[ERTZ#12] ADIBERA 2011

Tuesday, August 30th, 2011

ADIBERA 2011 Sentsazio efimeroen mapa.

* 2011 Abuztua 31 Ernio mendi tontorrean (Gipuzkoa). Goizez ta arratsaldez:
Haizeadi. Haizeak badaki arpa jotzen (arpa eolikoak, saioak, …)

* Irailak 9,10, 11 Hainbat paisaio. ERTZ Nafarroako Bera herrian ospatzen den bertze musiken Ertz Jaialdiaren barru, hainbat paisaio herriko soro, txoko, parada, eskaparate eta bestelako gune arruntetan.

2009 urtean hasi zen ADIBERA, Ertz jaialdiaren barru. Bera herriko zentzumenentzako mapa. Sentikarta. Mapa efimeroa. Irekia eta osatugabea (zurearen zai eta zure modukoa). Paisaian diren hala paratzen ahal diren soinuak. Ikustekoak. Usain, taktu eta dastamenak. Ideiak.
Paisaio. Kartanbera. Vera mente.
bERTZe musiketatik abiatuta Beratik mundura ireki nahi den sentsazio, sentipen, oihartzun, zirrara, eragin, irudipen, aieru, susmo… bildu eta azalduko dituen karta-mapa.

2009 urtean paisaiarekin zerikusirik zuten saio, instalazioak, geometriak eta zuhaitzen entzunaldiak izan ziren.
2010 ean ERTZ jaialdiaren edizioan ADIBERA telefono bidez kontsultatzeko aplikazio-mapa bihurtu zen, NOTOURS egitasmoarekin bat eginez.
Aurten, 2011, ADIBERA egitasmoak gonbidapen zabala egiten dizu, edozein soro, txoko, parada, eskaparate eta bestelako gune arruntetan sensazio efimeroen zure testigantza edota kontribuzioa laga dezazun. Adibera aurten Gipuzkoako Ernio mendi tintorretik abiatuko da, Bera herrian irailaren 9,10 eta 11 aireratu, eta ondoren Donostian eta Hazparnen (Lapurdi) jardungo da, irailaren 17 arte. Erraz-xinple-arintasunaren lagun. Zure zai.

_____________________________

ADIBERA 2011 Mapa de sensaciones efimeras.

* 31 agosto 2011 Monte Ernio (Gipuzkoa) Por la mañana y por la tarde:
Haizeadi: tronando arpas.

* 9,10,11 septiembre, TESTIMONIOS PARA UN MAPA en escaparates, prados, paradas y otros rincones. Dentro del festival ERTZ que se celebra en Bera (Navarra)

ADIBERA nace en 2009 dentro del festival Ertz. Mapa para los sentidos alrededor de Bera. Carta efímera, inacabada y abierta (a tus contribuciones). Sonidos. Visiones, olores, tactos y sabores. Que existen ya o que se instalan. Ideas. Invenciones paisajísticas. Vera mente.
Cada contribución o inserción al mapa irá acompañada de una ficha. En la que se darán los pormenores y características de la inserción. Y, en el caso que fuera necesario, notas sobre la construcción y mantenimiento. Estas fichas escritas podrán también ser representadas por una carta o naipe. Representación visual y simbólica de la contribución.

En el año 2009, se realizaron varias acciones en realción con el paisaje como instalaciones, geometrías, audiciones de arboles…
En el año 2010 el proyecto ADIBERA se presentó en colaboración con NOTOURS, generando un nuevo sistema de audioguías sobre sensaciones encontradas en las calles de Bera.
Este año, ADIBERA 2011 realiza una invitación abierta a aportar contribuciones o testimonios en escaparates, prados, paradas y otros rincones cualesquiera. ADIBERA 2011 empieza el miercoles 31 de agosto en el monte Ernio (Gipuzkoa) y planeará por todo el festival Ertz que empieza en Bera el 9,10 y 11 de septiembre y pasa por Donostia y Hazparne (Lapurdi) del 12 al 17 de septiembre. ADIBERA es amiga de lo fácil, simple y efimero. Y te espera.

SilencioKREA 11

Tuesday, August 30th, 2011

Irailaren 2 eta 3an / 2 y 3 de septiembre
Aula Fundación Caja Vital Kutxa Fundazioa
Fundación Mejora Fundazioa
VITORIA-GASTEIZ

Heldu den irailaren 2 eta 3an ospatuko da Gasteizen soinu sorkuntza eta zabalkuntza helburu duen ‘SilencioKREA 11’ kultur ekimenaren hirugarren edizioa, beti bezala KREAk eta SINKRO elkarteak antolaturik.
Soinu-artea lantzeko helburuarekin, ‘SilencioKREA 11’ ekimenak bere formatua urtero aldatu du, profesionalen arteko topaketak eta hiriari begira antolatu ekitaldiak nahasiz.

