KAFEA ETA GALLETAK

Friday, October 31st, 2008

1225236148415_f.jpg


azaroaren 1a larunbata / sabado 1 de noviembre
Gernikako Gaztetxea, GERNIKA (Bizkaia)

17:00 Disko entzunaldia: Slint – Spiderland
19:00 Kontzertua: Xabier Montoia

[castellano + abajo]

Diskoen entzunaldiak egiteko asmoarekin jaio da Kafea eta galletak izeneko proiektua. Hain zuzen ere, hilabeteko lehenengo larunbatetan batuko gara Gernikako gaztetxean (Seber Altube auditorioko eskoletan), disko bat entzun eta komentatzeko. Alde batetik, egitasmoak helburu didaktikoa du, jendeak ezagutu ohi ez dituen disko garrantzitsu zenbait ezagutarazi nahi baitira. Bestetik, disko horiek baldintza egokietan entzuteko aukera eskaini nahi da, hainbat larunbatetako bazkalosteak kafea eta galletak dastatuz gozatzeko.
Horrenbestez, datorren azaroaren 1ean, larunbatean, lehenengo audizioa egingo dugu, arratsaldeko 5etan. Slint taldearen Spiderland diskoa izan da saio hauei hasiera emateko aukeratu dugun galleta. 1991ean Touch and Go diskoetxeak argitaratutako diskoa ezinbestekotzat jo izan dute askok 90. hamarkadako post-rock delako musika mota ulertu ahal izateko.

Saio bakoitzean entzungo den diskoa girotze aldera, diskoa ondo ezagutzen duen pertsona batek testu bat idatziko du eta bertan banatuko da, diskoari dagokion fitxa teknikoarekin batera. Slinten diskoa aurkezteko, Valentziako Fernando Junquerak (Negro) propio idatzitako testu batez baliatu gara.
Larunbatekoa lehenengo saioa denez, eta bereziagoa izan dadin, entzunaldiaren ostean (arratsaldeko 7etan) Xabier Montoiaren kontzertua izango dugu areto berean. Zenbait urtez kontzerturik eman gabe egon ostean, bueltan dugu gasteiztarra. Kontzertua hirukote gisa emango du, formatu semiakustikoan.

—————————

Kafea eta Galletak nace con la intención de realizar audiciones de discos. Para ello nos reuniremos el primer sábado de cada mes en el Gaztetxe de Gernika (escuelas del auditorio Seber Altube) para escuchar un disco y comentarlo. Por una parte, el proyecto tiene un objetivo didáctico, ya que se quieren dar a conocer discos importantes que no tienen en la sociedad el valor que quizás merecen. Por otra parte, queremos dar la oportunidad de escuchar dichos discos en condiciones adecuadas, para disfrutarlos en las sobremesas de los sábados tomando café y galletas.
Este sábado día 1 de noviembre haremos la primera audición, a las 5 de la tarde. La primera galleta que hemos elegido para esta primera edición es Spiderland del grupo Slint. Ese disco, publicado en 1991 por Touch and Go ha sido considerado por muchos imprescindicle para entender el post-rock de la década de los 90.
Para ambientar cada disco que se elija, una persona que conozca bien la galleta escribirá un texto y se repartirá en la audición junto a su ficha técnica. Para el disco de Slint utilizaremos un pequeño texto que el Valenciano Fernando Junquera (NEGRO) ha escrito para esta ocasión.
Y como colofón a esta primera edición de Kafea eta Galletak, tras la audición (a eso de las 7 de la tarde) tendremos el concierto de Xabier Montoia, en el mismo auditorio. Tras unos años sin actuar ofrecer conciertos, el gasteiztarra vuelve en formato trío semiacústico.

