DURAN VAZQUEZ workshop @ Le Larraskito

Friday, September 19th, 2008

dvazquez.jpg

Duran Vazquez, aprovechando su estancia en Bilbao, tambien impartira un taller-workshop donde mostrará su forma y métodos de trabajo, y propondrá una situación basada de improvisación en la que l@s participantes podrán tocar junto a él. La cita es para el sabado día 20 a las 16:00, en Le Larraskito (Carretera Rekalde Larraskitu 33, 4C, Bilbao).
Vazquez-en lana entzuteko eta bere lanari buruz gehiago jakiteko bisitatu honako lotura:
http://www.xedh.org/larraskito_netlabel/spip.php?article52

Read the rest of this entry »

[audiolab] hots#8: Euskal kantutegi onomatopeikoa

Friday, September 19th, 2008

[www.hots-radio.info]

kantutegia

HOTS! Paisai Soinu irratiak aurkezten du:
EUSKAL KANTUTEGI ONOMATOPEIKOA

Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek euskal kantutegian nola islatu diren ikusiko dugu saio honetan.
___________________________________

HOTS! Radio Paisaje Sonoro presenta:
CANCIONERO ONOMATOPÉYICO VASCO

La tradición oral de una cultura nos habla de su historia y su mentalidad, y las onomatopeyas, de la forma que tiene esa cultura de ver los sonidos. Tomando esta idea como punto de partida, tendremos tema para una media hora, en este peculiar programa que hemos titulado “El cancionero onomatopéyico vasco”. Programa donde vamos a analizar cómo a nombrado el euskara los sonidos, y cómo se ha visto esto reflejado en el cancionero vasco.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

GAUR/HOY!!! ERTZ08_5

Thursday, September 18th, 2008

ERTZ08 9. Bertze Musiken jaialdia / 9º Festival de Otras músicas
6. eguna / 6º día

0zero_blog1.jpg

Irailaren 17a asteazkena / miercoles 17 de septiembre
Arteleku, Kristobaldegi 14, Loiola auzoa
DONOSTIA-SAN SEBASTIÃ?N (Gipuzkoa)

> 18:00
SUBSONICS
Allison Wall / Brendan Walls / Oren Ambarchi, AUSTRALIA 2004
5. eta 6. kapituluak / capitulos 5 y 6 (60 min.)
Joyce Hinterding, Greg Kingston, GCTTCATT, Phill Niblock, Otomo Yoshihide, Leif Elggren, Francisco Lopez, Fuckhead.

> 19:30
O (Sylvain Chaveau, Stéphane Garin, Joël Merah, Maitane Sebastián) + Maite Arroitajauregi, Aitor Bengoetxea, Ion Mantzisidor, Olatz Perez, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia

Han ikusiko dugu elkar!
Allí nos encontraremos!

[www.ertza.net]

Noite E Gaua @ Le Larraskito

Thursday, September 18th, 2008

Larraskito

2008ko irailaren 21a, igandea / Domingo, 21 de septiembre de 2008
19:00. Le Larraskito club. Errekalde Larraskitu 33, 4C, Bilbao.
Sarrera / Entrada: 5 €

INAZIO ESKUDERO
DURÃ?N VÃ?ZQUEZ
BAZTERRAK

LÖTY NEGARTI

Antolakuntza / Organiza: Larraskito

ERTZ08 Lehen 3 egunak: Kronika

Tuesday, September 16th, 2008

Ertz

Huts egin ezinezko urteroko zita da Ertz. Nekez galduko dugu Berako kultur etxeari hartu diogun “kariñoa”, eta 9. edizio honetan ere, Endarlatzan barrena abiatu ginen, belarriak prest. Ohi baino publiko gutxiago beharbada, baina zegoena, entzuteko gogoz.

