Archive for Junio, 2013

HEGI, EGIA, EGIAK

Miércoles, Junio 19th, 2013

tarjeta

HEGI, EGIA, EGIAK
Maialen Lujanbio & Xabier Erkizia

Ekainak 20, osteguna / Jueves 20 de junio
20:00
Udal liburutegiko sotoa
LaBretxa merkatalgunea
San Telmo Museoa
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa)
BAKE ITUNA erakusketaren barne / Dentro de la exposición TRATADO DE PAZ

Maialen Lujanbio: ahotsa, hitzak / voz, textos
Xabier Erkizia: ahotsa, hitzak, soinuak / voz, textos, sonidos
Iban Urizar: Tronpetak / Trompetas
Aitor Nova: Saxofoiak / Saxofones
Iñigo Telletxea: Instalazio teknikaria / Técnico de instalaciones
Xavier Balderas: diseinua / diseño

HEGI, EGIA, EGIAK (vértice, verdad, verdades)

Zein hegitatik begiratzen den egia, itxura bat edo beste hartzen du. Egiak sortzen dira. Egia, ordea, egia baldin bada, esan liteke pluralean?

“Lurra egia da. Badu ahotsa. Entzuten dugu lurra, mintzatzen dugu, ibiltzen dugu. Muino eta haranen
barne-orografia da hizkuntza. Ezagutzen den lur bat.
Kartografiaren oinarrizko ideia da, errealitatea moldatu egin daitekeela informazio espaziala modu eraginkorragoan emateko. Mapan, lurra hasi eta amaitu egiten da. Kolore uniformea du. Uniforme kolorea.
Musika ere barne paisaia da. Muino eta haranetan zehar ibilia, bihotz taupaden konpasean; allegro, forte, andante… 1812an Dietrik Nikolaus Winkelen bi pisuko pendulua sortu zuen, 1816an Maelzelek ”metronomo” gisara ezagutaraziko zuena. “Musikari metronomoduna, automata musikala da”. Panharmonicon izeneko orkestra-automatarentzat sortu zuen Beethovenek “Gasteizko batalla” pieza.”

“Hegi, Egia, Egiak”, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkiziak sortutako proposamena da. 1813ko testuingurua abiapuntu hartuta, garaiko erreferentziak eta gaur egunekoak konbinatuz konposatu dute. Musika, soinu, hitz eta bertso ditu oinarri eta ikuspuntuaren arabera errealitateak har ditzakeen forma anitzen gaineko ariketa da. Proposamena, emanaldi hirukoitza da, hirukoitza eta aldiberekoa da: hiru emanaldi izango dira hiru leku desberdinetan eta aldi berean. Hiru HEGI desberdinetan EGIA bana, EGIAK, alegia. Ikus-entzuleak beraz, hautatu egin beharko du bere ikuspuntua, bere entzute-puntua.

Maialen Lujanbio bertsolaria da, Arte Ederretan lizentziaduna. 2009an Euskal Herriko bertsolarien txapeldun izan zen. Bertsoari dimentsio eta azalera berriak bilatzeko asmoz, bere esparru ezagunetik at abentura musikal eta artistikotan parte hartzeko beldurrik ez duela erakutsi izan du maiz Maialenek. Bertsotik haratago kantatzen du Maialenek, bertsoaren tradizionaltasuna espazio berrietara eramanez eta poesia konkretuaren edo esperimentalaren eskutik bide berriak arakatuz.

Xabier Erkiziak entzumenaren hainbat bidezidorretan egiten du lan. ERTZ Bertze musikei eskainitako jaialdiaren (2000-2013) sortzaileetako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendaria (2003-2013), hainbat komunikabidetan kolaboratzailea, filmetarako musika ere egin du, Euskal Herriko soinu-mapa (www.soinumapa.net) osatzen ari da… Musikaren mugak hautsi eta soinura iritsi zen. Orain soinuaren mugak zabaltzen ari da.

Lujanbio eta Erkiziak Ornitorrinkus egitasmoan egin zuten lan elkarrekin lehen aldiz, Judith Montero musikariarekin batera, eta geroztik “Txori Mugariak” entzunkizuna edo “Areago” audiogidak bezalako lanak aurkeztu dituzte.