GAUR/HOY: Baseline, Miguel A. Garcia @ Bilbo

Friday, October 31st, 2008

image-2.jpg image-1.jpg

Urriaren 31a ostirala / Viernes 31 de Octubre
21.00, BULLITT GROOVE CLUB (BILBAO)

Presentación del disco “Estado Líquido” de Baseline
Presentación disco “Armiarmak” de Miguel A. García

Baseline-ren “Estado líquido” diskaren aurkezpena
Miguel A. García-ren “Armiarmak” diskaren aurkezpena

[www.baselinenoise.com] [www.xedh.org]

MEDIATELETIPOS-RETROSPECTA

Thursday, October 30th, 2008

retrospecta.jpg

[en castellano + abajo]

../mediateletipos-retrospecta.net ))) 2008ko urrian Lucena eta Cordoban ospatu den Sensxperiment topaketaren aitzakian mediateletiposeko lan-taldeak sortutako egitasmoa da. Jaialdiaren edizio honek Restrospecta du izena eta azken hamar urteotako Espainiako sorkuntza artistikoaren errepaso sinboliko bat egitea du helburu, soinu-arteari tarte berezia eskainiz, jaialdiak bere ibilbidean zehar egin izan duen bezala. Hortarako, eskuzabaltasun ariketa bat eginez, Sensxperiment jaialdiak beste jaialdi eta egitasmoak gonbidatu ditu beraien iritzien araberako proposamenak aurkezteko, eta bidenabar aurtengo egitaraua osatzeko.

Parte hartzeko gonbidapena jaso ondotik, mediateletipos-en argitaratutako Espainiako, Portugaleko edo Latinoamerikako eszenei buruzko berrien artxiboa sortzea erabaki genuen. Hortarako webgune berri hau jarri dugu martxan, orain arte gure webgunean argitaratu post guztietatik abiatuta (bi mila inguru, orain arte orotara argitaratutakoen erdia gutxi gora behera). Eduki guzti hauek gainbegiratu eta kategoria desberdinetan sailkatu ditugu, deskribapen modura lan egiten duten eta hauen kontsulta errazten duten tag desberdinak gehituz.

Elkarlan hau atzera begirako ariketa bat egiteko erabiltzeaz gain, gure belarriak etorkizunari adi jarriz lan egin nahi dugu. Eta hain zuzen saiakera horren ondorioz sortu dugu egitasmo honen bigarren zatia: Soinuarekin erlazionatutako gaztelerazko baliabideen zerrenda, dagoeneko webgunean agertu izan den informazioarekin osatutakoa (bilbliografia, foroak, kolektiboak, irratiak, jaialdiak, instituzioak, zentruak, disketxeak, argitalpenak, etabar…).

Momentuz, atal hau webgune honetan gordeko da eta urte osoan zehar garatzen joango da zerrenden zabaltze erregular baten bidez. Aldiberean egitasmo honekin elkarlanerako deialdia zabaldu nahi dugu, honen bitartez gehitu beharreko erreferentzia berriak jasoko ditugulakoan, beti ere denon partehartzea bultzatu eta egitasmo beraren ugaritasuna, zehaztasuna eta erabilera publikoa sustatzeko. Honako ekimen hau online egongo den eta nabigatzeko erraza eta dinamikoa izan nahi duen den datubase baten hazia izatea gustatuko litzaiguke, etorkizunean artesonoro.org komunitatearen bertsio berrietan txertatuko den elementu bakoitzaren informazio zehatza bilduz.

Lan ildo honekin bestelako ikerketa eta zabalpen egitasmoek abiatutako lanari jarraipena eman nahi diogu, halanola: Cuencako Arte Ederretako Fakultatetik sortutako Arte Sonoro webgunea; Sonoscop soinu-artearen artxiboa; modisti.com posta zerrenda eta artxiboa;
[un]common sounds nazioarteko egitasmoa edo Llorenç Barber eta Montserrat Palacios-en “La mosca tras la oreja. De la música experimental al Arte Sonoro” liburua, hain zuzen jaialdi honetan bertan aurkeztuko dena. Egitasmo guzi hauek, beste zenbaitekin batera, azken urteotan Espainiako, Portugalgo nahiz Latinoamerikako testuinguruan soinuzko fenomenoaren inguruan lanean denbora luzea eman dute.

mediateletipos-retrospecta.net Sensxperiment antolatzen duen elkartearen, alegia Weekend Proms-en laguntzari esker osatu da. Webgunearen alor teknikorako Miguel Lastra-ren (Colectivo Addsensor) laguntza izan dugu.
——-

../mediateletipos-retrospecta.net ))) es un proyecto realizado por el equipo de mediateletipos con motivo del encuentro Sensxperiment, celebrado en Lucena y Córdoba en Octubre del 2008. Esta edición lleva por título Retrospecta y su leitmotiv es hacer un repaso simbólico a los últimos diez años de creación artística en España, con especial atención al arte sonoro, uno de los principales intereses del festival durante su trayectoria. Para ello, en un acto de generosidad, Sensxperiment ha invitado a otros festivales y proyectos a incluir varias propuestas de su elección, que unidas conforman la programación de este año.

