ROBERT ASHLEY (1930-2014)

March 4th, 2014

Robert Ashley, 1930-2014. Robert Ashley konposatzaile amerikar haundiaren heriotzak ukitu gaitu gaur. Ashley, Gordon Mummarekin batera audio sintesiaren aitzindarietako bat izan zen, baina bereziki bere antzerki eta opera lan experimentalengatik da ezaguna. Lan hauetan arte eszenikoen berrirakurketa berriak egiteaz gain garaiko teknologia modu berezian erabili zuen Ashleyk, emaitza harrigarri eta iraultzaileekin. Bere lana ezagutzen ez dutenentzat Peter Greenawayk egindako Four American Composers: Robert Ashley(1983) dokumentaria ikustea gomendatzen dugu. Bere lanen artean Perfect Lives(1978-83) da ezagunena, telebistarako propio egindako 7 puskatan banatutako opera. Lan hauez gain Music With Roots in the Aether izeneko elkarrizketa sail bat osatu zuen, bere belaunaldiko konposatzaileekin (Terry Riley,P hilip Glass, Alvin Lucier, Pauline Oliveros, David Behrman, Gordon Mumma) elkarrizketa luzeak eginez.

elkarrizketak
filmeak
idatziak.

Leave a Reply