DIKTADURAK

Monday, August 30th, 2010

Argia

Eta hain zuzen ARGIArako Bereziartuak egindako artikulua aipatzerakoan, gogora etorri zait, aldizkari berak ale gutti batzuk lehenago (2236. alea, 2010eeko ekaina) Unai Brea kazetariak idatzitako bertze artikulu bat argitaratu zuela musikari buruz, hain zuzen melodiari buruz. Melodia guztiak iada asmatuak eta eginak daudela baieztatzen dutenek egia dioten edo ez aztertzen duen artikulu honek musika esperimentalei egiten die so bereziki, melodiaren bizi berriaren paradigma modura aurkeztuz sailkatzeko eta aunitzetan entzuteko zailak diren doinu hauek. Kasualitatez edo kausalitatez bi artikuluok hitz bera erabili dute lerroburuan: Diktadura. gure belarrietan zerbait aldatzen ari denaren seinale?

MUSIKA
MELODIAREN DIKTADURARI AURRE EGINEZ

Unai Brea

Ondoren datorrena idazten nagoela, Iron Maiden eta gure amama etorri zaizkit gogora. Niretzat musika –oso ona gainera– dena, harentzat zarata baino ez da. Orduan, zergatik ukatzen diet musika izaera nire belarrientzat zarata besterik ez diren zenbait soinuri? Alegia, zer da musika?

Egin dizute inoiz entzumena ea ondo daukazun jakiteko proba horietako bat? Saia zaitez irudikatzen –soinukatzen zehatzagoa litzateke– tinpanoen osasuna neurtzeko entzunarazten duten txistu-hots horietako bat, baina askoz ozenagoa. Ondoren zarata, burrunba, esku erraldoia aluminiozko paperarekin bola bat egiten… Fabrika batean bazeunde bezala, baina zeharo desatseginagoa. Horrela hamar minutu. Gitarra-jotzaile bat irten da eszenatokira ondoren. “Jo” aditzak, kasu honetan, esanahi betea du. Musikariak, momentuz hala esan diezaiogun, jipoitu egin du tresna, lurretik arrastaka eraman du, ostikoak jo dizkio, hamaika teknika erabili du kontserbatorioan irakasten dituztenak izan ezik… eta gitarra batean sekula entzun ez ditugun soinuak eginarazi dizkio bereari.
Horrela hasi zen, maiatzaren 28an, Bilboko Zaratafest musika arraro jaialdia. Arraroa, seguru. Musika? Inkesta bat eginez gero, seguruenik %100ek erantzungo luke ezetz. Denok oso ondo baitakigu musika zer den, gertatzen dena da ez genukeela jakingo –horren beharrik bagenu– haren definizio egokia ematen.
Gure ezjakintasuna ulertzekoa da. Xabi Erkiziak, konbentzionalismoaren mugak aspaldi gainditu zituen musikari lesakarrak, dio berez ezin daitekeela musika definitu. Saiakeratxoa egin du hala ere, guk eskatuta: “Musika soinu ordenatuak dira. Hori da definizio neutroena, bidezkoena”. Zabalena ere bada, eta horrexegatik da bidezkoena.

Musika infinitua
Melodia kopurua infinitua da edo noizbait amaituko da?, galdetu izan dio batek baino gehiagok bere buruari. Galdera egite hutsak tranpa du bere baitan, musika gauza itxia balitz bezala aurkezten digulako, elementu jakin batzuekin egiten dena. Horren arabera, musika elementu horien konbinatoria izango litzateke, partituran bukatzen den zerbait. Hainbeste nota, hainbeste konbinazio. Matematika hutsa. Baina iruzurra dago hor, konbinazio berak oso emaitza desberdinak izan baititzake.

Musika ulertzeko, gauza anitz hartu behar da kontuan, gogorarazi digu Erkiziak: entzulearen egoera, interpreteak ematen dion ukitua… eta garrantzitsuena, espazioa. “Ez da berdina musika entzutea kalean, elizan, pilotalekuan edo auditorioan. Zer gertatzen da, melodia bat nahiz eta itxita egon, espazio batek melodia horri ateratzen badizkio harmoniko gehiago? Melodia bera da, edo beste bat? Noten konbinazioari gehitu beharko genioke espazioen konbinazioa, eta ikusi beharko genuke espazio bakoitzak gehitzen dituen harmonikoek ez ote duten sortzen melodia berri bat. Ez zait iruditzen melodia partituran bukatzen denik, alderantziz, hor hasten da”.

