DIGITAL ARTISTS HANDBOOK
Friday, February 29th, 2008Digital Artists handbook edo “Artista digitalentzako esku-liburua”, arte digitalak lantzeko moduak eta tresnak eskaintzen dituen informazio iturri eguneratu, fidagarri eta ulerterraza da. Esku-liburu honen helburua erreferentzia erabilgarria izatea da, informazio praktikoa eta erabiltzaile berrien eta eskuragarri dauden tresnen arteko mugak hautsi eta erabilgarriak diren baliabideak zerrendatuko dituena. Hortarako beraien lanabesak eta lanerako metodoak erakutsiko dituzten artista eta espezialista zenbaiten artikuluekin osatzen da eta noski tresna hauek eskuratzeko loturekin. Software-ari dagokionez plataforma honek nagusiki software aske/libre eta iturri irekikoan oinarritzen da. Azken finean tresna eta informazio erabilgarriz betetako webgunea da, edozein artistentzako izugarri erabilgarria eta zinez bisitatzea gomendatzen duguna.
The digital artist handbook follyren eskutik jaio zen, hainbat artisten ekarpenekin eta Arts Council Englanden laguntzarekin. 2007ko abuztutik 2008ko urtarrila bitarte, esku-liburu honen editore lanak iaz Artelekuko audiolaben ezagutu ahal izan genituen Marloes de Valk eta Aymeric Mansouxek (GOTO10) bete zituzten.