1. eguna
Stéphane Garin eta Syvestre Gobart hasi ziren, Polonia eta Frantziako bigarren mundu gerrako konzentrazio eremuetako irudi eta soinu erregistroekin egindako ikusentzunezko baten proiekzioarekin. Leku hauen egungo egoera erakutsi ziguten, eta irudi eta soinu batzuk oso ederrak izanda ere, ez nituen gehienetan oso ongi ezkontzen bi aldeak, eta hainbeste etenek ez zidaten sartzen utzi. Faltan bota nituen kontrasteak, edo erritmo mekaniko eta monotonoa apurtuko zuten elementuak. Gainera, Stéphanek grabazio gehienei ateratzen zizkien soinu baxu garbiek nekatu egin ninduten azkenerako. Soinu baxuen betekada antzeko bat izan nuen (Euskaltzaindiak dio: Soinu baxuak, gaztelerazko “sonidos graves”).
AMM izan ziren bigarrenak, eta izugarri gozatu nuen emanadia egin zuten. Tinbreen edertasun, zehaztasun eta aberastasunari, anplifikaziorik gabe jotzearen xarma eta naturaltasuna gehitzen zitzaizkion, eta kontzertuan zehar behin baino gehiagotan (emozioagatik edo) irribarre eginarazi zidaten. Irudipena izan nuen, ez ote zen Prèvost iniziatiba hartzen zuena, eta Tilbury honen atzetik jarraika zebilena. Hala ere, emanaldiaren ostean inguruko jendearekin hitz egin ostean, denek biak elkarreraginean ikusi zituztela eta nire irudipena nirea bakarrik izan zela dirudi.
Xedh-en txanda iritsi zen hurrena. Ezizen honen azpian ezkutatzen den Miguel A. Garcia berak (txantxetan, noski) bere emanaldia “heavy metal” bezala definitu bazuen ere, nik nahiago nuke “zaplasteko” deitu, edo hitz jokuak baliatuz, “belarrondoko”. Bat baino gehiago eman bait zizkigun, eta eder askoak gainera. Nire alde masokista deskubritu nuen, eta inongo momentuan belarriak estaltzeko beharrik gabe, gustura jaso nituen frekuentzia mingarriak. Are gehiago, gutxiegi zela iruditzen zitzaidan, eta askotan pentsatu nuen ez ote zen “itzalia” entzuten, distira faltan edo. Distira eta min gehiago nahi nuen. Horixe bada, ederki gozatu nuela.
Xedh-ek amaitu eta berehala, Charles Hayward eszenatokira igo eta bere emanaldirako gauza batzuk probatzen hasi zen: Bateriari kolpeak ematen eta soinu elektronikoak disparatzen. Eta konturatu nintzen, izugarri, baina izugarri molestatzen zidala. Xedh eta gero, ez nuen ixiltasuna baizik entzun nahi. Behera jaitsi nintzen, ia horrela belarriek atseden hartzen zuten.
Haywardena ere aski gozagarria izan zen. Alaia, bizia, umoretsua, birtuosoa… Momenturen bat azpimarratzekotan, bi maraka eta ahotsarekin egindakoa litzateke hori. AMM-rekin bezala, irribarrea atera zitzaidan ostera, baina hau ez zen emozioagatik izan.

2.eguna
Jean Luc Guionnetek eman zion hasiera bigarren egunari, Altzateko elizan organo elektriko batekin egindako kontzertuarekin. Bat-batean sartu eta ateratako soinuak, etendura askokoak, erabili zituen. Zaila egiten zait kontzertuaz beraz ezer esatea, ez bait dakit Guionnet gustura geratu ote zen edo besterik gabe ahal zuena egin ote zuen. Berako parrokiako organoa erabiltzen utzi ez ziotenean, Altzateko elizako organo elektriko txiki harekin konformatu behar izan zuen, eta miresgarria izan zen nola jakin zuen eskuartean zuenari etekina ateratzen.
Bizarraren formatu berria entzuteko parada izan genuen gero. Anplifikaziorik gabe, eta lurrean jarritako alfonbra batean zeuden hamaika instrumentu eta objeturekin, gustura entzun genuen emanaldia egin zuten. Biak ala biak instrumentista oso onak dira (beharbada kasu honetan beren ohiko musika tresnekin ez bazeuden ere), eta horri gehitzen badiogu jotzearen jotzeaz duten bata bestearen ezagutza, emaitzak ona behar du.
Ennio como violeta (tanto monta monta tanto) etorri ziren gero, eta gustura entzun genuen hau ere. Stèphane Garin eta Maitane Sebastianek osatutako bikotearen lehen kotzertuetako bat izan zen, oker ez banago, baina Le Garazi Philantrophik(e) orkestra edo 0 ensemble bezalako taldeetan egindako ibilbidean pilatutako esperientzia nabarmen ikusi zen. Hain zuzen, bi talde hauek gogorazi zizkigun euren kontzertuak, baita Pascal Comelade bezalako musikariak ere.

3.eguna

Donostiako Artelekun egin zen jaialdiaren 3.eguna, eta Jean Luc Guionnetek eman zion oraingoan ere hasiera, zur eta lur utzi gintuen saxofoi kontzertu ikaragarri batekin. Birtuosismo erakustaldi bat izateaz gain, ederra izan zen emaitza ere. Gauza bera elektronikarekin egin balu, kontzertu ederra izango zen berdin. Elektronikarena jarri dut adibide bezala, baina ez da txorakeria ere! Begiak estali balizkigute, eta pare bat momentu salbuetsita, nork esan saxofoi bat zenik entzuten ari ginena! Espazioaren erresonantziari ere jokua ateratzen jakin zuen. Akustika lehorreko leku baten asko galduko zuen kontzertu harek. Artelekuko erakustaretoaren reverb-ak Gionneti lagundu zion, eta Gionnetek Artelekuko erakustaretoaren reverb-ari lagundu zion.
Guionnet & Bizarra hirukoteak ere emanaldi gozagarria egin zuen. Bizarrak ohiko formatuan jo zuen oraingoan (bateria + tronpeta + laptop/objetu batzuk), eta ziotenagatik, baliteke hau izatea formatu “zaharrean” egindako azken kontzertua. Irudiak ukitu komiko bat bazuen, neure irudirako: Bizarrako Mikel Etxegarai eta Iban Urizar beti mugimenduan zebiltzan, jotzeko erdi makurtuta jarriz askotan. Gionnet berriz, pixkat atzerago eta maila bat altuago, erdi-erdian, bizkarra tente-tente eta geldi-geldi, aulki baten eserita. Bere aurpegiko espresioek bakarrik ematen ziguten egiten ari zen ahaleginaren berri. Lehen hamar minutuetan berotzea kostatu zitzaien beharbada, baina hortik aurrera hiruak oso bateratuta ikusi genituen, eta momentu oso on batzuk utzi zizkiguten.
Eta hori izan da Ertzen bederatzigarren edizio honen lehen hiru egunek eman dutena. Oraindik Artelekuko tailerra, tailer amaierako kontzertua 0 ensemblerekin eta Subsonics dokumentalen proiekzioak falta dira, baita Hazparneko Ttattola gaztetxeko zatia ere, hiru emanaldi egingo direlarik han. Baina galdu izanaren penarekin geratu beharko dut nik. Ahal duzuenok, gozatu! (Eta kronikaren bat egin)

