That’s the beauty of improvisation, it never ends…

Monday, July 20th, 2009

mattin.jpg

El siempre interesante magazine online PARIS TRANSATLANTIC, comandado inteligentemente por Dan Warburton, publica en su número del mes de julio una extensa e intensa entrevista con MATTIN. Como siempre ocurre con cualquier intento de mostrar o analizar el trabajo de Mattin, el ejercicio en cuestión, además de no dejar indiferente a nadie, cuestiona su propia forma, en este caso el formato de “entrevista musical” (si es que existe o merece existir un género periodístico diferenciado como tal). Industria, economía, función social y otras discutibles relaciones de la producción musical contemporánea son diseccionadas en esta entrevista, que desde luego, hacen improvisar al lectora constantemente. Y si no me confundo, de eso trata, verdad?

PARIS TRANSATLANTIC online magazinak, Dan Warburtonek modu argian zuzentzen duenak, MATTINi egindako elkarrizketa luze eta bizia aurkezten du uztailako alean. Beti bezala, mattinen lana azaltzeko eta aztertzeko ahalegin ororekin gertatu ohi den bezala, ariketa honek, inor ere indiferente ez uzteaz gain, bere forma zalantzaren jartzen du, kasu honetan “musika elkarrizketa” (halako kazetaritza generorik esistitzen bada, edo esistitzerik merezi badu). Industria, ekonomia, musikaren funtzio soziala eta musika produkzio garaikideareren hainbat erlazio eztabaidagarri zatikatzen dituen elkarrizketa da, bidenabar irakurlea inprobisatuarazten duena. Eta oker ez banago, horixe da helburua ezta?

ERROBIKO FESTIBALA 2009

Friday, July 17th, 2009

errobiko.jpg

Uztailaren 17a ortzeguna / vendredi 17 julliet
Errobiko Festibala, Itsasu, Lapurdi

17h Au pré des Artistes… sur le pré
Ryan Kernoa
Gaizka Sarasola, Yann Gourdon & Fred Jouanlong
Joseba Irazoki & Felix Buff
Max Holmes

eta kontzertu gehiago!

[pdf programme]

L’ENFANCE ROUGE + DJ AMSIA

Wednesday, July 15th, 2009

enfance rouge

L’ENFANCE ROUGE (Frantzia) + DJ AMSIA (Azkoitia)

Uztailak 17 ostirala / Viernes 17 de julio
22:30. Kataku ostatua, Bera.

Uztailak 18 larunbata / Sábado 18 de julio
22:30. Matadeixe, Azkoiti.

Uztailak 19 igandea / Domingo 19 de julio
21:30. Gaztetxea, Gernika.

OHARRA / NOTA

Tuesday, July 14th, 2009

Egunotan Arteleku.net zerbitzariko webguneen berrikuntza lanetan ari gara eta ondorioz zenbait arazo egon daitezke noizean behin. Lehen bait lehen normalitatera bueltatzen saiatuko gara. Bitartean barkatu eragozpenak.

Durante estos dias estamos en proceso de renovación y traslado de las webs relativas a Arteleku.net, y es probable que surgan algunos problemas de vez en cuando. Esperamos volver a la normalidad próximamente. Mientras tanto perdón las molestias.

Eskerrik asko
ARTELEKU AUDIOLAB

Zuretik ezpala… eta nirea / Raices de mi sol

Tuesday, July 14th, 2009

kristinaenea7.jpg

Zuretik ezpala… eta nirea / Raices de mi sol
paisaio autotrofoa

Jakoba Errekondo & Alex Mendizabal

2009ko uztailak 18 / 18 de julio de 2009
17:00tik 21:00ra / 17:00-21:00
Cristina Gladys-enea Parkea / Parque . DONOSTIA

sarrera eta irteera libreak
Entrada y salida libre

[www.loreakasmatzen.net]

ZARATA FEST 2009

Monday, July 13th, 2009

ZARATA

ZARATA FEST 2009
Uztailaren 17 eta 18a / 17 y 18 de julio.
21:00. L’mono (Andrés Isasi 8, 2D, BILBO).
Sarrera / Entrada: 6 € eguneko / por día

Asteburu honetan izango da Zarata Fest, laugarren urtez jarraian. Edizio hau, artista gehien batuko dituena izateaz gain, hauen jatorri ezberdinengatik da deigarria. Aurreko edizioa “Bizkaia eta inguruko musika ezberdinen” jaialdia bazen, aurten bi Bilbotar baino ez ditugu aurkitzen kartelean; Amiens, Valentzia, Bartzelona, Santander, Kanariar irlak, Madril eta Lleidakoen artean.

