ALAN LOMAX online
Thursday, February 2nd, 2012THE WIRE aldizkarian irakurri dugu, bi hilabetetan Alan Lomax soinu grabatzaile aitzindariaren artxibo osoa online entzuteko modua egonen dela. Egun, berak egindako 15.000 grabaketen zatitxoak entzun daitezke sarean, baina martxoan zatitxoak grabaketa oso bihurtuko dira. Entzuteko artxiboek Lomax beraren oharrak, informazioak, kokapenak eta datak ere eskainiko dituzte.
Egitasmo hau Global Jukebox disketxearen proposamena da. Disketxe hau Association for Cultural Equity elkartearena da, eta hain zuzen elkarte hau da Lomaxen artxibo osoaren dijitalizazio lana egiten ari den berbera.
Jakina den bezala Lomax Euskal herrian izan zen 1952an eta haren ondorioz argitaratu ziren bizpairu disko. bata Gipuzkoa eta Bizkaian grabatua, bertzea soilik Nafarroan, eta Aragoiko diskoan ere euskal herriko hainbat erreferentzia zahar topa daiteke, adibidez ttunttuna eta txirula Aragoian jotzen zirenekoa.