Eskalan preso
Baina partituratik harago ere joan daiteke. Mendebaldeko kulturak eskala jakin bat erabiltzen du, eta sistema hertsia du musika transkribatzeko: hamabi tonutako eskala dodekafonikoa –Do, Re, Mi-rekin hasten den zazpi notako segida gehi tonu erdiak–, baina joan munduko beste leku batera eta beste bat aurkituko duzu. Arazoa da Mendebalde ahalguztidunak denean agindu nahi izaten duela, eta horretan ere bai. “Etnomusikologiak egin duen akatsik handienetakoa da hori”, dio Erkiziak, “Arabiara edo Indiara joan ziren mendebaldetarrak eta hango musika hemengo moldeekin transkribatu nahi izan zuten, gure eskala dodekafonikoa besterik ez baitzuten ezagutzen”. Baina zergatik ez erabili hamabost tonutako eskala? Edo zergatik ez, besterik gabe, eskalarik gabe jokatu? Musika konkretuak, grabatutako zarata eta soinuekin egiten denak, arauak hautsi zituen XX. mendean. Zer eskalatan kokatzen ahal da auto batek egindako hotsa? Gure pentagramak ez ditu onartzen mikrotonuak, baina egon badaude: zenbat nota dago Do eta Do sostenituaren artean? Nahi beste. Muga bakarrak gure entzumenarenak dira.

“Musika konkretua hasi zenean eskandalua izan zen, baina igaro dira hamarkada batzuk eta gaindituta dago”, dio Erkiziak. Hala ere, gaineratu du, gehienontzat musika arraroa da hori, kanonetik gehiegi aldentzen den edozein estilo bezala. Arraro diogunean, uler bedi gehienok ez dugula gustuko. Baina, musika denik ukatzeko eskubidea dugu? Auzi honek boterearekin zerikusia daukala ikusarazi digu Erkiziak: “Musika definitzeko erabili izan diren irizpideek sailkapen baten beharra salatzen dute, eta sailkapenak boterearekin dauka harremana”. Badago musikatzat ulertu behar dugunaren diktadura bat, eta diktadura horrek ezarri du aurreko orrialdeko argazkietan ageri direnak ez direla musika egiten ari, zarata baizik. Horren kontra, askatasuna aldarrikatzen du gutxiengo batek, musikaren definiezintasunak ematen duen askatasuna. Bilbon entzun genuena, orduan, musika zen ala ez? Norberak erabaki dezala.

MUSIKA TRESNEI LOTUAK

Thursday, August 26th, 2010

irazoki_azala

Azken udaotan egin duen bezala, aste honetan Berria egunkariak sortzaileei eskainitako elkarrizketa saila argitaratu du. Aurten, musikariak izan ditu hizpide sailak, edo zuzenago, musikarien musika tresnak eta bion arteko harremanak. Hala,  Joseba Irazoki (Zup, Xabier Montoia, Do, Atom Rhumba, Mikel Erentxun…) beratarrarekin eta bere gitarra bildumarekin abiatu zen saila joan den astelehenean eta astean zehar bertze musikarien hitzak bildu dituzte, tartean bertze aspaldiko lagun dugun Maite Arroitajauregirenak (Anari, Mursego…), beti ere bere txeloari loturik. Musikari orok eta orokorrean langile orok dakigun bezala erlazio berezia sortzen da eskuaren eta lanabesaren artean, inzestuosoa batzuetan, obsesiboa bertzetan, adiktiboa aunitzetan, dependientea… Pentsatu al du inoiz musika tresna digitalekin lan egiten duen norbaitek bere laptoparekin duen harremana? Elkarrizketa sail honetako lerroburuak bertsionatuz imajina ditzagun deklarazioak: “Laptop bakoitzaren soinu berezi hori bilatzen dut” edo “Teknikoki ez naiz programatzaile ona”.

Elkarrizketa JOSEBA IRAZOKI

Elkarrizketa MAITE ARROITAJAUREGI

[audiolab] HOTS#26 SONIDOS EN CAUSA

Thursday, August 26th, 2010

HOTS! irratiaren saio berri bat / Nuevo programa de la radio HOTS!

audiolab_sec

SONIDOS EN CAUSA: Carlos Gomezekin elkarrizketa

Podcast honek joan den martxoan Artelekun Carlos Gomez (Bogota, 1963) soinu artistari egindako elkarrizketa biltzen du. Carlos, Bartzelonako Orquesta del Caos taldeko kide da eta Sonidos en Causa egitasmoko kozuzendaria. Egitasmo honek aldaketa nabarmenak jasatzen ari diren Latinamerikako hainbat toki estrategiko entzumenaren bidez dokumentatzea da, soinua neurgailu nagusi bezala erabiliz.
info +

