MUSIKA TRESNEI LOTUAK
August 26th, 2010Azken udaotan egin duen bezala, aste honetan Berria egunkariak sortzaileei eskainitako elkarrizketa saila argitaratu du. Aurten, musikariak izan ditu hizpide sailak, edo zuzenago, musikarien musika tresnak eta bion arteko harremanak. Hala, Joseba Irazoki (Zup, Xabier Montoia, Do, Atom Rhumba, Mikel Erentxun…) beratarrarekin eta bere gitarra bildumarekin abiatu zen saila joan den astelehenean eta astean zehar bertze musikarien hitzak bildu dituzte, tartean bertze aspaldiko lagun dugun Maite Arroitajauregirenak (Anari, Mursego…), beti ere bere txeloari loturik. Musikari orok eta orokorrean langile orok dakigun bezala erlazio berezia sortzen da eskuaren eta lanabesaren artean, inzestuosoa batzuetan, obsesiboa bertzetan, adiktiboa aunitzetan, dependientea… Pentsatu al du inoiz musika tresna digitalekin lan egiten duen norbaitek bere laptoparekin duen harremana? Elkarrizketa sail honetako lerroburuak bertsionatuz imajina ditzagun deklarazioak: “Laptop bakoitzaren soinu berezi hori bilatzen dut” edo “Teknikoki ez naiz programatzaile ona”.
Elkarrizketa JOSEBA IRAZOKI
Elkarrizketa MAITE ARROITAJAUREGI
August 29th, 2010 at 1:27 pm
Txistearekin jarraituz, 2010/07/27:
jean-Christian Irigoien: “Eskusoinua esker txarrekoa da zenbait aldiz, dena hartzen du” eta gure bertsioa….
“laptopa esker txarrekoa da zenbait aldiz, dena hartzen du”…
Bai, noski, badu zentzurik….
August 29th, 2010 at 1:27 pm
eta lotura jatorrizko elkarrizketarekin:
http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-08-27/034/002/jean_christian_irigoien_eskusoinua_esker_txarrekoa_da_zenbait_aldiz_dena_hartzen_du.htm