TÃœSÃœRI: Idhilyo ephoka / arto artian remix
December 23rd, 2006
Aspalditik zorretan ibili naiz diska hauen inguruan zeozer komentatzeko, hainbeste disken artean erdi-galdurik gelditu direla onartu behar baitut, gauza hauek horrela izaten dira batzuetan. Baina horrek ez luke inolaz ere lan hauen garrantzia eta kalitatea zertan itzali beharko. Are gehiago, aunitzetan aise gustagarriagoak suertatzen baitira “galdutako” diska hoiek! Eta kasu honetan ezin guttiago erran.
2006an Tüsürik ongiegi ohituratu gaitu. Udaberrian argitaratu zuen “Queriac” diska eta berriki CELL bilduman argitaratutako “alde ilunean” pieza horren testigu dira eta norbegiako TIBprodek argitaratu “Idilyo ephoka” nahiz arto artian katalogoko erakusgarri gisa egindako erremix lanak izaera hori baieztatu bertzerik ez dute egiten. Bi lanak 3″ko cdr formatuan argitaratu ziren.
Idilyo ephoka Tüsüriren soinumunduan egindako joanetorri bidai antzeko bat da. Soinukerietan hasi zenez geroztik beti argi erakutsi duen iluntasuna (kontraerran interesgarria) baztertu gabe eta landa grabaketak langai hartuz, gipuzkoarrak soinu memorian zehar egindako paseotxo bat eskaintzen digu. Bi zatitan hitzez, bakarrean soinuz. Haurrentzako parke bat iradokitzen duen soinu paisaiak leku ilunagoak bihurtzen diren bidegurutzetan zehar, kilkerrek eta baso elektronikoek bat egiten duten geltokiak pasatuz, kalitate goxo eta leuneko soinuen bidez, eskutik hartu eta harat-honatean eramaten duen lana da idilyo ephoka. Izenburuak proposatzen duena erabiliz, badirudi gure (beharbada bere) bizitzen zati diren epokak, idilioek izaten dituzten alde koloretsuak eta grisak barne, iradoki nahi dituela Tüsürik.
Etxetik atera gabe eta loak hartu gabe egiten den amets zirkular antzeko bat.
Arto artian katalogoa aurkezteko osatutako erremix lana aldiz bertzelako moduan landu du Oierrek. Isiltasunak estruktura gisara baliatuz, bilduma osatzen duten lan zenbait erabilita osatutako sketch bilduma da lan hau. Bildumaren bilduma. Batidora ariketa honetan, Tüsürik, gutariko bat, akauzazte, gutural edo tzesne (antzeman daitezken lan batzuk aipatzearren) bezalako talde eta egitasmoen kantu, doinu eta soinuak bere egiten ditu, batzuetan jatorrizko egileen giroak azpimarratuz eta bertzetan hauen intentsitatea biolentziaren mugetara ekarriz.
Dudarik gabe, erronka ez zen makala, baina erantzunak ez du guttiago merezi.
Xabier Erkizia
November 14th, 2009 at 2:51 am
[...] AMSIA, como ya hizo antes TÃœSÃœRI recibió el encargo de realizar un disco tomando como referencia las referencias del catálogo [...]