Tras recibir la invitación a participar, decidimos crear un archivo con todas las noticias referentes a la escena española, portuguesa y latinoamericana publicadas en mediateletipos. Para ello se ha puesto en marcha esta nueva web en la que se agrupan todos esos posts (unos dos mil, aproximadamente la mitad del total publicado hasta ahora). Este material ha sido revisado y clasificado en categorías, y se le han añadido numerosos tags descriptivos para facilitar y hacer más dinámica su consulta.

Además de aprovechar esta colaboración para volver la vista atrás, queremos seguir trabajando con las orejas puestas en el futuro. De esa intención surge lo que constituye la segunda parte del proyecto presentado: una lista de recursos en castellano relacionados con lo sonoro que incluye información ya aparecida en la web (bibliografía, foros, colectivos, radios, festivales, instituciones, centros, sellos, publicaciones, etc.).

Esta sección se alojará por ahora en esta web y se desarrollará durante el año que viene con una ampliación regular de los listados. Asimismo, se lanza con el proyecto una llamada a la colaboración, a través de la cual esperamos recibir nuevas referencias que añadir y así, con la participación de todos, aumentar su exhaustividad, diversidad y utilidad pública. Nos gustaría que esta lista de recursos fuera el germen de una base de datos online, dinámica y navegable, con información específica sobre cada elemento, que sería incluida en futuras versiones de la comunidad artesonoro.org.

Con esta línea de trabajo pretendemos continuar con la labor ya iniciada por proyectos de investigación y difusión como la web Arte Sonoro editada desde la Facultad de BB.AA. de Cuenca; el archivo de arte sonoro Sonoscop; las listas de correo y el archivo de modisti.com; el proyecto internacional [un]common sounds o el libro La mosca tras la oreja. De la música experimental al Arte Sonoro, de Llorenç Barber y Montserrat Palacios, que se presenta también en esta edición del festival. Iniciativas que, junto a tantas otras, llevan tiempo trabajando torno a la difusión del fenómeno sonoro en el contexto español, portugués y latinoamericano.

mediateletipos-retrospecta.net se ha realizado gracias al apoyo Weekend Proms, la asociación que organiza Sensxperiment. También hemos contado con la ayuda de Miguel Lastra (Colectivo Addsensor) durante la realización técnica de la web.
——-

BELARRIZ . DE OIDAS

Wednesday, October 29th, 2008

belarriz.jpg

BELARRIZ. DE OIDAS
Soinu instalazioa / Instalación sonora
Tabakalera . Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

urriaren 30etik abenduaren 20ra
Del 30 de octubre al 20 de diciembre

Egitasmo hau Xabier Erkizia eta Iñigo Telletxea soinu artistek urte oso batean zehar egindako soinu bilketa lanaren emaitza da. Eraikinaren berezko soinuak, eta Donostiako soinukerak biltzen ditu, beti ere Tabakaleraren belarriz jasoak. Bestalde, Xavier Balderas eta Enrike Hurtado sortzaileek artxibo hau erakusteko egitura fisiko nahiz birtuala diseinatu eta eraiki dute, sistema interaktibo baten bidez bisitaria soinu artean galtzera gonbidatuz.
Tabakaleraren Soinu Maparen aurkezpena: urriak 30

Este proyecto es el resultado del trabajo realizado durante un año por los artistas sonoros Xabier Erkizia e Iñigo Telletxea, en el que han recopilado varios de los sonidos característicos del propio edificio, así como los sonidos típicos de la ciudad de Donostia, siempre captados desde Tabakalera. Los creadores Xavier Balderas y Enrike Hurtado han diseñado y construido una estructura tanto física como virtual para mostrar ese trabajo de archivo mediante un sistema interactivo que invita a todos los visitantes a perderse entre sonidos.
Presentación del Mapa Sonoro de Tabakalera: 30 de octubre.

