ZAINDU

Saturday, December 29th, 2012

1356343655_584848_1356343811_noticia_normal

2012ko abenduaren 27an BERRIA egunkariko “Bi ahotsetara” iritzi zutabean agertu bezala:

Kantuak sinboloak dira, sinbologia darie azaletik, arnasetik eta hitzetatik. Gure bizipenei, oroitzapenei eta iruditeriei izerdia ateratzen diete kantuek, edo zehatzago errateko, gure bizipenen, oroitzapenen eta iruditeariaren izerdia dira. Kantuak dira gure moralaren eta ideologiaren izerdia. Barrenak beroegi daudenean tenperatura orekatzeko balio dute eta hotzegi daudenean aldiz, berotzeko. Gure sentimenduen termostato dira kantuak. Horregatik kateatzen gaituzte hain erraz eta horregatik bihurtzen ditugu sinbolo.
Legebiltzarreko parlamentariek elkarrekin euskaraz abestea ere keinu sinbolikoa da, kantatzen duten kantuaren berezko sinbologia gehiago edo guttiago ulertuta ere. Jatorrizko kantuaren izerdi mikatza usaintzen dutenentzat soilik bihurtzen da sakrilegio ulertu gabe kantatzeko ariketa. Baina probokazioaren aurrean, izerdia perfume bihurtzeko arriskua areagotu egiten da, eta nahikoa erraz bihurtzen dugu ukitzen gaituen kantua ereserki. Jakina, gure ikono eta sinboloekin zer egin ikastea ez da lan erraza. Batzuetan, pentsatze hutsak beldurra ematen du, haien atzean zer gorde daitekeen eta gutaz zer kontatzen duten jakiteak beldurtuko bagintu bezala. Aise errazagoa da sinboloak bere hortan onartzea, kantuak ereserki bihurtzea, alegia. Edozein modutara, ez dut uste halako errezeloarekin gordetzen ditugun altxorrak zaintzeko modurik onena inori ukitzen ez uztea denik. Kultura, ez dezagun ahantzi, eskukatzetik bizi da, erabiliz, usatuz egiten da. Eskukatze batzuk, gauza berriak sortzeko balio dezakete eta bertzetan aurreikusteko moduko ideien jarraipen gezak baino ez dizkigute kontatzen. Errespetuak markatzen du aldea. Norberak jasotzen dituen sinbolo horiek berrerabiltzeko orduan gordetzen duen errespetuan, baita norberaren buruarekiko errespetuan ere. Horixe da, hain zuzen, kezkatu behar gaituena. Ez gaitu eskukatzeak beldurtu behar. Moduak dira agerian utzi behar ditugunak, gure izerdiak konplexurik gabe erakusteko. Alegia, maite dugun hori zaintzeko.

Xabier Erkizia

E-GENE, S.AMUTXASTEGI

Wednesday, December 26th, 2012

E-GENE
SANDRA AMUTXASTEGI

Abenduaren 28 ostirala / Viernes 28 diciembre
19:00 / dohan-gratis
Sala de exposiciones BBVA erakusketa aretoa
Bilbo, Bizkaia

24.ª EXPOSICIÓN VISUAL-SONORA de la UPV
EHUren 24. IKUS-ENTZUNEZKO ERAKUSKETA

JOSEBA IRAZOKI eta lagunak

Wednesday, December 26th, 2012

joseba kartela finala web

Abenduaren 28a ostirala / Viernes 28 de diciembre
21:00 / 6€ / Lugaritz kultur etxea, DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN

Azken urteetan emanaldiak bakarka ematen ibili eta gero, Joseba Irazoki lagunekin batera ikusi eta entzun ahal izango dugu bere musika jotzen, kontzertu berezi honetan. Banda dinamiko eta ezohikoa elkartuko du Berako musikariak: Felix Buff (Willis Drumond) bateria, Ager Insunza (Audience) gitarra-bibolina, Jaime Nieto (We are standard) baxua, Iban Urizar (Andrakan, Cafe teatro…) tronpeta + zaratak, eta Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti…) tronboia + bateria. Musikari handi horiez gain, sorpresa gehiago ere egongo dira, hala nola, Atom Rhumba taldea eta Beñat Achiary. Horrelako musikari handiak Irazokirekin batera ikustea interesgarria izango da; ez galtzeko modukoa.”
http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=12&id=13350&Itemid=311&lang=eu

Tras actuar en solitario durante los últimos años, veremos y escucharemos a Joseba Irazoki tocar su música junto con sus amigos en el concierto especial que dará el 28 de diciembre. El músico de Bera reunirá a una banda dinámica e inusual: Felix Buff (Willis Drumond) batería, Ager Insunza (Audience) guitarra y violín, Jaime Nieto (We are standard) bajo, Iban Urizar (Andrakan, Cafe teatro…) trompeta y percusión e Igor Telletxea (Xabier Montoia, Petti…) trombón y batería. Habrá más sorpresas además de estos grandes músicos, como el grupo Atom Rhumba y Beñat Achiary. Seguro que merecerá la pena ver a tanto talento junto acompañar a Irazoki, ¡para no perdérselo!

http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=12&id=13349&Itemid=311&lang=es

KINGDOM OF [N] – Patxi Araujo

Tuesday, December 25th, 2012

Kingdom_Of_N

TEKNOPERFORMANCE
Turroiak ongi digeritzeko, Patxi Araujoren Kingdom of [N]
Kingdom of [N] de Patxi Araujo, para digerir el turrón.