______________

SONIDOS EN CAUSA: Entrevista con Carlos Gomez

Este podcast recoge la entrevista realizada al artista sonoro Carlos Gomez (Bogota, 1963) en Arteleku. Carlos, es miembro de la Orquesta del Caos de Barcelona y codirector, entre otros, del proyecto Sonidos en Causa. Este proyecto tiene como objetivo documentar mediante la escucha varios lugares estratégicos de Lationamerica que estan viviendo cambios drásticos. Para ello utilizan el sonido como medidor principal.
+info

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.hots-radio.info]

ERTZ#11

Wednesday, August 25th, 2010

2010eko Irailaren 10tik 18ra / Del 10 al 18 de septiembre de 2010
BERA, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, HAZPARNE

MAKI, CELLULE D’INTERVENTION METAMKINE, DAVE PHILLIPS, FRANCISCO MEIRINO, PLU DE MEKANISMS, ESCOITAR – NO TOURS, ADIBERA, ALESSANDRO BOSETTI, MAIALEN LUJANBIO, HÔTEL GROMADA, SOINU MAPA…

Euskaraz erran ohi da Hamaika ikustekoak jaioak garela. Guk, ezin du bertze modu batera izan, hamaika entzutekoak jaioak ote garen galdetzen diogu geure buruari. 2009ko urteurrenaren bukaeran gogorarazi ziguten bezala, hamaika, euskaraz behintzat, ez baita soilik hamarraren hurrena, hamargarrenaren ondotik datozen guztien zenbakia baizik. ERTZ jaialdi edo bestaldi, edo musikaldi, akaso joaldi, edo hobe soinualdi… entzunaldi? dena delako honetarako hamaikaren definizio hau akaso gehiegi izanen da, haundiegi, asmo haundiegikoa, ozenegia. Hasteko, hamaikagarren honetan hemendik aitzinerako ideia eta intentzio guziak batzea haundiegi dagokigun atorra delako eta etorkizunari bere izaera kentzea ere izanen zelako nolabait. Dena aurreidatzirik balego bezala. Eta bertzetik gureak bezalako baldintzekin, hamar urtez hutsik egin gabe ere, zaila delako hamabigarrenik imajinatzea.
Beharbada horregatik ekitaldi hau antolatzen dugunontzat, urte bakoitza, zenbaki bakoitza, aldi berri bat da, edo nahi bada, hamaika berri bat aldioro. Aurten Bera, Donostia eta Hazparne arteko elkarlanean, baina bertze urtetan Tolosan edo Azkoitian ere, hamaika lan ematen baitugu.
Eta beharbada horregatik ere, zilegi zaigu erratea, harrotasun punttu batekin gainera, aurten ere hamaika soinu, ahots, belarri, musika, irudi, egoera, artista, ideia eta oihartzun gonbidatu ditugula gurera. Eskerrik asko beraz hamaika horren makiltxo bakoitza zutik mantendu eta zenbaki ale bakoitza biltzea posible egiten duzuen guzioi.

Ongi etorri ERTZ Bertze musiken jaialdiaren 11. ediziora.

———

En euskara se suele decir que Hemos nacido para ver once. Nosotros, no podía ser de otra manera, nos preguntamos si habremos nacido para escuchar once. Y es que, tal y como nos recordaron al final del aniversario del 2009, el número once, por lo menos en euskara, no es sólo el número que viene detras del diez, si no que representa todos los números que vienen después del diez. Es probable que para el festival ERTZ, esa colección de músicas, sonidos, o de toques, o si se prefiere de escuchas, esta definición de once quede un tanto grande, demasiado ambiciosa, demasiado alta. Primero, porque si aceptar esa definición supone intentar resumir todas las ideas y proyectos que nos gustaría hacer de aquí en adelante, nos meteríamos en una camisa (casualmente también de once baras) que nos queda demasiado holgada; y además olvidaríamos la función propia de eso que llaman futuro. Como si todo estuviera ya escrito. Por otra parte, aún manteniendonos a flote sin hundirnos durante los últimos diez años, para realidades tan frágiles como las nuestras es dificil imaginar cualquier doce posterior.
Quizás por ello, para las personas que organizamos este evento, cada año, cada número es un número nuevo, o si se prefiere un once nuevo. Un once que se refleja en mucho trabajo (que hacemos pero también damos) este año en Bera, Donostia y Hazparne, pero en otros también en lugares como Tolosa o Hazparne.
Por suerte podemos orgullosamente afirmar que este año también hemos podido invitar once-muchos sonidos, voces, ideas, imágenes y resonancias. Gracias a todas las personas que aguantan esos dos palos del número, pero también han posibilitado recoger todos los números anteriores hasta este once que nos ocupa.

