iturria: Matadeixe blog
Duela gutxi jakin genuen Azkoitiko Udalak, inork eta ezerk galarazten ez badu behintzat, Mataderoko eraikin zaharra botatzeko duen asmoa. Alkateak irratiz nahiz prentsan, aurrera begira kontuan izango gintuela adierazi zuen arren, denbora pasatu ahala beti bezala gezurretan dabiltzala ikusten dugu. Era batera edo bestera beraien gonapean sartu nahi gaituzte, eta hasieratik badakite gu horretarako prest ez gaudela.
Matadero Ekintzak duela bederatzi urte sortu zuten herriko gazteek, nahiz eta 1984 urtetik herriko hainbat taldek entsaiatzeko lokal modura erabili Matadeiko lokal batzuk. Gure ibilbidea orain erabiltzen dugun lokal handian hasi zen, guztia garbitu eta atondu genuenean. Ordudanik aurrera, eraikina berreskuratzeaz gain ehunka eta ehunka ekitaldi antolatu ditugu (zine, kontzertu, ikastaro, hitzadi, antzerki…), hau guztia bertan biltzen garenon borondatez eta muxutruk izan da, eta ez Azkoitiko Udalak ematen digun -eta herritarrona den- diru laguntza eskasagatik.
Matadeitik ez garela joango adierazi nahi dugu, eta bertan geratzeko dugun arrazoia ez da ulergaitza, aspalditik dator herriko gazteok lokal autogestionatuak geure erara kudeatzeko dugun beharra. Ez dugu nahi zuen eradurik jarraitzea, sistema kapitalista honek eskaintzen digun “zabor kultural” honen partaide ez garela sentitzen. guk ez dugu kultura negozio baten modura ulertzen, guk behar baten modura sentitzen dugu.
Azkoitiko Udalaren kultur politikaren jarrera eta jarduera beste bide batetik doa, inork eskatzen ez dituen proektuetan milioiak eta milioiak gastatuz. Hor ditugu Oteizaren 7 frontoiak (orain arte 2.993.337 euro), Elkargunea (6.913.000 euro), plazako makrokontzertuak (4 kontzertu 60.000 euro).
Herritarrona den eraikin zahar hau eraisteko duten asmoa ulergaitza dela deritzogu, zertarako eta beste zubi bat egiteko, inguruan hiru zubi izanda. Herrian jasaten ari garen obra amaigabe hauen aurrean berriro diogu, ez dugu Matadeitik mugitzeko asmorik eta are gutxiago Azkoitiko Udalak bete behar duen kultur zulo horretara, Elkargunera.
Matadero ekintzak 2006/03/9