TBK SOINUTAN / TBK SUENA erakusketa . expo

July 9th, 2009

TABAKALERA SOINUTAN / TABAKALERA SUENA
Ibilbide arkitektonikoa entzumenaren bitartez
Un recorrido arquitectónico a traves del oído

Achim Wollscheid, Pe Lang, Will Schrimshaw, Marcello Liberato, Leerraum [ ], ºSONE (Christophe Havard, Hughes Germain, Yannick Dauby), Juan Jose Aranguren, Patxi Araujo, Mikel Arce, Edwin Van der Heide
+ Francisco López, Charlemagne Palestine (live performances)

tbk_suena.jpg


11.07.09 – 27.09.09

TABAKALERA, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Uztailaren 11tik irailaren 27ra Donostiako Tabakalera eraikina ikusi, bizi eta entzuteko modu berri irekitzen da. Eraikineko espazio desberdinetan zehar gidatzen gaituzten soinu instalazio, soinu eskultura eta ikusentzunezko lan interaktiboen bidez, eraikin ezagun hau “irakurtzeko” eta ezagutzeko aukera berri bat proposatzen du erakusketa honek. Tabakalera Soinutan, izenak dion bezala, soinuak gidaturiko ibilbide bat da, soinu-arteari eskainitako erakusketa bat izateaz gain, Tabakalera bezalako eraikin esanguratsu bat ezagutzeko gonbidapena.


“Gela bakoitzak gordetzen du bere melodia izkutua, entzungarri egin bitarte”
“Every room has it own melody hiding until it is made audible”

Alvin Lucier

Nazioarteko nahiz bertako 12 artistak aurkeztuko dituzte beraien lanak Tabakaleran. Hauetako aunitz erakusketa honetarako espreski sortutakoak dira eta beste batzuk eraikinaren espazio ikaragarrietara moldatutakoak. Tabakalera Soinutan erakusketan parte hartu duten artista guztiek soinuaren ikerketa eta esperimentazioa dute abiapuntu eta beraien artean amankomunean arkitekturarekin eta bisitariarekin proposatzen duten harremana topa dezakegu.

Artisten eskuhartzeeekin batera, eraikina bera eta bisitariak erakusketaren agente aktibo bihurtzen dira. Artelanek espazioen pertzeptzioa aldatzen dute eta aldiberean lan hauetako aunitz bisitarien eraginez aldatzen dira. Ondorioz hiru elementu hauen arteko erlazio estuak sortzen dira.

Tabakalera Soinutan-en bertze ezaugarri azpimarragarri bat espazioen erabileran dago. Erakusketaren ibilbidean zehar agertzen diren gela aunitz lehen aldiz irekiko dira publikoarentzako (eta beharbada azkenekoz, 2010ean hasiko baitira eraikina berritzeko lanak). Orotara ibilbideak azpiko nahiz lehen solairuko gela desberdinak gurutzatzen ditu bisitariari lantegi izandako honen leku desberdinak erakustera emanez.

Hein haundi batean, egitasmo honek Tabakalera eraikinaren eraldaketaren hasiera markatzen du, artearentzako eta artearen bidez eginen den eraldaketa.

————————-

Del 11 de julio al 27 de septiembre se abre otra manera de ver, vivir y escuchar el edficio Tabakalera, ubicado en Donostia-San Sebastián. Un recorrido por los distintos espacios del edificio nos llevará a través de instalaciones y esculturas sonoras, obras audiovisuales interactivas proponiéndonos una nueva manera de leer y descubrir el edificio mediante el sonido. Tabakalera Suena es un recorrido guiado por el sonido, que además de conformar una exposición dedicada al arte sonoro, nos invita a conocer un edificio tan emblemático como Tabakalera.


“Every room has it own melody hiding until it is made audible”

Alvin Lucier

Doce artistas internacionales y locales presentarán sus obras en Tabakalera. Algunas de ellas han sido creadas específicamente para esta muestra, otras se han adaptado a los imponentes espacios del edificio. Todos los artistas participantes en Tabakalera Suena tienen como punto de partida el estudio y la experimentación del sonido, y el elemento en común de sus propuestas es la relación que establecen con el espacio arquitectónico y con el visitante, facilitando que
cambie la percepción de los espacios según se avanza por ellos.

Junto con las intervenciones de los artistas, tanto el propio edificio como el público se convierten en agentes activos de esta exposición. Las obras cambian la percepción del espacio y, a su vez, muchas de las obras se transforman gracias a la interacción con los visitantes. Se crea así una estrecha relación entre estos tres elementos, llegando a ser interdependientes.

Otra característica fundamental de Tabakalera Suena reside en que muchos de los espacios que atraviesa este recorrido se abrirán con carácter expositivo por primera vez (y quizás por última, ya que las obras de renovación del edificio comenzarán a primeros del 2010). El recorrido abarca tanto la planta baja como varias salas de la primera planta del edificio, y lleva al visitante a descubrir lugares y espacios muy diferentes de la fábrica.

Con este proyecto se inicia, de alguna manera, el proceso de transformación del edificio Tabakalera para el arte, y a través del arte.

[www.tabakalera.eu]

One Response to “TBK SOINUTAN / TBK SUENA erakusketa . expo”

  1. audiolab » Blog Archive » WE_T Says:

    [...] zen) Xabier Erkizia & Asier Gogortzaren soinu eta argazki instalazioa, Alex Mendizabal eta Marcello Liberato elektroakustikatzen, Luca Miti Sharawadji efektuari buruz [...]

Leave a Reply