Bienvenidos/as a la 11 edición del festival de otras músicas ERTZ.

[www.ertza.net/ertz11]

Zein egia? ESKLABOA ZARELA

Wednesday, August 25th, 2010

neska1

ARGIA aldizkariaren azken alean (2241) Gorka Bereziartua kazetariak musikak espazio publikoan, alegia gure belarrietan (eta batzuen kasuan burmuinean ere, hauetik ere baitira publikoak diruditenak behintzat) duen eraginari buruzko artikulu mardula argitaratu du. Idatziak eguneroko egoera batetik abiaturik, musikak gure egunerokoan dituen eragin horien alderdi on eta txarren inguruan erreflexio zabala aurkezten du, alor sozial, ekonomiko eta politikoak kontutan hartuz. Kontu hauei buruz irakurtzeko aukerak murritzak diren arren, seguruaski ez da musikaren eta boterearen arteko erlazioari buruz euskaraz mintzatzen den lehen artikulua, baina, garrantzitsuagoa dena: ez dadila azkena izan.

MUSIKAREN BOTEREA: DOINUAREN DIKTADURAZ BELARRIETARAINO
Gorka Bereziartua

Pare bat akorde entzutea aski da sarri, emozio berezi hori sentitzeko. Musika da, eta kanta gustukoa izan ala ez, portaera aldatzen digu, poztu, tristetu, lasaitu, bizkortu. Inoiz baino abesti gehiago belarriratzen dugun honetan ordea, ez diogu gure buruari galdetzen zergatik maite dugun halako ala bestelako doinua. Nolako erabilera soziala duen musikak. Zein harreman duen boterearekin. Zer egiten ahal dugun botere horren aurrean.

Edozein astelehen Lasarteko erdialdeko taberna batean. 1:35 PM. Lau kazetari, bi mekanikari eta erretiratu bakartia bazkaritarako. Ofizio ezezaguneko bizpahiru pertsona barran. Edalontzi, botila, plater hotsak, “avance, uno, dos”, txanponak, txiskero bat, sua, eztula, solasak, gosez denaren sabel-orroak; eta dena besarkatzen, barnebiltzen, zapaltzen, itotzen, musika bat: telebistako 40 Latino katekoa, ozen, frankotiratzaileen maneran paratutako bafleetatik. Ez du inoren arretarik deitzen, baina kanpoan hotz zein bero musika hori, jai eta aste, ez da isiltzen.

Astelehen konkretu batean bolumena bajatzeko eskatu diogun arte, sekretu bat musikaren erruz ozenegi kontatuko dugun beldur. Baita kasu egin ere. Egia esan, dio tabernako langileak, ez zeukan zentzu handirik, ez, musika hain altu edukitzeak. Eta orduan, zertarako? Behin ahapekoak botata, horri buruz jardun dugu; ez baita taberna hau bakarrik. Arratsaldean trena hartuko duzu eta pareko nerabeak kaskoak jantzita eramango ditu, zorrotz distortsionatutako gitarrek ezabatuko dizkiote bagoiko soinuak; afaria prestatzen hasiko zara gero, etxera iristean, baina ez zara eroso egongo irratia piztu eta edozein doinu nahastu arte zartagineko olio txinpartekin; eta konturatzerako abuztua, jaiak han eta hemen, eta txosnetako letania, 1980ko hamarkadako kantak hizketarako oztopo; ezinbestekoak dirudite jendea girora hurbiltzeko.

Dena inguratzen du musikak, nonahi sartzen da, gutxien espero duzun espazioa okupatzen du. Inoiz baino kanta gehiago entzuten ditugu XXI. mende hasieran, baina, zergatik? Zer dela eta melodia, erritmo eta armoniarekin daukagun dependentzia? Zein da musikaren zeregina gure gizartean? Beharbada txantxa hutsetik harago joan da The (International) Noise Conspiracy talde suediarraren izena, eta benetan existitzen da Nazioarteko Zarata Konspirazio bat, herritarrak dominatzeko? Zeintzuk dira musikaren erabilera politikoak? Nola manipulatzen gaituzte belarrietatik sartzen zaigun horrekin?

Zer gerta ere, ahapeka jarraitu dugu berbetan. Gaia ikertu behar da eta niri eman didate enkargua. Misioa.

