cd_F.L.A.M.A.: live non-public improvisation
April 22nd, 2006F.L.A.M.A. FLÃœJO AKÃœSTiKO MATERIKO
[ejercicios espirituales de subsuelo]
live non-public inprovisation
at KUXKUBURU 19/07/2005
PErnando KRÜger <9CDR> & Löty_negarti.
hamaika03 CDr 25/
F.L.A.M.A. momentu jakin batean eta berriz ere gehiago ez errepikatzeko (ez modu berean behintzat) arriskuarekin gertatu ohi diren topaketa modu horietako bat da. Bi protagonista nagusi ditu diska honek LÖTY NEGARTI bizkaitarra (diska argitaratzeaz ere arduratu dena) eta PERNANDO KRÃœGER Donostiako 9CDR kolektibo mutantearen kide fantasma horietako bat. Beraiek eta bi ordenagailu. Elektronika gogorrenaren bidetik, irrati emisora fantasma bat bailitzan, diska hau gurutzatzen duten minutuetan zehar zarata elektronikoak, interferentzia analojikoak, akatsak, feedback, erritmo ortopediko jarraitezinak, mezu ulertezinak aldarrikatzen dituzten ahotsak, azken finean soinurik baztertzen ez duen sampling nomada gisako batek gidatutako nahaspila haundi bat da nagusi… dena (edo ia dena) distortsio kapa sendo eta zorrotzen azpitik pasa eta gero.
Lana gogorra dela ukaezina bada ere ez da erraz aspertzen duen diska, ñabardura bezainbeste zakarkeriz betea, ez baita geldirik mantentzen. Momentu batzuetan 80. hamarkadako noise musika zakarrenaren oihartzunak ekartzen ditu gogora “live non-public improvisation” honek, beharbada noizbehinka proposatzen dituen paisai industrialengatik, baina inprobisazioan oinarritutako grabaketa izateak eta ondorioz estruktura jakin baten faltak eskertzekoa den bertzelako informalidade bat erakusten du.
< ::
+ info: www.euskalnet.net/gabon
May 15th, 2006 at 2:05 pm
de VITAL WEEKLY
PERNANDO KRÃœGER & LÖTY_NEGARTI – FLÃœJO ACUSTIKO MATERIKO (CDR by Namaika