[www.tabakalera.eu]

LUMIÈRDE – zine ánimal

Tuesday, October 28th, 2008

claqueta cine copy.jpg

ZINE ANIMAU: LUMIÈRDE – zine ánimal
wave experience photon – ikus adi dar dar
Juan Jose Aranguren & Alex Mendizabal

urriaren 29a asteazkena / miercoles 29 de octubre
19,30. ARTELEKU, Kristobaldegi 14, Loiola, DONOSTIA-SAN SEBASTIÃ?N
TALKA EGIN-TALKING! jardunaldien barne
dentro de las jornadas TALKA EGIN-TALKING!


Read the rest of this entry »

[audiolab] hots#10: Silencio anecoico

Monday, October 27th, 2008

[www.hots-radio.info]

HOTS! Radio Paisaje Sonoro presenta:
SILENCIO SIN REVERBERACIONES: 30 minutos en una sala anecóica

En 1951 el compositor y gran pensador norteamericano John Cage visitó la cámara anecóica (una habitación totalmente aislada, sin eco) de la universidad de Harvard para intentar confirmar la existencia del silencio. El resultado que obtuvo fue un tanto inesperado: Inmerso en aquel espacio no-resonante Cage escuchó dos sonidos, uno grave, el de la circulación sanguinea y otro agudo, el del sistema nervioso, deduciendo por tanto que el silencio no existe. Sin duda se trata de uno de los acontecimientos que ha marcado la historia, cuanto menos reciente, de la música y las artes sonoras, primero por romper de alguna forma los históricos límites entre música, sonido y escucha y por otra parte porqué fué el germen de una de las composiciones más paradigmáticas de la historia de la música: 4′33â€?. Seguramente por estas mismas razones la experiencia anecóica (limitada principalmente al ámbito científico) ha sido victima de un proceso de mitificación, quizás excesivo, por parte de la comunidad de creadores sonoros.
Gracias a la empresa Labein-Tecnalia ubicada en Derio (Bizkaia) recientemente tuvimos la oportunidad de visitar dos cámaras anecóicas, una dedicada a la medición de campos electromagnéticos (frecuencias altas) y otro a la de acústicos (frecuencias dentro de nuestro rango auditivo). Y de paso, tuvimos la oportunidad de comprobar los resultados obtenidos por Cage, así como de desmitificar varias creencias relativas a estas cámaras. Una interesante experiencia que hemos intentado resumir, mediante grabaciones sonoras en este programa.

___________________________________

HOTS! Paisai Soinu irratiak aurkezten du:
OIHARTZUNIK GABEKO ISILTASUNA: 30 minutu gela anekoikoan

1951. urtean John Cage konposatzaile eta pentsatzaile iparramerikar haundiak Harvard unibertsitateko kamara anekoikoa (akustikoki guztiz isolatutako gela, oihartzunik gabekoa) bisitatu zuen isiltasunaren esistentzia baieztatzeko asmoarekin. Jasotako emaitzak ezustekoan topatu zuen: Erresonantziarik gabeko gelan, Cage-k bi soinu entzun zituen, bata behe-soinua, odolaren zirkulazioarena eta bertzea altua, nerbio sistemarena, eta ondorioz isiltasuna ez dela esistitzen argudiatu zuen. Zalantzarik gabe gertakizun honek musikaren eta soinuzko arteen historia, hurbila behintzat, behin betiko markatu zuen, alde batetik musika, soinua eta entzumena historikoki banandu zituen mugak hautsi zituelako eta bertzetik musikaren historiako konposizio polemikoenetakoaren sorrera ekarri zuelako: 4′33�. Ziurrenik, arrazoi hauengatik, (nagusiki zientziaren arlora mugatutako) esperientzia anekoikoa soinu sortzaileen komunitatearen aldetik gehiegizko mitifikazio prozesu baten biktima izan da.
Berriki Derion (Bizkaia) kokatzen den Labein-Tecnalia enpresak dituen bi kamara anekoikoak, bata eremu elektromagnetikoen (frekuentzia altuak) eta bertzea eremu akustikoaren (entzun daitezken frekuentzien) neurketarako diseinatutakoak, bisitatzeko aukera izan dugu. Eta bidenabar Cage-k jasotako emaitzak baieztatzeko aukera eta kamera hauen inguruko usteak desmitifikatzeko aukera izan dugu. Saio honetan soinu grabaketen bidez erakusten saiatuko garen bizipen aski interesgarria.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

“Zenbat aldatu den inprobisazioa, Lester…”

