ISILPEKOAK Arantxa Iturbe & Xabier Erkizia @ Tomasene

January 13th, 2015

B7LZJyuCcAADE2f

ISILPEKOAK entzunkizuna: Orri artean entzundakoen irakurketa ozenak
Arantxa Iturbe eta Xabier Erkizia

Urtarrilak 14 asteazkena / Miércoles 14 de enero
19:30 / Tomasene K.E., Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

+ info

1857an Édouard-Léon Scott de Martinvillek fonoautografoa asmatu zuenean gizakiaren memoriaren historian pausu garrantzitsua eman zuen. Asmakizunak soinuak gordetzeko gaitasuna zuen, ez ordea, erreproduzitzekoa. Makina-entzulea zen fonoautografoa. Ehun urte behar izan ziren haren soinuak entzun ahal izateko.
Édouard-Léon Scott de Martinville ez zen ingeniaria, ezta musikaria ere. Imprimatzaile eta liburuzain zen ofizioz. Bokazioz , idazlea . Ez zuen urte batzuk geroago fonografoa asmatuko zuen Thomas Edisonen ambiziorik . Soinuak idaztea zuen amets. Bere aurretik belarriz entzundakoa tintaz jaso eta inprimatu zuen hainbaten amets errepikakorrari eutsi zion, mendeetako tradizioa balitz bezala. Inprimatzaile, liburuzain eta idazle on bezala.
Entzumena gure jakintzaren sarbide nagusiena izan den mende guztietan, soinuak irudi izatera behartuak egon dira. Mendeetan zehar hitz, hizki, lerro eta margo izan dira soinuak. Euskarriak isildutako musikak, paperarena bertze hotsik gabeko ahotsak.
Emanaldi honek, halabeharrez isilpean, baina ez horregatik ezkutuan egondako entzunaldi horietan murgildu nahi du, gure aurrekoek zer entzun zuten eta entzundakoak gordetzeko beharra zergatik izan zuten asmatzeko. Martinvillek soinuak idatzi eta mende eta erdi geroago orain soinu bihurtuz.
Isilpekoak, Xabier Erkiziak, zuzenean, hainbat gonbidaturekin proposatutako entzunkizuna.

Leave a Reply