CARLTON MELTON, POW POW POWS

October 30th, 2012

Carlton Melton

CARLTON MELTON (AEB, ex-Zen Guerrilla)
POW POW POWS

Urriak 31, asteazkena
22:30 / Matadeixe, Azkoitia

Carlton Melton taldea 2008an sortu zen ipar-Kaliforniako Mendocino County eskualdean Zen Guerrilla talde goraipatuaren errautsetatik. Kupula geodesiko batetan, musika ozen, inprobisatu, esperimental, instrumental, psikodelikoa jotzeko ideia aspalditik zetorren. Asmo hau baliatzeko aukera, kupula berreraiki eta barneko soinu akustikoak osoki garatuak izan zirenean etorri zen.

Musika, kupularen barruan zuzenean grabatzen da baliabide analogiko eta digitalak eta mikro oro-direkzionalak erabiliz. Musika guztia inprobisatua da, une jakin batean, zer izango den joko dena, inork benetan ez dakien neurrian. Ez dago ez entsegu, ez froga-grabazio, ez kantuen bigarren bertsiorik… entzuten dena lehenengo emanaldia da. Ez dago estudiorik. Brian-en etxean grabatzen dute, eta Brian kupula geodesiko batean bizi da.

Badakite musika hau ez dela guztientzat egina. Lehen mailako produkzio moderno eta kantu-idazketa “pretentziosoago” bat nahiago izatera, hobe Carlton Melton-ekin aurrera ez jarraitzea. Aldiz, SST zigiluko kasete zaharrak edota berriki autoko atzeko jarlekuan zanpaturik aurkitu duzun Spaceman 3-ren kasetea nahiago badituzu, talde honen soinuetan murgiltzea ideia ona izanen da
_______________________________________________

Leave a Reply