Oier Iruretagoiena.

GAUR/HOY!!! ERTZ08_4

Tuesday, September 16th, 2008

ERTZ08 9. Bertze Musiken jaialdia / 9º Festival de Otras músicas
4. eguna / 4º día

No_Input.jpeg

Irailaren 16a asteartea / martes 16 de septiembre
Arteleku, Kristobaldegi 14, Loiola auzoa . 19:00
DONOSTIA-SAN SEBASTIÃ?N (Gipuzkoa)

SUBSONICS
Allison Walls / Brendan Walls / Oren Ambarchi, AUSTRALIA 2004
30 minutuko 6 kapitulu / 6 capitulos de 30 min.

SUBSONICS musika esperimentalari buruzko dokumentari sailaren izena da, australiar telebistak ekoitzia eta Oren Ambarchi musikariak eta Brendan eta Allison Walls produktoreek zuzendua. Telesail honek 50eko hamarkadako abangoardietatik egungo musikari esperimentalen belaunaldirainoko ibilbidea marrazten du, 60 hamarkadako elektronika analogikoaren esperimentuak, edo inprobisazio askearen ordezkariak ahantzi gabe. Behin ere DVDan argitaratu ez den eta kontsultatzeko zaila den telesaila izanik honakoa ezohiko lan hau ezagutzeko aukera paregabea da.

SUBSONICS es una serie de documentales sobre música experimental producidas por la televisión Australiana bajo la dirección del músico Oren Ambarchi y los productores Brendan y Allison Walls. Esta serie traza un recorrido desde la vanguardia de los años 50 hasta la generación actual de músicos experimentales, pasando por los experimentos de la electrónica analógica de los 60 o los representantes de la improvisación libre. Una buena oportunidad para conocer esta inusual serie nunca publicada en DVD y proyectada en contadas ocasiones.

CAP. 1. ATALA
Mulatta records, Thai Elephant Orchestra, Ukawa Naohiro, Sue Harding, Masonna, Sun Ra.

CAP. 2. ATALA
Ai Yamamoto, Fahalim Ooshcasky, Scott Horscroft, Reynols, Faust.

Han ikusiko dugu elkar!
Allí nos encontraremos!

[www.ertza.net]

GAUR/HOY!! ERTZ08_3

Monday, September 15th, 2008

ERTZ08 9. Bertze Musiken jaialdia / 9º Festival de Otras músicas
3. eguna / 3er día

guionnet.jpg

Irailaren 15a astelehena / lunes 15 de septiembre
Arteleku, Kristobaldegi 14, Loiola auzoa . 19:00
DONOSTIA-SAN SEBASTIÃ?N (Gipuzkoa)

JEAN-LUC GUIONNET
BIZARRA

Kontzertua bi zatitan banatuko da, Lehenengoan Guionnet-ek bakarka emanaldi bat eginen du saxofoiarekin (Beran egindako organo kontzertu ikaragarriaren ondotik) eta bigarrenean Bizarra bikotea (Iban Urizar & Mikel Etxegarai) izanen du lagun.
El concierto estará formado por dos partes: en la primera Guionnet (tras el impresionante concierto de órgano que ofreció en Bera) ofrecerá un solo de saxofón y en la segunda estará acompañado del duo Bizarra (Iban Urizar & Mikel Etxegarai) .

Han ikusiko dugu elkar!
Allí nos encontraremos!

[www.ertza.net]

GAUR/HOY!! ERTZ08_2

Sunday, September 14th, 2008

ERTZ08 9. Bertze Musiken jaialdia / 9º Festival de Otras músicas

BIZARRA.jpg

Irailaren 14a igandea / domingo 14 de septiembre
Altzateko eliza / Iglesia de Altzate . 17:00

BERA (Nafarroa)

JEAN-LUC GUIONNET

LEKU ALDAKETA / CAMBIO DE LUGAR!!!
Kultur etxea / Casa de cultura . 18:00
BERA (Nafarroa) (googlemaps link)

BIZARRA
Read the rest of this entry »