JAZZ A LUZ 2012

Wednesday, June 6th, 2012

Urtero bezala, goxoki politak ekartzen dizkigu Jazz a Luz festibalak, aurtengoan ezagun zaharren bat edo bertze. Aipagarrien artean RADIAN hirukote austriarra (formazio berriarekin eta inoiz baino gitarrazaleago), KOURGANE rockeroak, BARRY GUY kontrabaxujole bikaina (bakarrik eta lagunekin), PAUL LYTTON inprobisatzaile baterijole klasikoa, aurkezpenik behar ez duen EVAN PARKER, alegia Evan Parker trio klasikoa… etabar.
Uztailaren 6tik 9ra ospatuko da JAZZ A LUZ, Piriniotan, Luz Saint Sauveur-en.
Ikus egitaraua PDFan

POESIA JAIALDIA / FESTIVAL DE POESIA

Tuesday, June 5th, 2012

guardetxepoesia-cartel

Ekainaren 6, 7 , 8, 9 eta 10 / 6, 7, 8, 9 y 10 de junio
Guardetxea, Donostia-San Sebastián

http://www.poesiaguardetxe.net/

Jaialdiak kontzeptu zabal batetan inzpirazioa hartzen du, hau da, poesía gauza abstraktu bezala ez dela existitzen eta bai adierazpen poetikoa bezala.Zentzu poliedriko honetan beraz, poetikoa ez litzateke izango idatzitako adierazpenaren gauza esklusibo bat, baizik eta beste diziplina artistiko batzuen arteangauzatuko litzeteke, hau da, dantza, pintura, musika, argazkia, performance-a edo antzokian, bere natura partikular eta espezifikorengatik adierazpen poetikorako baliabide aproposak direlarik. Gutxiago axola izango du, beraz, erabilitako baliabidea, eta gehiago lortutako adierazpena, lortutako efektu poetikoa, lirikaren efikazia. Jaialdiak oinarri bezala- bere zergatiaren eta bere nolaren- poesiaren ikuspegi hau jasotzen du; adierazpen desberdin baina osagarriko kausa den poesia. Horregatik bere asmoa konjuntzio eta diziplinartekotasun bat, sinergia eta nahastura, muga zaharrak eta diziplina artistikoetako mugak lausotuz, bere intersekzioa eta elkarrekiko poluzioari bide emanez, biderkatzea, hobetzea eta adierazpen poetikoaren posibilitateak berritzea lortzea da.

El Festival se inspira en un concepto amplio de la poesía que parte de la premisa de que la poesía en abstracto no existe y sí las expresiones poéticas. En este sen tido poliédrico lo poético no sería, por lo tanto, exclusivo de la expresión escrita sino también de disciplinas artísticas que, como la danza, la pintura, la música, la fotografía, la performance o el teatro, entre otras, son también, desde sus particulares y específicas naturalezas, medios capaces para la expresión poética. Importará menos, entonces, el recurso empleado y más la expresión conseguida, el efecto poético logrado, la eficacia lírica. El Festival tiene como base, de su porqué y de su cómo, esta visión de la poesía; poesía que es causa de expresiones diversas pero complementarias. Por ello aspira a una conjunción y a una interdisciplinariedad, a una sinergia y a una mixtura que, difuminando los viejos límites y las fronteras de las disciplinas artísticas, propiciando su intersección y contaminación mutuas, consiga multiplicar, mejorar y renovar las posibilidades de expresión poética.

Non/Dónde:
Guardetxea: Andereño Elvira Zipitria 7, Urgull, Donostia,
Bar Galería Altxerri: Reina Regente / Erregina Erregentearen Kalea, 2, Donostia.
Ekainak 6 – 10 Junio, 2012
ENTRADA LIBRE/ SARRERA DOHAINIK

8 MOSTRA SONORA I VISUAL

Sunday, June 3rd, 2012

Bartzelonako Convent de San Agustík urtero antolatzen duen Mostra Sonora i visual jaialdia 8. edizioa ospatzen ari da egunotan. Eta blog honetan normalean hiri kondaleko jaialdiak aipatzen ez baditugu ere (denak aipatu behar izatera ez genuen karrerarik aterako!) Mostra honek arrazoi desberdinengatik aipamen bat merezi du, bertan aurkezten diren edukiek (izenak berak dion bezala nagusiki soinu arteari eta ikusentzunezko lanei eskainia) izan dezaketen interesaz gain urtero euskal herriko artistaren batek parte hartu izan du egitarauan. batzuk aipatzearren azken hamarkada honetan bertatik pasa izan dira Voodoo Muzak, Xabier Montoia Band, Tzesne eta Paralux, Rosa Arruti, Asier Gogortza, Xabier Erkizia… batzuk aipatzearren… eta azken urteotan presentzia berezia izan dute Dj Amsia (ekainaren 8an) eta Mikel R. Nieto (ekainaren 4an, Marina ezizenarekin eta Blanca Regorekin) gipuzkoarrek. Biek aurtengo egitarauan ere parte hartuko dute. Informazio gehiagorako ikus egitarau osoa hemen.

OGELLA LINE zuzenean

Saturday, June 2nd, 2012

Itxaro Borda juin 2012

Musika eta Poesia : OGELLA LINE
Itxaro Borda: ahotsa, poesia
Myléne Charrier: ahotsa
Kako Cavalié: guembri/kontrabaxua
Pierre Thibaud: perkusioa/saxofoia