Programa de activi

- Slesh taldearen kontzertua, musika elektroakustikoen perkusioa. Caja Vital Kutxa fundazioaren aretoan.

- Tailerra ‘Inprobisazioa pentsatzen. Idatzi gabeko musikenganako hurbilketa’ Miguel Álvarez-Fernándezen eskutik. Edozein pertsonari zuzendua, musikari buruzko jakintza eta aurreko esperientziarik behar izan gabe.

——-

La tercera edición del evento cultural ‘SilencioKREA 11’ , cuyo objetivo es la creación y difusión sonora, se llevará a cabo en Vitoria-Gasteiz el 2 y 3 de septiembre, organizado por KREA Expresión Contemporánea en colaboración con la Asociación Sinkro.
Con el objetivo de trabajar el arte sonoro, la iniciativa ‘SilencioKREA 11’ ha ido modificando su carácter de forma anual, alternando los encuentros entre profesionales con iniciativas de difusión a la ciudad.

Programa de actividades:
- Concierto de Slesh, percusión de músicas electroacústicas de prestigio internacional. 3 de septiembre. Aula Fundación Caja Vital Kutxa
- Seminario: ‘Pensar la improvisación. Una aproximación teórica y práctica hacia las músicas no escritas’ impartido por Miguel Álvarez-Fernández. Dirigido a cualquier persona, con total independencia de su experiencia musical anterior, puede participar.

http://www.kreared.com/

BOST ORDU / CINCO HORAS

Friday, August 26th, 2011

CONCIERTO
*CINCO HORAS DE 17 A 22
31 DE AGOSTO DE 2011 MIÉRCOLES*

*17:00* Empieza el concierto (cerrado al público)
*21:00* Se abren las puertas al público
*22:00* Se acaba el concierto

1  Entrada- SE ROGARÁ SILENCIO
será en CLUB LE LARRASKITO (Carretera Errekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)

_______________________________________________

KONTZERTUA
*BOST ORDU 17etatik 22etara
2011ko ABUZTUAREN 31n ASTEAZKENA*

*17:00* Kontzertu hasiera (ateak itxita)
*21:00* Ateak zabalduko zaizkio publikoari
*22:00* Kontzertu amaiera

1€  Sarrera – IXILTASUNA ESKATUKO DA
CLUB LE LARRASKITON izango da (Errekalde-Larraskitu errepidea 33, 4, Bilbao)

ISTANTZINE @ Kukutza

Friday, August 26th, 2011

kukutza-instantzine
INSTANTZINE#1
denbora errealean grabatutako eta denbora irrealean proiektatutako filme bat. Edo alderantziz.

2011ko abuztuaren 28a igandea / Domingo 28 de agosto
16:00-20:00 > Kukutza gaztetxea, Bilbo

Filmaren grabaketa arratsaldeko 4ak aldera hasiko da. Grabaketak irauten duen denboran ikusentzuleak kamera barnera sartu eta atera daitezke nahi dutenean. Filmaren emaitzan parte hartu dezakete soinu-ixilune edo argi-itzal eginez. Bukaeran filam proiektatuko da.

[ERTZ#12] workshop: SOINU ESKULTURA

Friday, August 26th, 2011

TAILERRA
ERTZ elkarteak eta KAXERNA GAZTETXEAK antolaturik:
SOINU -ESKULTURA TAILERRA
Irailaren 5etik 9ra
Ordutegi irekia
Marcello Liberattok zuzenduta, Ertz Jaialdian aurkeztuko diren zenbait soinu-eskultura eginen dira tailerrean:
haize-arpak, xilofonoak, uraren indarrarekin funtzionatzen duten eskulturak… eta bertze hainbertze.

Lan taldea astelehenetik ostiralera bitarte bilduko da egunero, ordutegi irekiarekin (goiz-arratsalde, bakoitzaren gogo eta ahalmenaren arabera) Berako Gaztetxean. Eskulturak herriko toki desberdinetan eginen dira, batzuk bertan geldituko dira eta bertze batzuk tailerrak irauten duen egunetarako soilik egonen dira ikus-entzungai. Eskulturak irailaren 10ean, larunbatarekin, aurkeztuko dira jendaurrean, Ertz jaialdiko egitarauaren barrenean.