Top Guantanamo
Matrix filmean bezala sentitzen naiz: badakit musikari buruzko orain arteko pertzepzioak auzitan jarri behar ditudala, baina ez dakit nondik jo. Erantzunak behar, Morpheusen pilula gorri bat, ongi etorri errealitatearen basamortura. Hitzordua zenbait egun beranduago da, Donostiako Artelekun, Xabi Erkiziarekin. Audiolab soinu laborategiko zuzendaria da; handik atera zen 2009an Noise and Capitalism (Zarata eta Kapitalismoa) liburua, sistemak soinuaren bidez gure praktikak eta subjektibotasunak nola baldintzatzen dituen aztertzea helburu duen obra. Kafe baten bueltan eseri aurretik aurreratua dit esparru arrunt zabalera ari naizela hurbiltzen, tekla asko jo daitezkeela, eta agian ez dudala topatuko bilatzen ari naizen hori. Hasteko, beste alorrekin alderatuta, musikaren funtzionaltasuna ez delako sobera ikertutako esparrua. Erkiziaren ustez, beldurra dago gaia ukitzeko.

Musika jendearen portaerak manipulatzeko nabarmen erabili denean ere, galdera batzuk egin gabe geratu dira. Adibidez, duela urtebete inguru zabaldu zen hedabideetan AEBek Guantanamoko presoak torturatzeko musika erabili zutela. AC/DC, Bruce Springsteen, Rage Against The Machine, Red Hot Chili Peppers… Hainbat artistek protesta egin zuten eta euren kantak zeregin horretarako ez erabiltzeko eskatu. “Baina inork ez du galdetzen zergatik erabili duten nire musika horretarako, eta ez beste bat” dio Erkiziak. “Akaso nire musikak ba ote du potentzial bat erabilera horretarako, beste musika batek baino gehiago? Zergatik du potentzial hori? Ez dago autokritikarik, musika egiten dugunean inoiz ez dugu pentsatzen erabilera txarrik izan dezakeenik”.

Eta torturarena muturreko adibidea da. Baina horraino iritsi gabe ere, aspalditik erabiltzen da musika manipulazio erreminta gisa. Erkiziak azaldu du 1940ko hamarkadan Muzak kontzeptua asmatu zutela, ospitaleetan eta espazio publikoetan hari musikalekin doinu lasaiak eskainiz jendea bare-bare mantentzeko. Ikusi zuten horrek bazituela funtzionaltasun garbi batzuk, eta hamarkadaz hamarkada, garatzen joan dira.

Non soinua, han dirua
Baita esparru komertzialera lerratzen ere, manipulazio musikala gaur egun kapitalaren beharretara makurtuta baitago. Supermerkatuetan ez dute musika bera jartzen irekitzean edo ixtean, denda motaren arabera, erosle potentzialaren arabera, aldatu egiten da ez bakarrik estiloa, baita bolumena ere. Lasarteko tabernan sortutako galderak aurkitu du aurreneko erantzuna: dirua. “Gezurra dirudi, baina musikak sekulako harremana du ekonomiarekin. Azkenean, zarata dagoen lekuan dirua sortzen ari da” dio Erkiziak.

Liburu bat aipatu du, Jacques Attalik 1977an idatzia: Bruits (Zaratak). Musikaren politika ekonomikoa aztertzen du bertan pentsalari frantziarrak. Eta liburu horretatik abiatuta azaldu du, zaratak badaukala gaitasuna zerbait martxan jartzeko. Adibidez, gure tabernako zerbitzariak 40 Latinoren erritmoa behar du bere lana egiteko; eta, bestetik, ez zaio komeni lau kazetari mahaian eserita egotea bi ordu baino gehiagoz. Bazkariak zerbitzatzeko orduak mugatuak dira, mahai kopurua ere bai. Tresna ona da musika, espazio eta denbora horien kudeaketa optimizatzeko. Eseri, Shakiraren metronomoak ezartzen duen erritmoan jan, eta alde: mahaia libre geratzen da hurrengo bezeroarentzat. “Hala ere, ez dugu pentsatu behar tabernaren jabea putaseme bat denik… baina erabilera hori hor dago, eta funtzionatzen du. Eta batzuetan inkontzienteki eragiten digun bezala, espazio horiek kudeatzen dituzten pertsonek ere inkontzienteki erabiltzen dute musika. Baina badu funtzionaltasun bat”.

