Archive for Diciembre, 2009

azpi hots hutsari hetsia

Jueves, Diciembre 17th, 2009

solo sotto suon son

soy suelo sub son

azpi hots hutsari hetsia

a.m.

ia

Martes, Diciembre 15th, 2009

guraizeairekirri aireartazirri

a.m.

berdin u’topos

Lunes, Diciembre 14th, 2009

Nazismoari hainbat ideia ostu diogu, desioaren produkzio industriala eta garbiketa besteak beste.
Komunismoa ere baliagarri izan zaigu igualitaterako bidean.
Jainkoak berak ere denak era berean maite gintuen.
Biologia molekularraren bidez (eta lengoaiaren laguntzaz) geure sudurrek usaintzen duten partikula nimiñoenak beste edozein zentzuren bidez sentitu ahal ditugu -synestesy! Guzti honetan pozarik ba al dagoen ez da garrantzizkoa.

Praktikoki burutu ezin den inspirazio ideal baten osagarria da utopia. Izen artifizial hau T.Morok asmatu zuen -edo moldatu esan beharko- 1516.urtean, grekeratik u ´ez´ eta tópos ´gune´ bilduz, beraz ´esistitzen ez den gunea´.

Esistitzen ez diren gunetara iritsiko gara noizbait, baietz! Une oro iristen gara! Eta une oro hala ere utopia da. Izan eta ez izan.

Hauetako gune batean gizonezkoek erditu eta emakumezkoak giza eskubideak lortu, arratoiak hegan, oiloei hortzak hazi, esneak mozkortu, plastikoa samur, frigoa irekiz eskua erre, problema bati soluziorik eman ez eta azterketa aprobatu, txiroak aberats direla kantatu, erahil beharrak bere buruaz beste egin, zatiak osatu.

{Eta ondoren plastikoak oiloaren problema kantatu, soluzioak mozkorturik bere osotasunaz beste egin, aberatsak aprobatutako esku erreekin samurtu, arratoi hortzgabekoak gizaeskubidedunak erditu, gizonezkoek zatiak soluzionatu emakumezkoen buru problemak esneaz erahilik, txiroak frigoan hazi hegan.}

Beste hainbat gune ote dago, noski. Ala agian gunea bakarra ote? Hainbat hamaika aldiz konbinatuta, bere kabuz.
Eta gunea bakarra +- balitz*, bere osagarriak ere partikula bakarraren hainbat hamaika aldiko konbinaketa konsideratzea gehiegikeria litzateke?
Bakar honek garamatza mikroa makroan eta makroa mikroan dela adieraztea, baita helburua bidean dela edota defentsarik onena erasoan.

Zientziaren oinarritan datza neurketa. Neurriak eta neurtutakoak etengabe txikiagotzen edo uzkurtzen eta baita ere zabaltzen dihardute. Maiz emaitzak harrigarriak izan oi dira eta hitz edo konzeptu berriak moldatu behar berehala.. Baina lehen mementutik pausu horien alde ezkutu eta mugikorrak, aldakorrak, azalerazten dira: bereizketaren premia. Zientzia da lengoaia egokitzailea.

Berdintasunaren herrialdean ordea ez dago bereizketaren (lengoaiaren) beharrik! Ez eta desioaren beharrik ere.

alex mendizabal (2000)

* +- balitz: balitz eta ez balitz

_________________

Lunes, Diciembre 14th, 2009

_________________________________. . .