Josetxo Anituaren azken ondarea jaso dute DVDan
Jueves, Febrero 26th, 2009 
Hitzak, Eginak, Pertsonak, Animaliak
(Discos Crudos) izenburuko DVDak Josetxo Grietak Azkoitiko Matadeixen eskaini zuen azken kontzertua jasotzen du. Grieta, Cancer Moon taldeko abeslariaren egitasmo muturrekoena, askeena eta aldakorrena izan zen, eta bere jarioa free-kraut-noise bezala definitua izan da.Kontzertu horretan Akauzazteko kideak izan ziren eta eurek honela deskribatu dute agertokian gertatutakoa: “Mattinen gitarra mamuten martxaren buru dabil. Iñigoren bateriaren erritmoek Josetxo sartzeko arrakala sortzen dute. Hiltegi zahar honetan hil zituztenen ahotsak Josetxoren eztarritik oihukatzen dute…”.Hona hemen, halaber, hedabide espezializatuek DVDaren inguruan aipatu dutena: “Itogarria, urratua eta primarioa. Testigantza ikaragarria”, Rockdelux; “Bizia, erritual psikodelikoaren itxura daukan rock kontzertu baten aparteko zuzeneko dokumentu asaldatzailea”, Volcanic Tongue.DVDa 12 eurotan saltzen da eta Munster Records diskoetxeak bananduko du. Hala ere, Discos Crudosek ere saltzen du zuzenean.
Honatx Josetxo Grietaren diskografia osoa: The Art of Distraction LP, Euskal semea CD, Reminders of a precious life CDR, Hermana hostia CDR. Guztiak Arto Artian musika txikien katalogoan eskuragarri.
Azkenik, aipatu, Anitua Cancer Moon eta Josetxo Grietan taldeetan ez ezik, beste egitasmo batzuetan ere aritu zela, denak ezinbestekoak Euskal Herrian burutu den rock’n'roll-aren garapena ulertzeko, hala nola, Jugos de Otros eta La Tercera en Discordia.
Discos Crudosek bidalita


 [doku01] ese ese . quiasma
[doku01] ese ese . quiasma [doku02] kakofunk . live at club le larraskito 18.10.08
[doku02] kakofunk . live at club le larraskito 18.10.08 [doku03] elbis rever . jacek vol II
[doku03] elbis rever . jacek vol II [doku04] uenterwasser . hell sink eeh
[doku04] uenterwasser . hell sink eeh [doku05] ec . la calculadora mágica
[doku05] ec . la calculadora mágica [doku06] fft players
[doku06] fft players [doku07] leucochloridium . 250.305
[doku07] leucochloridium . 250.305 [doku08] ec . film und singles
[doku08] ec . film und singles [doku09] shg . love tunes
[doku09] shg . love tunes