Heroina sonikoa?
Musikak bazkalorduan bakarrik manipulatuko bagintu, ziurrenik ez genuke erreportaje hau idatziko. Askoz sakonagoa da haren eragina. Musikaren funtzio sozial nagusienetakoa, Xabi Erkiziaren aburuz, identifikazioa da. Komunitate jakin baten barruan norbere burua kokatzen laguntzen du. Maila sozial eta kultural batekin, gizarte estatus batekin lotzen ahal dira pertsona bakoitzaren gustuak, eta merkatuak badaki hori. Gaur egungo kapitalismoa ez baita diruaren eta objektuen zirkulazio hutsa: kapitalak zentzumenen eremua ere ezagutzen du; hautematea, hunkidura erabiltzen daki.

Howard Slater-ek Noise and Capitalism libururako idatzi duen artikuluan azaltzen du pertzepzioa automatizatzen ari garela, ohitzen. Eta ohitura horiek gero kontsumo-produktuak eskaintzeko oso baliagarriak dira. Etsenplu bat eman du Erkiziak: nerabezaroa. “Zuk ez duzu entzuten gustatzen zaizun musika, zuri gustatu beharko litzaizukeen musika baizik, zure inguruari gustatuko zaiona, zure janzteko moduak markatzen duenarekin bat datorrena; nolabait, zure nortasuna sozialki markatzen duen musika”.

Hori jakinik, galdera arriskutsuagoak ere jar daitezke mahai gainean. Egin dezagun analogia bat, Euskal Herrian 1980ko hamarkadan heroinarekin gertatu zena abiapuntu. Demostratu samarra dago bazegoela intentzio bat droga hori hainbat lekutan sartzearen atzean; gazteak kontrolatzeko sartu zietela opio-zukua zainetan barrena. Erkiziaren itauna: “Norbaitek pentsatu al du inork musika bat sartu ote duen hemen, konkretuki, momentu jakin batean, komunitate bat modu batera moldatzeko?”.

Ze, musikak politikoki erabiltzen dira. Identitateak indartzeko, talde-sentsazioa areagotzeko, baliatzen dira. Hori jakinik, nolatan ez gara eszeptikoagoak entzuten dugunarekin? Zein puntura arte aukeratzen dugu entzuten dugun musika? Ez al gara errazegi mugitzen eragin jakin batzuen arabera? Erkiziaren ustez galderok ez dira egiten jende askori eragiten dietelako: musikariak, entzuleak, soinu-teknikariak, kultur-programatzaileak, aretoen jabeak, tabernariak, zerrenda amaigabea: “Industria sartzen da, ekonomia, kontsumoa… Musikak horregatik du egoera historikoak islatzeko gaitasuna, kapaz delako gure jokabideen alderdi mordo bat biltzeko, ukitu ezin den gauza batean”.

Iraultzaren soinu-banda
Baina historia ez da gertakari lasaien kateaketa. Gatazkak daude, aldaketa bortitzak, iraultzak. Kapitalismoak musika nola erabiltzen duen ikusi dugu, baina izango da modurik tresna bera errotiko aldaketaren zerbitzura jartzeko ere… ala ez? Noise and Capitalism liburuari egin dion sarreran Anthony Iles idazle eta editoreak zera dio: “Musikak ezin dio ihes egin erosotasunari, eta musikariek ezin diote ihes egin kapitalaren berehalako eskakizunei (beraien lan indarra saltzea). Egungo baldintzek egituratzen dute zein musika mota egin daitekeen eta nork egin dezakeen, baina musika bada, era berean, kultur forma bat existitzen diren baldintzen kontra erreakzionatzeko eta gainditzen saiatzeko”.

Punkak, new waveak, hardcoreak… hori egin nahi izan zuten, soinuaren bidez gizartearen zimenduei eraso. Garaian garaiko iraultza posiblearen soinu-banda izan ziren; erreka jo zuten iraultzak, bistan denez. Gaur egun, jostailuzko pistolen antzekoak dira estilo horiek, sistemak irentsi ditu eta galdu dute behin izan zuten potentzial eraldatzailea. Mende hasiera honetan zerbait aldatu nahi duen musikak bestelakoa beharko du izan, baina nolakoa? Aipatutako liburuan Csaba Tothek dio estilo horien ezaugarri amankomuna zera zela: ahotsa erdigune bihurtzea, mezu politizatuaren eroale. Abeslaria entzuleen ordezkari bihurtzen zen, eta haien egia kontatzen zuen mikrofonotik. Noise musikak –ingelesez zarata esan nahi du– ez du halako helbururik eta horregatik da interesgarria gizarte post-industrialetan: artistaren estatusa deseraiki nahi duelako, baita entzulearena eta musikarena ere. Generoa sortu zen garaiaz berba egiten du Tothen testuak: “Noise musikari izateak esan nahi zuen eguneroko jarduera subertsiboa, gerrilla taktika, etengabeko posizio-gerra”. Esperimentatzea, hitz bakarrean.

