[ERTZ#12] workshop: SOINU ESKULTURA

August 26th, 2011

TAILERRA
ERTZ elkarteak eta KAXERNA GAZTETXEAK antolaturik:
SOINU -ESKULTURA TAILERRA
Irailaren 5etik 9ra
Ordutegi irekia
Marcello Liberattok zuzenduta, Ertz Jaialdian aurkeztuko diren zenbait soinu-eskultura eginen dira tailerrean:
haize-arpak, xilofonoak, uraren indarrarekin funtzionatzen duten eskulturak… eta bertze hainbertze.

Lan taldea astelehenetik ostiralera bitarte bilduko da egunero, ordutegi irekiarekin (goiz-arratsalde, bakoitzaren gogo eta ahalmenaren arabera) Berako Gaztetxean. Eskulturak herriko toki desberdinetan eginen dira, batzuk bertan geldituko dira eta bertze batzuk tailerrak irauten duen egunetarako soilik egonen dira ikus-entzungai. Eskulturak irailaren 10ean, larunbatarekin, aurkeztuko dira jendaurrean, Ertz jaialdiko egitarauaren barrenean.

Izena eman nahi duenak irailaren 2a baino lehen idatzi beharko du info@ertza.net helbidera, izena eta telefono kontaktu bat utziz. Kataku ostatuan ere apuntatzen ahalko da.
Izen-ematea dohainik da, baino partehartzaile kopuru mugatua izanen da.

Leave a Reply