Izena eman nahi duenak irailaren 2a baino lehen idatzi beharko du info@ertza.net helbidera, izena eta telefono kontaktu bat utziz. Kataku ostatuan ere apuntatzen ahalko da.
Izen-ematea dohainik da, baino partehartzaile kopuru mugatua izanen da.

[ERTZ#12] workshop: Soinuzko dokumentaria

Friday, August 26th, 2011

atelier création sonores ban
2011ko Irailaren 17an iraganen den « ERTZ, beste musikak » festibalaren kari, Eihartzea Kultur Etxeak gomitaturik, Myriam Ayçaguer-ek soinu sorkuntza ikastaldi bat proposatzen dizu.

IKASTALDIA
Soinu sorkuntza tailer horrek, soinu dokumentarioari buruz sensibilizazio bat proposatzen du.
Momentu ezberdinak aldizkatuko dituzu : landa grabaketa, muntaketa, hurbiltze teorikoa eta soinu lan batzuen entzuketa.
Gomitatzen zaitugu, bakarrik edo taldeka, leku baten soinu azalpenaren egitea : monumentu historiko bat, naturan galdua den leku bakar bat, zure amatxiren sukaldea edo ostatu baten gibelaldeak…
Lehentasunez, Hazparne eta bere inguruetan eginen dira grabaketak.

Bakoitzak ikertzea hautatu duen lekuan grabatu dituen soinu zatietan oinarrituz, (giroak, hitzak, lekukotasunak, arrabotsak, isiluneak, musikak) soinu obra bat sortuko duzu. Gehienez 10 minutu iraun beharko du.

Partehartzaileen kopurua 6 ikasletan mugatua da.

Bakoitzak bere materiala ekartzen ahal du : grabagailu numerikoa, mikrofonoa, kaskoa edo ordenagailu mugikorra, eta ez baldin badu, prestatzen ahal diogu.

EGUTEGIA

Hazparnen iraganen diren 2 eguneko 3 saiotan antolatuko da tailer hori :
Agorrilaren 27/28ak, Sarrera/antolaketa (Lehen saioa)
Irailaren 03/04ak, Landa grabaketa/entzunketa (Bigarren saioa)
Irailaren 10/11ak. Muntaia/Bukatze (Hirugarren saioa)
Irailaren 17a, Hazparne ERTZ festibala. Lanaren aurkezpena,

IKASTALDIAREN PREZIOA : 10€/eguna pertsonaka, hots : 60 € orokorki.

NILO GALLEGO @ Azala

Friday, August 26th, 2011

Tregoa infinitotik burkoaren gerrara
NILO GALLEGOk emandako antzerki musikaleko, site especific eta soinu-artearen tailerra
AZALA kreazio espazioan

Datak: Irailaren 27tik urriaren 2ra
Lekua: AZALA kreazio espazioa / espacio de creación (Lasierra, Araba)
ordutegia 17:00tik 22:00ra
prezioa: 90 euro (ostatua barne)
informazio gehiago: http://www.azala.es/eu/lantegiak-lab-mintegiak/orria_1/2011/09/27/tregua-infinitotik-burkoaren-gerrara.html

Leku mugatuak
Tailer hau KREAk AZALA kreazio espazioa lan- taldearekin elkarlanean eskainiko duen Gorputz Egoerak izeneko ekimenaren baitan dago.Horren helburua koreografiako jarduera garaikideetan prestakuntza bultzatzea da.

———————————————-
Read the rest of this entry »

[ERTZ#12] Heldu da, ya llega

Friday, August 26th, 2011

ertz11_banner3 copia

ERTZ#12 Bertze musiken jaialdia . Festival de Otras músicas
Iraila 9 – 17 septiembre
Bera (Nafarroa), Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Hazparne (Lapurdi)

Lionel Marchetti . Ferran Fages . 0 (for percussion) . Fredéric Jouanloung . Gianmarco Serra . Carmen Pardo . Ramón Andrés . Patziku Perurena . Marta García Quiñones . Arantxa Iturbe . Myriam Aizager . Oier Etxeberria . Marcello Liberato . José Manuel Berenguer . Carlos Gómez . Sandra Cuesta . Adibera #3 . Hirugarren belarria . One Lesson Simphony Orchestra . Stefanino & Bollitori …

Laister informazio gehiago webgune honetan bertan
Pronto más información en esta misma web
[www.ertza.net] [blogs.arteleku.net/audiolab]