TXORI MUGARIAK @ Leioa

May 29th, 2012

txori mugariak_ea

TXORI MUGARIAK: Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia

Maiatzaren 31a osteguna / Jueves 31 de mayo
22:00 /
6€ / Kultur Leioa LEIOA (Bizkaia)
Kultur maratila egitarauaren barne

Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomia handiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kultura txikiak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da Iparralde bat?
Bada Iparraldetik areago Iparralderago bat, iparralderago eta iparralderago, hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez Geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite…
Australiako aborigenek kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariak joan doaz…
Gu, txori mugariak gara.

Leave a Reply