BATEN BILA elkartearen eskutik:
dantza eta musika improbisazioa
Apirilaren 28an Xuri atean Hazparnen, 20.30etan
vendredi 28 avril a Xuri Atea à Hasparren 20.30 h
Véronique Darritchon
Badu orain 10 urte, Véronique Darritchon-ek dantza garaikidea sartu duela kirola erakasten duen kolejioetan : Orthez-en lehenik, eta Donapaleun azken 5 urte hauetan. 7 urtetan hasi da dantzan Bastidako « Esperanza » euskal dantza taldean. Talde hunekin, hainbat herrialde eta festibala ezagutu ditu, hainbat dantzatzeko molde. 17 urtetan, ikasketak Parisen egiten dituela, dantza garaikide lehen kurtsoa hartzen du eta bizirako hunkia da : bota pareten kontra ! Perekazkitzue molde desberdinez !!!!
1995ean, Traversée taldeko Johanna Etcheverry ezagutzen du eta hunek, besteak beste, bapatekotasunaren munduaren ateak idekitzen dizkio. Dantzari miresgarri horri esker zaigu, egun, Véronique Baten Bilaren bapatekotasunaren abenturan sartzen.
“Herriko dantzetan oinarriturik, mugimenduaren garapenak dakarren
indarraren partekatzea dut jorratu nahi. Bakotxak bere nortasunari, bere gorputzari doakion dantza garatu behar du. Egiazko harremana behar da dantzaria, gorputza eta publikoaren artean. Musikaren entzuteko begiak hesten diren bezala, bestearen nahia onartu behar
da eta bihotza ideki dantzaren gozatzeko. “
« Bihotzarekin baizik ez da ontsa ikusten » Saint Exupéry
Kristof Hiriart
Kantari eta perkuzio jolea, LAGUNARTE konpainiako arduradun artistikoa da,
“GAUA l’insolence de la lumière” 2003an Sorkuntza, amatur eta profesionalak nahasirik.
Ensemble A Cumpagnia de Pigna, Kristof Hiriart/voix txalaparta, Paxkal Indo/flûte txalaparta, Olivier Thémines/clarinette, Sébastien Boisseau/contrebasse, Pantxix Bidart/guitare voix.
Mise en espace et co-direction de Toni casalonga.
Sao Tomé / Euskal Herria
Sao Tomé de Principe ugarteko 4 musikari : Osvaldo/guitare, Visinhu/voix percussions, Zé-Ricardo/voix harmonica flûte, Akassio/arc à bouche et Lagunarte konpainiako beste 4 : Kristof Hiriart/voix txalaparta, Paxkal Indo/flûte txalaparta, Olivier Thémines/clarinette, Sébastien Boisseau/contrebasse.
DVD eta KD baten ateratzea 2006eko otsailean.
« AHOZ AHO, mémoires de bouches » 2004ean.
André Minvielle, Didier Ithursarry, Yves Gaudin, Pantxix Bidart eta Kristof Hiriart, 5 musikari, kantari, kalakari.
Chicagoko Ethnic Heritage Ensemble-ekiko topaketa /kontzertua (AACM)
Chicagoko ETHNIC HERITAGE ENSEMBLE-eko hirekotea (Kahil El Zabar, Ernest Dawkins, Joseph Bowie) eta AHOZ AHO proiektuko taldea
Azken urte hauetan, hainbat talderekin lan egin du.