[ERTZ#12] workshop: Soinuzko dokumentaria

August 26th, 2011

atelier création sonores ban
2011ko Irailaren 17an iraganen den « ERTZ, beste musikak » festibalaren kari, Eihartzea Kultur Etxeak gomitaturik, Myriam Ayçaguer-ek soinu sorkuntza ikastaldi bat proposatzen dizu.

IKASTALDIA
Soinu sorkuntza tailer horrek, soinu dokumentarioari buruz sensibilizazio bat proposatzen du.
Momentu ezberdinak aldizkatuko dituzu : landa grabaketa, muntaketa, hurbiltze teorikoa eta soinu lan batzuen entzuketa.
Gomitatzen zaitugu, bakarrik edo taldeka, leku baten soinu azalpenaren egitea : monumentu historiko bat, naturan galdua den leku bakar bat, zure amatxiren sukaldea edo ostatu baten gibelaldeak…
Lehentasunez, Hazparne eta bere inguruetan eginen dira grabaketak.

Bakoitzak ikertzea hautatu duen lekuan grabatu dituen soinu zatietan oinarrituz, (giroak, hitzak, lekukotasunak, arrabotsak, isiluneak, musikak) soinu obra bat sortuko duzu. Gehienez 10 minutu iraun beharko du.

Partehartzaileen kopurua 6 ikasletan mugatua da.

Bakoitzak bere materiala ekartzen ahal du : grabagailu numerikoa, mikrofonoa, kaskoa edo ordenagailu mugikorra, eta ez baldin badu, prestatzen ahal diogu.

EGUTEGIA

Hazparnen iraganen diren 2 eguneko 3 saiotan antolatuko da tailer hori :
Agorrilaren 27/28ak, Sarrera/antolaketa (Lehen saioa)
Irailaren 03/04ak, Landa grabaketa/entzunketa (Bigarren saioa)
Irailaren 10/11ak. Muntaia/Bukatze (Hirugarren saioa)
Irailaren 17a, Hazparne ERTZ festibala. Lanaren aurkezpena,

IKASTALDIAREN PREZIOA : 10€/eguna pertsonaka, hots : 60 € orokorki.

Leave a Reply