HOGEI’TA: Gaurko musikak eta irudia

February 24th, 2013

c8295381-d405-4ce6-9bde-3c135780389chttp://www.eke.org/eu/eke/gure_ekintzak/hogeita/deialdiak-eta-lehiaketak/hogeita-deialdia-2013-gaurko-musikak-eta-irudia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia
“Hogei’ta” ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.

Deialdiaren helburua
Euskal kulturaren (historiaren, gizartearen…) eta euskararen osagai batzu ber-interpretatu eta itxuraldatuko duten egitasmo berritzaileak laguntzea, hau da ekimen honen helburu nagusia. Proiektuaren zuzeneko aurkezpenak gaurko musikak eta irudia nahasiko dituen sorkuntza baten itxura ukanen du. Hautagaiek, berek bildu eta grabatu ekaietatik abiatu beharko dute eta material horren baliatzeko eskubidea dutela segurtatu.

Hautagaiak
Proiektu deialdia aipaturiko alorretan ari diren artista, artista kolektibo eta elkarte guziei zuzendua da.

Ekoizpen baldintzak
Dirulaguntza gehienik 13 000 eurokoa (BEZ-a barne) izanen da obra baten ekoizpenarentzat eta aurkezpenarentzat. Egonaldiak aurreikusiak dira egitasmoaren ekoizpenarentzat Akitania Eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gaurko musiken baliabide tokietan. Kasu honetan, bide, aterpetze eta apairu gastuak errezebitzen dituzten egituren gain izanen dira. Egonaldi garaietan, aukeraturiko egitasmoaren behar teknikoak eta harrera tokien ahalen arabera estaliak izanen dira.

Hautaketa
Proiektu deialdiaren partaideek osatu epaimahai batek egitasmo bat hautatuko du irizpide hauen arabera :

Egitasmo artistikoaren berezitasuna eta zorroztasuna
Proiektuaren egingarritasun teknikoa
Ekoizpen plan zehatza
Proiektua lurraldean hedatzeko gaitasuna
Aurrekontu zehatz baten aurkezpena
Hautagaien mugikortasuna
Hautagaitza txostenak
Txosten bat igorri agiri hauekin :

Xede nota bat
Aurkezturiko proiektuaren aurkezpen zehatza
Aurrekontu zehatza
Aintzineko lanen eta proiektuen aurkezpena CV-a
Partaideen ekarpenak
Laguntza ekonomikoa
Egitasmoaren segipena (mediazioa, aholkuak, komunikazioa)
Artista egonaldia
Programazioa / Hedapena
Egutegia
Deialdiaren hasiera : 2013ko otsailaren 18a
Hautagaitza aurkezteko epea : 2013ko apirilaren 30a, gauerditan
Hautaturiko proiektuak : 2013ko maiatzaren 15a
Proiektuen aurkezpena : 2013ko azaroa
Txostenen igorketa
Milesker hautagaitza txostena emailez (pdf formatuan) eta postaz bi egiturei igortzea :

Euskal kultur erakundea – Lota jauregia BP 6 – 64480 Uztaritze
Frank Suarez – frank.suarez@eke.org
eta

Atabal – Gaurko Musiken eszena bezala hitzartua – 37 Allée du Moura – 64200 Biarritz
François Maton – francois.atabal@orange.fr

Leave a Reply