RUIDO DIARIO #147
Sábado, Julio 13th, 2013… Artelanak ez dira hondatzen ozen hitz egiteagatik.
… Artelanak ez dira hondatzen ozen hitz egiteagatik.
Erlazio sozial txarrek soinu zatarrak sortzen dituzte
Diedrich Diederichsen, BERRIA 2013/05/17
It’s in the computeeeeer!!!
The Stone Tape (1972)
Entzun, XABIER GANTZARAIN, BERRIA 2013/05/04
Publikoa ere intimoa da. Barrukoena baldin bada intimoa, zer dago mundua baino barruagokorik? Entzuten dituzu txoriak kantuan, entzuten duzu jendea negarrez, entzuten duzu galipot bustiaren gainean dabiltzan ibilgailuen hots likitsa? Entzuten duzu gauaren isiltasuna zure buruko oihanean hedatzen, dena hartzen, dena iluntzen, entzuten duzu eguna amatatzen eta amiltzen? Entzuten duzu auzoaren telebista futbola botatzen? Entzuten duzu langileen iratzargailua goizeko bostetan jotzen? Entzuten duzu jendea negarrez, entzuten duzu jendea pozaren hari muturrari nola edo hala heltzen, hortzekin, izter artean, begiekin, hitzekin? Entzuten duzu kalean gurutzatzen dituzun ezezagunek zutaz segundo batean ematen duten epaia? Entzuten duzu polizien ahots hiltzailea? Entzuten duzu egunkarien marmarra? Entzuten duzu jendearen ametsetako musika? Entzuten duzu irribarre konplize baten soinu bare eta amultsua? Entzuten duzu begi txiki ederren mugimenduaren ziztua? Entzuten duzu nola doan nire bihotza abaila bizian hondamendira? Entzuten duzu nire buruko oihana, berde, lerden, zer den ere ez dakien sentimendu bati hazteko esaten? Entzuten duzu beldurra erraiak jaten? Entzuten duzu mundua zure barruan hazten?
…hutsean amilduko garen beldur gara, muntatu diguten euforiazko zirkua utzi eta elkarri entzuten hasten bagara.
“Zarata” artikulotik. LARRAITZ ARIZNABARRETAk BERRIAn.