[cnv49] JOSEBA IRAZOKI: Negurdin

June 10th, 2008

cnv49.jpg

[cnv49] JOSEBA IRAZOKI: Negurdin EP (Con-v, 2008)

Aurreko batean Joseba Irazokiren pertsonalidade musikal desberdinen, zuzenki bere izenean edo DO ezizenarenpean argitaratzen dituen lanen arteko muga estetikoak aipatzerakoan, bide berriak, bateratuagoak, ikusi bagenitu, ez du denbora gehiegirik pasa berako gitarrajoleak orduan iritzia zena baieztatzen. Irazokik online argitaratutako lan berria dakarkigu, eta oraingoan ez dago iada alderik izenaren eta estetikaren artean. Beharbada orain dela urte bat diska honek DO izena izanen zuen, eta guztiz instrumentala izanen litzake. Beharbada gaur Joseba Irazoki izena ikusten duenak kantu estandarrak bilatuko ditu lan berri honetan. Baina posible ote da bi gauzak batera gertatzea?
Baliteke “Negurdin” izatea nahaspila guzti horren (lehen) erantzuna.
Lau kantu-inprobisazioz (axola al dute halako “kontradikzioek” garaiotan?) osatutako ep honetan bere azken diska batzuen arrastoak topatuko ditugu etengabe: Negurdin3-ko “Olatuetan” oroitarazten duten inprobisazio askearen oihartzunetatik, Negurdin2 eta 4-ko ahots lirikoetara edo Negurdin1-eko, orain arte egin duen lan ederrenetakoa zalantza izpirik gabe, hots elektronikoetara. Irazokik poliki poliki bere pertsonai musikalak nahasteko eta batzeko bidea hartu duela dirudi, mila aurpegiko musikaria izateari utzi nahiko balio bezala, mila hotseko artista bihurtzeko. Hala balitz, (aspaldian hemen aipatu ez dugun baina lan bikaina egiten jarraitzen duen) Con-v netlabelak argitaratu duen lan hau beratarraren musika biziaren fase berri baten hasiera izan daiteke, orain artekoa inolaz ere alde batera utzi gabe, baina zinez bide berri eta guztiz pertsonal bat abiatuz.

Bidenabar merezi du bertze pieza bat aipatzeak, oraindik DO izenpean eta hau ere sarean argitaratua, yoyopang! netlabelak hain zuzen, non Irazokik 6 minutu pasatxotan gitarra hutseko inprobisazio klasikoago bat oparitzen duen.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[con-v netlabel] [Joseba Irazoki website]

Xabier Erkizia

One Response to “[cnv49] JOSEBA IRAZOKI: Negurdin”

  1. villadebilbao Says:

    PREMIO “EPIPHONE” A LOS MEJORES GUITARRISTAS Y BAJISTAS DE POP-ROCK Y METAL

    Mejor guitarrista de la sección pop-rock: Joseba Irazoki (On Benito, Nafarroa)

Leave a Reply