Ikastaroa: Naturako dokumentariaren didaktika

September 25th, 2010

didactica eu

NATURAKO DOKUMENTARIA
Oinarri eta funts teoriko-praktikoak
2010eko urriaren 6-7
Kristina Enea, Donostia-San Sebastián
PDF

EGITARAUA
Urriaren 6a asteazkena
. Naturalistaren begirada. Ekologiaren etika bateruntz.
Hitzaldia Alberto Luengoren eskutik (11:00 – 12:30)
. Naturako dokumentarie ekoizpen, zuzendaritza eta errodajea. Filmaketa baino lehen, bitartean eta ondotik.
Ikastaro saioa Luis Miguel Domínguezen eskutik (16:00 – 19:00)

Urriaren 7a osteguna
. Eskenen errodaje natur ingurunean
Saioa Luis Miguel Domínguezekin (10:00 – 13:00)
. Ikusentzunezko edizioaren hastapenak, goizean errodatutako materialetatik abiatuz. (Larrotxene)

GARRANTZITSUA
Partea hartzea doakoa da. Plazak  mugatuak dira, beraz aurretik izen ematea beharrezkoa da.

BIOGRAFIAK
LUIS MIGUEL DOMÍNGUEZ
Luis Miguel Domínguez Mencía (Madril, 1963) naturari buruzko telebista saioak zuzentzeagatik da ezaguna. Hauen artean aipatzekoak dira: Biodiario; Amazonia, última llamada; Naturalistas; Vive la Vía, Vietnam, Vida tras la muerte; Fauna callejera; El toro amigo, Korubo. Morir matando; Ruta de Don Quijote. Paisaje y Paisanaje; Tesoro del sur…. Bidenabar, Discovery Channel kateko Momentos Discovery ataleko aurkezle lanak bete ditu.
Irratigintzaren munduan hainbat naturaren dibulgazio eta zainketari buruzko zenbait irratsaio zuzendu ditu: Al cabo de la calle (RNE-1), El ciempiés (RNE-3), Apúntate 5 (RNE-5), También somos naturaleza (Onda Madrid) eta Hoy por hoy (Cadena SER).
Adena/WWF, Greenpeace edo Survival International bezalako erakundeetako zuzendaritza taldetako kide izan da. Horrez gain WATU acción indígena GKEaren sortzaile izan zen, baita Red de Escritores por la Tierra plataformarena ere.
Hainbat sari eta aipamen berezi jaso ditu, hauen artean aipagarrienetakoa, PRINCIPE DE ASTURIAS nazioarteko sariketan ikerlari gazteentzako zuzendu sariak (1978,1983).

ALBERTO LUENGO
Alberto Luengo biologoa da, zoologian espezializatua. Gaur egun, kaizen kudeaketa enpresarentzako egiten du lan. Bere ibilbide profesionala natur espazioen kudeaketan kokatu daiteke, Txingudiko paduren kudeaketa taldean daramazkin 10 urteak erakusten duten bezala. Horrez gain hainabt ikastaro eta kongresu antolatu izan ditu eta halakoetan parte hartu ere maiz, beti ere animalien kudeaketari buruz. Alor honetan bereziki aipagarriak da parte hartu dituen ikerketa lanak, nagusiki ornitologikoak.
2006tik CITen izendaturik ageri diren AMALUR bidai, natura eta antropologia jardunaldien zuzendari da Alberto Luengo.

Leave a Reply