ETXEKOPAR & ROSSÉ @ Hazparne

May 8th, 2012

mixel-etxekopar-et-francois-rosse2

MIXEL ETXEKOPAR & FRANÇOIS ROSSÉ

2012ko maiatzaren 10a / 19.30etan,
Eihartzea elkarteen etxe berri berrian, Hazparne

Aperitifa-solasaldi-inprobisaketa
…ASPALDIAN… proiektuaren kari Eihartzea kultur etxea pozik da, gaualdi berezi bat proposatzea, aperitifa-solasaldi moduan François Rossé, pianista, konposidorea, modu eta alde guzietako miatzailea eta bere konpai-lagun Mixel Etchecopar, lurreko musikaria, euskaldun kantaria, « Xori Aberriko kontserbatorio nagusi-ko » xirulari diplomatua.

Gaualdi artistiko ezezagun batetarat eramanen gaituzte, musika zatiak eta solasaldiak aldizkatuko dituzte, musika idazketa eta inprobisaketaren inguruan. Momentu goxo bat, partiketa eta entzunketari irekia den giro lasai batean, pastixañoak eta zintzur bustitze baten inguruan. Erran behar da, gaualdi horrendako, platera ttipiak, haundietan emaiten ditugula !

LEHEN GAUALDIA 6 URTEZ IXILIK EGON ONDOTIK !

(SARTZEA 7€ EDARI BAT BARNE)

Leave a Reply