XORROXIN IRRATIA 25 urte orroka CD compilation

January 21st, 2006

Elizondotik eta Lesakatik (bi herriak nafarroan) emititzen duen XORROXIN IRRATIAk bere 25. urteurrena ospatzeko 25 URTE ORROKA izeneko bilduma bikoitza argitaratu du. Bilduma honek Baztan-Malerreka-Bidasoako eskualdean 25 urteotan sortu diren musika talde, bakarlari eta gainerako proiektu musikalen islada bat izan nahi du eta aldiberean azken mende laurdeneko memoriaren soinu banda gisako zerbait.
Modu batera edo bertzera, eta musikaren alde esperimentalenari dagokionez, aipatzekoa da, bi KDtan aurkezten den bilduma honek bidenabar Bera herriko musikagintzaren errepaso historiko gisako bat proposatzen duela, tartean gaur egun euskal herriko proposamen interesgarrienak erakusten ari diren zenbait artisten lehenbiziko taldeak adibidez.
Bertzeak bertze honako artista beratarrak aurkitu ahal dira bilduma honetan:
Laket, Noise Hole, Zup, Petti, Dharma, Gutariko bat, Borrokan, joseba irazoki, do, ameba, more, exxon valdez, xabier erkizia….

Diska hau lortzeko jarri kontaktuan XORROXIN IRRATIArekin xorroxin@euskalerria.org helbidean edo ERTZ elkartekoekin kontaktuan jarri info@ertza.net helbidean.

Leave a Reply