[audiolab] HOTS#39 Adi Hazparne

Wednesday, October 19th, 2011

totemfish 003

BATZUK: Adi Hazparne

Joan ziren 2011ko abuztua eta irailan, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren kari, Hazparnen irrati dokumentariari buruzko tailer bat antolatu zuen Eihartzea kultur etxeak. SOINUMAPA.NET egitasmoko eta Artegia elkarteko kide, eta ofizioz dokumentalista den Myriam Aizagerrek zuzendutako tailerrak Hazparneko soinuak hizpide edo langai hartuta irratirako konposizio batzuk sortzea zuen xede. Baita egin ere! Eta HOTS! irratiko saio honetan aurkezten ditugun hauek dira tailerraren emaitzak, partehartzaileen (Catherine Luro, Luc Médrinal, Ander Fernandez, Didier Larralde) kortesiari esker gurean aurkezten ditugunak.+info

….

VARIOS: Adi Hazparne

Durante los meses de agosto y septiembre de 2011, dentro del programa del festival de Otras Músicas ERTZ, la asociación cultural Eihartzea organizó un taller sobre creación radiofónica en la localidad de Hazparne/Hasparren. El taller, dirigido por la miembro del equipo de trabajo de SOINUMAPA.NET así como de la asociación Artegia, y de profesión documentalista Myriam Aizager, tomó como punto de inicio la propia localidad y sus habitantes con la finalidad de crear varias composiciones sonoras. Y tanto que lo consiguieron! Las piezas que conforman este nuevo programa de HOTS! y que presentamos gracias a la cortesía de los participantes: Catherine Luro, Luc Médrinal, Ander Fernandez, Didier Larralde. +info

[www.hots-radio.info]

XABIER ERKIZIA live @ India

Tuesday, October 18th, 2011

erkizia_india

XABIER ERKIZIA live_India

Urriaren 22a larunbata / Sábado 22 de octubre
21:30 / Chitrakatha festival
National Institute of Design, Ahmedabad, India


Urriaren 28a ostirala / Viernes 28 de octubre
18:30 / Isabel Herguera -  Cuadernos de Viaje
erakusketaren irekiera / inauguración de la expo
Instituto Cervantes, New Delhi, India

LA MOSCA TRAS LA OREJA @ Leioa

Tuesday, October 18th, 2011

mosca

LA MOSCA TRAS LA OREJA
Liburuaren aurkezpena / Presentación del libro
Llorenç Barber, Montserrat Palacios

Urriaren 19a asteazkena / Miércoles 19 de octubre
12:30
Arte ederretako fakultateko Gradu aretoa
Salon de grados Fac. de BBAA
EHU/UPV, Leioa Bizkaia

IRUDIAREN PREZIOA

Saturday, October 15th, 2011

Berria egunkariak 2011ko urriaren 13an BI AHOTSETARA iritzi atalean argitaratu bezala:

Musikari askotxori irakurri izan diot musika soilik irudi bidez kontsumituko dela etorkizunean. Itxura batera, musikazale eta entzule obsesiboki amorratu garen orori tripak nahasten dizkigun baieztapena izan daiteke, amorrazioa edo frustrazioa sortzeko adinako probokazioa bihurtu arte. Baina kontzertu batera joatea aski da, edo joan gabe ere, kontzertu bateko entzuleriari ateratako argazki bati begiratzea aski da, irudiaren aldeko aldarri (itxuraz) eztabaidagarri honek bere arrazoiak badituela konturatzeko. Begiz edo belarriz adina argazki kameraz armatutako entzuleriak ematen dizkio arrazoiak, arazorik gabe. Nonbait, balio digu argazki batek edo kalitate txarreko eta soinu distortsionatuko bideo dardarti batek kontzertu gisa. 50 metro luzeko agertokitik datorren soinu masa erraldoia, sakelako telefonoaren zentimetro bakarreko mikrofonoaren eta hazbete guti batzuetako pantailaren bidez bizitzeak merezi duela ematen du. Hala agintzen du kultura berriak. Ze, esajeratua dirudien arren, ez gaitezen engaina, gero eta gehiago entzuten dugu musika baldintza hauetan. Fast food estiloan, alegia: lehendabizi lehengaiak bildu, jatorrizko zaporea kendu denei, eta ondotik, masa hori guztia, zapore eta ko-lore artifizialekin apaindu. Eta zenbat eta musika gehiago entzun horrela, orduan eta ari-nago bihurtuko dugu musika bera ere. Ez bada jada beranduegi…

XX. mendean bolumenaren lasterketa bizi izan zuen musikaren munduak. Urtetan, musikari eta ekoizle anitzek, euren diskoak bertzeenak baino ozenagoak izatea zuen helburu nagusi. Edozein preziotan. Musikaren kalitatea bera (eta bidenabar ñabardura mordoa) galtzeko arriskua barne. XXI. mende honetan, aldiz, badirudi irudia bihurtu dela borrokarako edo leiharako arrazoi. Gaur egun, musikari eta ekoizle anitzek, guk euren kantuak bertzeenak baino lehenago ikustea nahi du. Ez dakigu oraindik zehazki ze preziotan.
Xabier Erkizia

[ERTZ#12] HIRUGARREN BELARRIA kronika TB 2

Thursday, October 13th, 2011

[audiolab] MIKE WILLIAMS Stereophonic Zoom TB

Thursday, October 6th, 2011

[audiolab] SOINU BANDEN EKOIZPENA

Tuesday, October 4th, 2011