Puntu hori azpimarratu du Xabi Erkiziak ere. Bere ustez zaila da jarrera garbi bat hartzea inguratzen gaituen musika guztiaren aurrean, ze, batzuetan gogaitu egiten gaituen arren, festarako ere erabiltzen dugu, lasaitzeko, kontzentratzeko… “Esperimentu txikiak” egin daitezkeela uste du ordea, eta horiek egiteko espazioak sortu beharko lirateke. Adibidez, San Fermin jaiak urte batean musikarik gabe egitea. Edo, ohiko kanten ordez, txistu batekin egindako piezak bakarrik jartzea.

Halere, Erkizia bat dator Ilesen ideia nagusiarekin. Musikak bere horretan ezin du ihes egin kapitalismoaren atzaparretatik eta ez da erraza aldaketa posiblerako teoria orokor bat eskaintzea. “Etengabe esperimentatzeak esan nahi du egia bilatu nahi hori alde batera uztea; horrek nolabait suposatzen du musika egitearen oinarria bera zalantzan jartzea. Eta hori inork ez du zalantzan jartzen”.

Zalantza horietan murgildu zirenen artean, izen bat, John Cage. Soinuarekin egin zituen ariketa amaigabeen artean, musika desagerraraztea izan zen erradikalena. Estetikari arreta eskaini ordez, entzumenari eman zion garrantzia AEBetako konposatzaileak. Horren bidez, ikertu nahi izan zuen gure baldintza kulturalek nola eragiten duten entzuten duguna deskodetzeko moduan. “Gaur egun badago haren figuraren aldarrikapen moduko bat, baina berak planteatu zituen gauza batzuek orain dela 50 urte bezain deserosoak izaten jarraitzen dute”.

Soinuaren balioa
Eta musika alderdirik agerikoena baino ez da. Izebergaren punta ikusten saiatzen ari gara, baina ur-azalaren azpian ezkutatzen da munstro handiena. Erkiziak dio ez dela garai txarra kontu hauetaz pentsatzen hasteko. Orain arteko musikaren kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, eta horrekin batera zalantza berriak plazaratu daitezke soinuen balioaz. Hau da: kanten kontsumoa desagertzen ari bada, musika doan eskuratzeko aukera badugu, ez al da une aproposa musika bakoitzaren benetako balioaz pentsatzen hasteko? Eta jada ez ginateke ariko musikari buruz bakarrik: “Frekuentzien ikuspuntutik aztertzen hasiko bagina, konturatuko ginateke badagoela soinu mordo bat gure espazio publikoan, funtzionaltasun garbi batekin”.

Artelekutik atera naiz. Autoaren motorra, CD hori, gurpilak asfaltoaren gainean, dena da diferente. Dena zalantza. Berriz entzuten ikasi behar. Soinuak zerbait estaltzen du, beharbada egiaren bat.
– Zein egia?– galdetzen zion Neok Morpheusi Matrixen.
– Esklaboa zarela.

GUARDETXEA #4

Wednesday, August 25th, 2010

Oier Etxeberria + Xabier Erkizia
Dj Amsia

29.08.2010 /  19:00
Casa del Guarda | Guardetxea
Donostia | San Sebastián
[maps]

EXHIBITION AS CONCERT

Tuesday, August 24th, 2010

noise_capitalism

Noise & Capitalism, iada liburuaren orrietatik kanpo dabil aspaldian. Joan diren hilabeteotan Europako nahiz Amerikako hainbat herrialdetan egin diren aurkezpenak, oraindik ere asteoro iristen diren elkartruke proposamenak eta martxan dauden itzulpen lanak dira horren erakusgarri, baita oraingoan Mattinek Frantziako Brétignyko CACn egin duen Erakusketa kontzertu bezala proposamena ere. Bi hilabetez, proposamen honek ekitaldi sail bat aurkeztuko du non Mattin hainbat musikari, pentsalari eta artisten alboan jarriko den, Loïc Blairon, Ray Brassier, Emma Hedditch, Esther Ferrer, Jean-Luc Guionnet, Anthony Iles, Matthieu Saladin edo Howard Slater tartean. Aitzaki horrekin zentru berak, Taumaturgia disketxearekin batera Mattinen idatziak biltzen dituen liburua argitaratuko du.

