ANOREXIA MENTAL

February 26th, 2008

Anorexia mental

Anorexia mental bikotearen lehen disko kaleratu berria dut eskuartean, eta zerbait idatzi behar dut blogerako. Ondo. Hasi naiz, eta hona atera zaidan lehen esaldia: “Baba llagaren errautsetatik sortutako egitasmoa da Anorexia mental”. Errautsetatik? Baina, hilda al daude, ziur? Tira, Baba llagako Daniel Llaria(ahotsa, gitarra, teklak, hitzak) eta Itziar Markiegiren (kasete atmosferak, sanplerrak, ahotsa eta efektuak) egitasmo berria da Anorexia mental. Horretan utzi dezagun.
Diskoa jarri aurretik, zarata espero nuen, distortsioa edonon. Ez nenbilen guztiz oker ere, baina zarata hutsetik askoz haratago doaz. Paisaia surrealistak, irrintzi eta arrantza ezinezkoak, Karlos Argiñanoren kolaborazio bereziak, diskoko liburuxkan irakurri ezean ulertu ezin diren hitzak…hori guztia da Anorexia mental. Baina hitz batekin definitu beharko bagenitu, zalantza handirik gabe esango genuke “Freskoak”. Ezer miresten badut eurengan, duten freskotasuna da hori.
Aipamen berezia egin nahi nioke “Very beeth death” piezari (diskoko nire pieza gogokoena), non ziurrenik filme batetik hartuak izango diren ahots eta musika zati sanpleatuak txistu bitxi batekin, zarata elektroniko kontrolatuekin eta ahotsekin nahasten diren.
Bizitza luzea eta zorte ona opa dizkiogu egitasmo sortu berri honi!

Oier Iruretagoiena.

One Response to “ANOREXIA MENTAL”

  1. mikel Says:

    ya os lo podeis bajar de http://www.xedh.org/larraskito/
    la edicion fisica, con artwork en alta calidad, a comprarla en los conciertos

Leave a Reply