NI NÜZU @ Matadeixe

December 14th, 2012

scan eskatza recadrée

Abenduaren 16a, igandea
19.00 / MATADEIXE, Azkoitia (Gipuzkoa)

Entzunaldia: NI NÜZU

Iraupena : 46min
Egilea, soinu-hartzailea eta muntatzailea: Myriam Ayçaguer
Ekoizlea: ARTegia

Euskal Herriko herri gehienetan, etxe bakoitzak badu izen bat, betidanik berdina, etxeari eta etxekoei nortasuna ematen diena. Ni nüzü soinuzko dokumentalean, egilea Santagraziko etxalde batetara itzultzen da, bere amonaren etxera, segidarik gabe egon den baserri bat eta non laborantxako lanak geldituak diren iada. Bere mikrofonoekin eta familiaren laguntzarekin, etxe zaharrean eguneroko soinuak grabatzen ditu eta haur denborako soinuen berpizten entseatzen da. Lan honek nahasten ditu soinu horiek eta ahots batzuk – amonarena, ondoko herrietako jakile batzuena –  etxe izenei buruz mintzatzeko: zoin da herrietan izen horietaz eginik den erabilera, zoin den bere ustez izen horien esanahia…

Ni nüzü osoa xiberutarrez grabatua izan da; gaztelanierazko azpitituluak dituen bertsioan aurkeztuko da.

Leave a Reply