gabe, ez dutela guk ulertzerik nahi sentitzen dugu. Itzuli ilarara, mesedez. Azkarrago ikasten dugu Triptikoarengatik zenbat miloi ordaindu dituzten enkantean, Francis Baconi, edo hain garesti saldu duten margolanaren ezaugarriei buruz baino. Halakoa da arte garaikidearekiko adostu dugun harreman bitxia. Gehiago dakigu hari buruz zer dioten, hari buruz baino.

2007an ikusi nuen azken aldiz Christian Marclayren lan bat Euskal Herrian. Museo garaikide izateko jaio eta azkenean Kaaba ahantziaren itxura hartu zuen Uharteko zentroan erakutsi zuten haren Crossfire ikus-entzunezko lana. Han ez zen ilararik, ezta exekutiborik ere. Han ez zen inor. Bolborazko segundoak bailiran, Marclayren instalazioaren tiro hotsen oihartzuna bertzerik ez zen entzuten museo hutsean.

2002an ikusi nuen lehen aldiz Guitar drag, Artelekuko liburutegiko bideo sailean. Han ere ez zen ilararik. Bideo hartan, Marclayk, soinu-anplifikadore bati konektatutako gitarra elektrikoa lotu zion autoaren atzealdeko paratxokeari. Autoa martxan jarri eta arrastaka eraman zuen. Irudiak zentimetroro gastatuz doan gitarra erakusten du. Altabozek berriz segundoro gastatuz doan musika. Biak arrastaka. Balio du Bilboko Guggenheimek espero duen ezohiko erromesaldi ikusgarriaren metafora gisara. Jendea arrastaka, ilaran, bere momentuan gastatuak izan ziren segundoen oihartzunak erakusten dituen artelan erraldoia ikustera. Dohain. Ezer ulertu beharrik gabe.

Denbora ere artearen antzera bizi dugu: gehiago dakigu hari buruz zer dioten, hari buruz baino.

Xabier Erkizia

KEA EZ DA HAIN URDINA

Thursday, April 3rd, 2014

posterra_kea_web

PEIO LARRALDE (oroitzapenak)
GAIZKA SARASOLA (musika)
ERIKA LAGOMA (hitzak)
XABIER ERKIZIA (soinuak)

Apirilak 5 larunbata / Sábado 5 de abril
20:30 /Harriondoa kultur etxea, LESAKA (Nafarroa)