[audiolab] IRUDIMENA deialdia

February 28th, 2013

Audiolabek, Soinumapa.net egitasmoaren bitartez ume ta gaztetxoei eskainitako IRUDIMENA sormen lehiaketa egitasmoan parte hartu du. Informazio gehiago behean, eta oso-osorik hemen.

8ca2e569-2ae4-4d59-93d0-29014e10e3db
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” sormen lehiaketaren hirugarren edizioa antolatzen dute 2013ko martxoaren 1etik maiatzaren 15era.

Parte hartu!
Lehiaketan parte hartu nahi duenak soinu bat hautatu behar du ondotik proposatzen dugun zerrendan.

Soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak : soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa…), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez…).

Zure obra(k) igorri gure formularioaren bidez edo mezu bat bidaliz hona: info@irudimena.com maiatzaren 16a aitzin. Sari frango bada irabazteko !

Ikus araudiak
Sarien zerrenda

Leave a Reply