Hace tiempo ya que Noise & Capitalism trascendió de las páginas que formaban el libro, si es que alguna vez perteneció a ellas. Ejemplo de ello son las diversas presentaciones y debates que se vienen realizando en varios paises europeos y americanos, las incesantes propuestas de intercambio que recibimos semanalmente, los proyectos de traducción que estan en marcha o la propuesta que realiza Mattin para el CAC Brétigny francés titulado Exposición como concierto. Una serie de eventos que durante dos meses cruzará al vasco con artistas, pensadores, músicos Loïc Blairon, Ray Brassier, Emma Hedditch, Esther Ferrer, Jean-Luc Guionnet, Anthony Iles, Matthieu Saladin o Howard Slater. Paralelamente el mismo centro, en colaboración con al discográfica Taumaturgia publicará un libro que recopila varios textos de Mattin.

Noise & Capitalism > Exhibition as Concert
September 1 – October 31 / 2010
CAC Brétigny

Centre d’art contemporain de Brétigny
Espace Jules Verne, Rue Henri Douard
91220 Brétigny s/Orge
France
tel (33) 01 60 85 20 76
fax (33) 01 60 85 20 90
info@cacbretigny.com
35min. From Paris by RER Train

Mattin in collaboration with Loïc Blairon, Ray Brassier,
Emma Hedditch, Esther Ferrer, Jean-Luc Guionnet, Anthony
Iles, Matthieu Saladin, Howard Slater…

Taking as a starting point the book Noise & Capitalism and the desire to explore noise and improvisation in social and political terms, the CAC exhibition context will become an improvised concert lasting for two months. Going through different degrees of intensity, nothing will remain static; the production and reception will take place simultaneously. By collapsing the formats of exhibition and concert into each other, the potential of the different usages of the noun noise will be explored rather than simply perpetuating noise as a musical genre. Playing with different levels of visibility and invisibility, some activities will be more formal than others. Interventions by different people will take different forms, such as an improvised zine, a continuously generated performance program, an open invitation to improvise with the material conditions of the exhibition… .
Historically, noise – in its many forms – has disrupted established codes, orders, discourses, habits and expectations, aesthetics and moralities. Noise has the potential to exceed the logic of framing, by either being too much, too complex, too dense and difficult to decode or too chaotic to be measured. At first encounter noise has the power to suspend values of judgement such as good or bad or right or wrong. To think of it in moral or ethical terms seems ridiculous. Noise, with its epistemic violence, brings into crisis the division between activity and passivity, and between knowing and feeling. By making us aware of our incapacity to decipher it, noise can expose to us our alienated condition, making us question our own subject position.
Can the practice of noise and improvisation help us in any way to understand or even counter the level of commodification that our lives have reached under the capitalist mode of production? Can we use noise as a form of praxis going beyond established audience/performer relationships? Can we push self-reflexivity to the point of positive feedback?

AGENDA
19 September, Sunday at 2pm (shuttle from Paris)
Ray Brassier, Jean-Luc Guionnet & Mattin
Idioms & Idiots

25 September, Saturday at 11am (shuttle from Paris)
Esther Ferrer
Zaj concert

2 October, Saturday at 2pm (shuttle from Paris)
Loïc Blairon
Barred Speach

From 4th October 2pm until 10th October 6pm:
Open invitation to improvise with the exhibition as concert. The material conditions (times, budget, space…) are our instruments, from there anything can happen.
Everybody is welcome.

21 October, Thursday at 8pm (shuttle from Paris)
Matthieu Saladin & Mattin
Brutalised Aesthetics

26 October, Tuesday at 8pm (shuttle from Paris)
Mattin
Object of Thought

Shuttle time location and reservation: info@cacbretigny.com

For more interventions please check:
http://www.cacbretigny.com/
http://blogs.arteleku.net/noise_capitalism

CAC Bretigny in collaboration with Taumaturgia (A Coruña) will publish the book Unconstituted Praxis, collecting most of Mattin’s writing.

GUARDETXEA #3

Friday, August 20th, 2010

Abuztu osoan zehar Donostiako espazio berezi honetan Mikel R Nietok antolatu duen ziklo honen 3. saioa.
3er concierto de este ciclo organizado por Mikel R Nieto en Donostia durante este mes de agosto.

Edorta Izarzugaza + Aitor Bengoetxea
Miguel A. García +Mikel Etxegarai
22.08.2010 | 19:00
Guardetxea | Donostia
[maps]