Saturday, October 25th, 2008

Lester Young

Bizarra bikoteak webgune berria estreinatu berri du, non soinu inprobisazioen grabazioez gain, hauen inguruko testuak ere argitaratzeari ekin dioten. Testu horiek izan daitezke narrazio txikiak, izan daitezke hausnarketak…soinua hitz bihurtzea asmoa, finean. Radio 3 irratiko Discópolis saioko José Miguel Lópezek egin zuen lehena, urtarrilaren 12an Fikako Azkarren baserrian grabatutako inprobisazio baten gainean, eta Xabier Erkizia izan da haren lekukoa hartu duena. Gorlizko Xurrut tabernako grabazio bat abiapuntu hartuta, inprobisazioaren beraren gaineko hausnarketa bat proposatzen du, erantzunik gabeko galdera saldoa boteaz. Guzti hau, Lester Bowierekin izandako elkarrizketa imaginario baten bidez.
Zenbat aldatu den inprobisazioa, Lester…

[audiolab] STOCK13: Felix Linares

Friday, October 24th, 2008

STOCK 13: entzunaldi komentatuak / audiciones comentadas
Gonbidatua / Invitado: Felix Linares
Historiapean abestuz / Cantando bajo la historia
urriaren 25a larunbata / Sábado 25 de octubre
18:30 . San Frantziko auzo etxea, centro cívico . BILBO

TALKA EGIN, TALKING! egitarauaren barne
Dentro del programa TALKA EGIN, TALKING!

FeÌ?lix Linares ofreceraÌ?, seguÌ?n el gusto de cada cual, una conferencia musicalizada o una audicioÌ?n comentada, sobre el cine a traveÌ?s de sus bandas sonoras. Este evento forma parte de Stock 13, un proyecto en colaboracioÌ?n con el Audiolab de Arteleku que tiene como hilo conductor las canciones.
CriÌ?tico de cine y literatura, es la “vozâ€? cinematograÌ?fica de la televisioÌ?n y la radio vascas. Presenta en ETB2 el programa de cine La noche de…. Desde hace veinte años dirige junto Enrique MartiÌ?n el programa radiofoÌ?nico sobre literatura Pompas de papel. TambieÌ?n colabora en el programa Graffiti.

FeÌ?lix Linaresek musikaz lagundutako hitzaldia edo iruzkinez osatutako entzunaldia eskainiko du, bakoitzak nahiago duen modura. Zinemari buruz arituko da, soinu-bandak oinarritzat hartuta. Ekitaldi hau Stock 13 proiektuaren barruan dago. Proiektu hori lankidetzan egin da Artelekuko Audiolab-ekin, eta dena lotzen duen haria kantak dira.
Zinema eta literatura kritikari hau euskal telebistako eta irratiko “ahotsâ€? zinematografikoa da. La noche de… zinemari buruzko programa aurkezten du ETB2n. Hogei urte baino gehiago daramatza literaturari buruzko Pompas de papel izeneko irrati-programa zuzentzen, Enrique MartiÌ?nekin batera. Bestalde, Graffiti programako lankidea da.

………..

Sobre STOCK13: Bastan tres minutos y medio para recrear un universo. Tres minutos y medio es lo que dura una canción estándar. La canción, pequeña y potente unidad de sentido, tiene la rara cualidad de trascender barreras cronológicas, culturales e idiomáticas. Mil veces escuchada y coreada, forma parte irremplazable de la memoria individual y colectiva.
Stock13 invita a conocer distintas bandas sonoras personales. Según el gusto de cada cual, conferencia musicalizada o audición comentada, el formato elegido tiene como hilo conductor las canciones.

.

STOCK13ri buruz: Hiru minutu eta erdi nahikoak dira unibertso bat sortarazteko. Hiru minutu eta erdikoa da kantu baten batazbesteko iraupena. Kantuak, zentzuaren unitate txiki eta indartsu honek, denbora, kultura eta hizkuntz mugak gainditzeko gaitasun bitxia du. Hamaika aldiz entzunda eta abestuta, talde memoria eta norbere memoriaren parte ordezkaezina da.
Stock13-k soinubanda pertsonalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen digu. Hitzaldi musikatu edo, nahi izanez gero, entzunaldi komentatu hauetan, kantuak dira aukeratutako formatuen haria.