NI NÜZU salgai!
December 24th, 2013NI NÜZÜ audio-dokumentaria gordetzen duen kutxa salgai dago.
Soilik soinuz egindako dokumentaria Myriam Ayçaguerek zuzendu zuen eta ARTegia elkarteak ekoitzi. Jatorrizko bertsioa xiberotarrez egina dago. Hasieratik, lan hau azpitituluekin erakutsi izan da, filme bat balitz bezala, hitzak ez diren bertze irudirik gabeko filmea bezala.
Orain argia ikusi duen kutxatxoak, soinu dokumentariaren jatorrizko bertsioa dakarren audio-CD bat dakar, eta harekin batera frantseseraz, espainolez, euskara batuan, ingelesez edo italianoz azpititulatutako DVD bat.
Gure herrietan, etxe zaharrek izen bat badüe, beti danik berbera egon dena, eta bai etxearen bai etxekoen nortazüna ematen düana. Entzüteko den dokümental hontan, egilea Santagraziko etxalte batetara ützültzen da : bere Axamaren etxea da, bere amaren sor leküa, segidarik gabe egon den laborari etxe bat, zointan laborantxa eten beita. Beren mikroekin eta familiaren lagüngoarekin, etxe zaharrean egün oroztako herotsak grabatü dütü, haur denborako soinüen arrapiztü nahiz. Euskal etxearen mitoaren ondotik ebiliz, montaketak soinü horik alkarrizketa puzka zonbaitekin nahasten dütü. Amañiak eta herri aüzoetako jakile zonbaitek bere etxearen izenaz mintzo dira : nola izen horiek baliatürik diren Xiberoko herrietan, zoin den bere ustez izen horien erranahia…
Entzun Dokumentariaren zati bat
Egitasmoaren laguntzaileak :
Ekimen saria, Audio Laborategia, Xiberoko herri elkargoa, Ace Roma, Xabier Erkizia, Allande Etxart, Ian Swedlund, Annie et Jon Aguer-Lowy, Mixel Etxekopar, Jean-François Etchegoyhen, Michèle Ayçaguer.
Honako liburudendetan salgai:
librairie Elkar à Bayonne
librairie le Festin nu à Biarritz
Xibero’bio à Mauléon
elkartearen bidez erosteko:
deskargatu eskaera orria