Abenduak 26, asteazkena / Miercoles 26 de Diciembre
21:00 / Centro de Arte Contemporáneo Huarteko art4 garaikideko zentrua
HUARTE, Nafarroa

La aparición y destrucción del discurso de lo real y de lo ficticio,
la utopía, la condición humana, la soberbia.
Espejo de mitos, quimeras, identidades,
imperios, victorias y derrotas…
Kingdom of (N) es la historia de la torre una y otra vez levantada,
una y otra vez herida por el rayo.
N veces. N lugares. N razones.

Benetazkoa eta fikziozkoa denaren diskurtsioaren agerpena eta deuseztea
utopia, giza-izaera, harrokeria
Mitoen ispilu, kimerak, identitateak,
inperioak, garaipenak eta porrotak…
Kingdom of (N) behin eta berriz altxatutako dorrearen historia da,
behin eta berriz tximistak zauritutakoa,
N aldiz. N leku. N arrazoi.

EZ-KONTZERTUA . NO-CONCIERTO

Monday, December 24th, 2012

Bulegoa z/b-k aurkezten du:

Hormaren kontrako ekoizpenak programaren barruan:
EZ-KONTZERTUA Tresnarik gabeko inprobisazio izengabea
Ostirala, 28 Abendua, 2012 – 19:00

Kontzertua: 1660: Fr. concert (16c.) “hitzarmena, adostasuna, harmonia”; It. concerto “kontzertua, harmonia,” concertare “bat etorri edo elkar hartu”. Kontzertu baten oinarriak, normalean, “hitzarmena, adostasuna eta harmonia” baldin badira; orduan, ez-kontzertu baten oinarriak desadostasuna, desakordioa eta zarata dira. Hizkuntzakoa ez den inprobisazioan, uste izaten da batek musika guztia erabil dezakeela inprobisatzeko material gisa. Baina musika sekula ez da musika soila, gizarteko testuinguru zehatz batetik baitator. Ez-kontzertuan dena erabil dezakegu inprobisatzeko material gisa: botere-harremanak, ideiak, kontzeptuak, testuingurua, historia, arkitektura, gure gorputzak, afektuak, desirak, sexua…

[ EZ-KONTZERTUAren testu osoa irakurtzeko: http://www.bulegoa.org/eu/orain ]

……………………………………………………..

Bulegoa z/b presenta:

Dentro del programa Producciones de una pared:
NO-CONCIERTO Improvisación anónima sin instrumentos
Viernes, 28 Diciembre, 2012 – 19:00

Concierto: 1660: del Fr. concert (16c.) “convenio, acuerdo, harmonia” , del It. concerto “concierto, harmonia,” de concertare “concordar o entrar en acuerdo”. Si un concierto está normalmente basado en “convenio, acuerdo y harmonia”, entonces un no-concierto esta basado en el desacuerdo, la discordia y el ruido. En la improvisación no-idiomatica se supone que uno puede utilizar toda la música como posible material para la improvisación. Pero la música nunca es solamente música ya que proviene de un contexto social específico. En el no-concierto podemos utilizar todo como posible material para la improvisación: relaciones de poder, ideas, conceptos, el contexto, historia, arquitectura, nuestros cuerpos, afectos, deseos, sexo…
[ texto completo en: http://www.bulegoa.org/ahora ]

———————————

Solokoetxe 8 bajo, 48006 Bilbao
email : bulegoa@bulegoa.org
http://www.bulegoa.org

PRIMORDIALES @ Huarte

Sunday, December 23rd, 2012

PRIMORDIALES
Soinu-argizko emanaldia
Actuación luminoso sonora

Abenduaren 27a osteguna /  jueves 27 de diciembre
21:00 / Arte garaikideko zentroa, / centro de arte arte contemporaneo
HUARTE (Nafarroa)

dentro del programa teknotrakitana encounters 2012 ekitaldiaren barne

UGARTEBURU @ Elgoibar

Sunday, December 23rd, 2012

IÑIGO UGARTEBURU + lagunak (Iban Urizar, Xabier Erkizia…)

Abenduaren 23a igandea / 19:00
Kultur etxeko sotoa, ELGOIBAR (Gipuzkoa)

ARTELEKU itxita – cerrado

Thursday, December 20th, 2012

Mezu honen bitartez, abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra bitartean Arteleku zentrua itxita egongo dela jakinarazten dizuegu.

Mediante este mensaje os comunicamos que el centro Arteleku permanecerá cerrado desde el día 22 de diciembre al 6 de enero.