OX_BOW @ Kataku ostatua, Bera

Thursday, June 2nd, 2011

Ekainaren 2a, ortzeguna / Jueves 2 de junio
20:30 / kataku ostatua, Bera

Musikalki 90ko hamarkadan iparramerikako math-rock musikaren lehen lerroan behar zuen taldea izan zen lehen Oxbow eta orain Ox_bow izeneko (izena arropa markarengatik aldatu ote zuten?) taldea. Baina urteak pasa behar izan ziren talde honek behar zuen errekonozimendua jaso arte. Denborak arrazoia eman zion Eugene Robinsonek gidatzen zuen taldeari, eta orain, garai hartako talde aunitzekin gertatu den bezala, ez dakigu nostalgiak edo akitzen ez den indarrak gidaturik berriz agertu zaizkigun arte. Urteak batzuetan ez dira alferrik pasatzen… eta zorionez, oraindik ere halako sorpresa atseginak iristen dira…

MATADEIXEK 15 URTE

Wednesday, June 1st, 2011

5664166

MATADEIXEN 15. URTEMUGAKO EGITARAUA
Ziklo antimilitarista

· Ekainak 1, 21:30. En el valle del Elah. Paul Haggis (AEB, 2007, 120’)
· Ekainak 5, 21:30. La delgada línea roja. Terrence Malick (AEB, 1998, 170’)
· Ekainak 8, 21:30. Bagdad Rap. Cisneros Samper (Spain, 2005, 75’)
· Ekainak12, 21:30. Senderos de gloria. Staley Kubrick (AEB, 1957, 86’)

Azkoitiko Matadeixen, edozein motako indar armatuen eta estatutik datozen indarkeria jarduera guztien aurka gaude, bereziki ejerzitoaren kontra, zapalkuntzarako tresnak direla uste baitugu.
Xenofobiaren, sexismoaren, homofobiaren, ierarkizazioaren eta sumisioaren aurka gaudenez, dominaziozko, zapalkuntzazko eta dependentziazko sistemak deritzegunak ordezkatu nahi ditugu pertsonen eta elkarteen arteko elkarrizketarekin, elkarrekiko babesarekin eta partehartze horizontalarekin.

Presoak gobernatzeko eredu berriak

·         Ekainak 16, 21:30. Carandiru. Hector Babenco (Brazil, 2002)
·         Ekainak 17, 20:00.
o   Viscera aldizkariaren 4. zenbakiaren aurkezpena:
“Kartzela-terapia, xantaia penal berriaren makila eta azenarioa.”
o   Armiarma aldizkariak Makrokartzelei buruzko bideoa aurkeztuko du.
o   Mahaingurua.

Kartzela terapeutikoa: presoak gobernatzeko eredu berri baterako esperimentatze-laborategia. (Kartzelaldirako baldintza hobeak eskaintzea, preso dagoenaren bizitza guztiz entregatzearen truke); alde batetik eskubide batzuk eman, beste aldetik beste hainbeste kentzen zaizkien bitartean. Helburua kartzelaren humanizazioa dela diote, baina, kartzela, enpresa bezala kudeatzeko formula bat besterik ez da. Presoaren duintasun eta autonomia-aukerak, gizabanako baten bizi-itxaropenaren kudeatzaile bihurtzen den terapeutaren esku gelditzen direneko enpresa totala. Presondegiko hormetatik kanpo kontrola zabaltzeko lanetan dabilen GKE-sare batek sustatutako kartzelaren eta lurraldearen arteko bizi-sinbiosia. Estatuak, zigorraren bere ekonomia politiko berria abiatzen du: kartzela terapeutikoa, kartzela tradizionalaren baitakoak diren biolentziaren, torturaren eta isolamenduaren ispilu bezala, eta itxura “humanoagoa” erakutsi nahi duten makrokartzela berrien legitimazio sozialerako ezinbesteko erakusleiho bezala altxatzen da.

Matadeixen 15. urtemuga festa

·         Ekainak 18,  14:00. Bazkaria, bazkal-ondoren Kontzertu akustikoa. 22:30 kontzertua.  Low Riders.  Gauean zehar bertako musika jartzaileak.