8 MOSTRA SONORA I VISUAL

June 3rd, 2012

Bartzelonako Convent de San Agustík urtero antolatzen duen Mostra Sonora i visual jaialdia 8. edizioa ospatzen ari da egunotan. Eta blog honetan normalean hiri kondaleko jaialdiak aipatzen ez baditugu ere (denak aipatu behar izatera ez genuen karrerarik aterako!) Mostra honek arrazoi desberdinengatik aipamen bat merezi du, bertan aurkezten diren edukiek (izenak berak dion bezala nagusiki soinu arteari eta ikusentzunezko lanei eskainia) izan dezaketen interesaz gain urtero euskal herriko artistaren batek parte hartu izan du egitarauan. batzuk aipatzearren azken hamarkada honetan bertatik pasa izan dira Voodoo Muzak, Xabier Montoia Band, Tzesne eta Paralux, Rosa Arruti, Asier Gogortza, Xabier Erkizia… batzuk aipatzearren… eta azken urteotan presentzia berezia izan dute Dj Amsia (ekainaren 8an) eta Mikel R. Nieto (ekainaren 4an, Marina ezizenarekin eta Blanca Regorekin) gipuzkoarrek. Biek aurtengo egitarauan ere parte hartuko dute. Informazio gehiagorako ikus egitarau osoa hemen.

Leave a Reply