Â
BEBARRUKO JARDUNEK “Arto Artian Jardunek�
2007ko Maiatzak 11-20 , Azkoitiko Matadeixen
11-20 mayo del 2007, Matadeixe Azkoitia
o Maiatzak 11, ostirala / viernes 11 de mayo / 22:30
Eten + Gora Japon + Ibon Rg & Maite Arroitajauregi
o Maiatzak 12, larunbata / Sabado 12 de mayo / 22:30
Tusuri + Xedh
o Maiatzak 15, asteartea / Martes 15 de mayo / 21:30
Charalambides (Texas AEB)
o Maiatzak 19, larunbata / Sabado 19 de mayo / 22:30
Volonté (A Coruña) + Bizarra + Do
o Maiatzak 20, igandea / Domingo 20 de mayo / 20:30
“Hiri irudiak� soinu-irudien emanaldia: Unai Urkijo, Paralux, Perros Callejeros…
Batiz bat musikaren norabide eta erabilera ezberdinen inguruko bilaketa eta sakontze lanetan gaur egun Euskal Herrian eta nazioarte mailan dauden lan berriak zabaltzea da gure nahia. Musika ulertzeko eta bizitzeko modu berriengatik apostua egiteko aukera eskaini nahi dugu. Honela gure helburua inguruko adierazpen artistiko berritzaileentzat leku berri bat sortzea da, entzulego nagusiarengan bestelako musikenganako jakinmina eta zaletasuna piztearekin batera. www.artoartian.org
………………………………………………………………………………………………
Eten 1998an Bilboren ezkerraldean abiatutako ezohiko musika proposamena, gaurregun bikote gisa. Rock itxurako tresneria lagun, bapateko armiarma sare indartsu eta hipnotikoak sortzen abilak. Gitarra eta baterian oinarritutako arkitektura elektrikoa.
Gora Japon Myriam (bateria, ahotsa) eta Jon (gitarra, ahotsa) dira, 2005 bukaeran Bilbon sortutako bikote basikoa: rock-a eta inprobisazioa lantzen dituzte. Rockaz gainera munduko hainbat txokotako musika ere gustoko dutela erakusten dute hainbat doinutan, Mulatu Astatke edo Marc Ribot bezalako izenak batzuk esatearren. Kutsakorrak
Ibon Rg & Maite Arroitajauregi Minimalismo eta inprobisazioaren uretan igerian dabilen bikotea dugu. Alde batetik Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) dugu, cello-jotzailea, azken urteetan hainbat proiektutan murgilduta egon dena (Anari, Lisabo, dantza, zinema…), eta bestetik Ibon RodrÌguez (Sestao, 1978), bandoneoia jotzen duena proiektu honetan baina azken garaian Eten, Le Noise eta bakarka (www.ibonrg.net) aritu izan dena.
Tüsüri Oier Iruretagoiena dago Tüsüriren atzean, eta Gipuzkoako ingurune industrialenetik dator, Errenteriatik. Musika elektroniko ilun eta industrialean eginiko egonaldi labur baten ondotik, egun giro grabaketen manipulazioan oinarritzen da nagusiki. Iluntasunean beti.
Xedh Jatorriz Gasteizkoa den Miguel A. García -Válvula Antirretorno, Baba Llaga- soinu-artistaren bakarkako proiektua. Barne bidaira gonbidatuz, taupada darion musika, irudi eta kolorez betea, ezohiko berezitasun piktorikoduna.
Charalambides Tom eta Christina Carter bikoteak, 1991ean sorturiko proiektua da, Houston, Texasen. Gitarra eta ahotsean oinarritzen dute beren musika. “A Vintage Burden� beren azken diskoa aurkeztera etorriko dira Azkoitira,
Bartzelona eta Madrilen jo ondoren.
Do Joseba Irazoki (DO, On Benito, Mengele quartet,Iglu… ) musikari Beratarraren egitasmo inprobisatzaile eta esperimentala da. DOren paisai goxo eta atseginak sortzeko, Josebak efektu pedalekin prozesatutako gitarra, harpa eta sokazko bertzelako musika-tresnak erabiltzen ditu
Bizarra Iban Urizar (Cafe Teatro, Mengele Quartet,…) eta Mikel Etxegaraik(Gutariko Bat, Voodo muzak, …) osatzen dute bizarra. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak marraztu nahi direnean bezala.
Bizarra, Bzz….rrrrrr….Bzzzzzz………..rrrrrrrrrrrrrrrr.
Volontè A Coruñako musikari kolektiboak, free jazz eta europaldean 60 hamarkadatik aurrera egindako musika askearen eraginak onartzen dituzte. Galiziatik espresuki etorriko dira guregana.
Hiri irudiak hirietan grabatutako soinu-irudien emanaldia. Unai Urkijo, Paralux, eta Perros Callejeros-en lanak ikus-entzuteko aukera.