Este fin de semana tendrá lugar el festival de ruido Zarata Fest por cuarto año consecutivo. Esta edición, además de ser la que más artistas va a reunir, llama la atención por las variadas pocedencias de éstos. Si la edición anterior era el festival “de músicas diferentes de Bizkaia, y alrededores”, este año sólo encontramos a dos bilbaínos en un cartel compuesto por gente de Begles, Amiens, Valencia, Barcelona, Santander, Canarias, Madrid y Lleida.

Uztailaren 17a / 17 de julio
Division Frio, Scumearth, Audio Pollution, Our Scoring, Krapoola, Estanis c. i Agnes p., Bassfucker, Fatality Orkestra 1

Uztailaren 18a / 18 de julio
VRILnoise, Soizu, Audiocum, Cuatrojos, C-utter, Mixturizer, Oikos, Fatality Orkestra 2

TBK SOINUTAN / TBK SUENA erakusketa . expo

Thursday, July 9th, 2009

TABAKALERA SOINUTAN / TABAKALERA SUENA
Ibilbide arkitektonikoa entzumenaren bitartez
Un recorrido arquitectónico a traves del oído

Achim Wollscheid, Pe Lang, Will Schrimshaw, Marcello Liberato, Leerraum [ ], ºSONE (Christophe Havard, Hughes Germain, Yannick Dauby), Juan Jose Aranguren, Patxi Araujo, Mikel Arce, Edwin Van der Heide
+ Francisco López, Charlemagne Palestine (live performances)

tbk_suena.jpg


11.07.09 – 27.09.09

TABAKALERA, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Uztailaren 11tik irailaren 27ra Donostiako Tabakalera eraikina ikusi, bizi eta entzuteko modu berri irekitzen da. Eraikineko espazio desberdinetan zehar gidatzen gaituzten soinu instalazio, soinu eskultura eta ikusentzunezko lan interaktiboen bidez, eraikin ezagun hau “irakurtzeko” eta ezagutzeko aukera berri bat proposatzen du erakusketa honek. Tabakalera Soinutan, izenak dion bezala, soinuak gidaturiko ibilbide bat da, soinu-arteari eskainitako erakusketa bat izateaz gain, Tabakalera bezalako eraikin esanguratsu bat ezagutzeko gonbidapena.


“Gela bakoitzak gordetzen du bere melodia izkutua, entzungarri egin bitarte”
“Every room has it own melody hiding until it is made audible”

Alvin Lucier

Nazioarteko nahiz bertako 12 artistak aurkeztuko dituzte beraien lanak Tabakaleran. Hauetako aunitz erakusketa honetarako espreski sortutakoak dira eta beste batzuk eraikinaren espazio ikaragarrietara moldatutakoak. Tabakalera Soinutan erakusketan parte hartu duten artista guztiek soinuaren ikerketa eta esperimentazioa dute abiapuntu eta beraien artean amankomunean arkitekturarekin eta bisitariarekin proposatzen duten harremana topa dezakegu.

Artisten eskuhartzeeekin batera, eraikina bera eta bisitariak erakusketaren agente aktibo bihurtzen dira. Artelanek espazioen pertzeptzioa aldatzen dute eta aldiberean lan hauetako aunitz bisitarien eraginez aldatzen dira. Ondorioz hiru elementu hauen arteko erlazio estuak sortzen dira.

Tabakalera Soinutan-en bertze ezaugarri azpimarragarri bat espazioen erabileran dago. Erakusketaren ibilbidean zehar agertzen diren gela aunitz lehen aldiz irekiko dira publikoarentzako (eta beharbada azkenekoz, 2010ean hasiko baitira eraikina berritzeko lanak). Orotara ibilbideak azpiko nahiz lehen solairuko gela desberdinak gurutzatzen ditu bisitariari lantegi izandako honen leku desberdinak erakustera emanez.

Hein haundi batean, egitasmo honek Tabakalera eraikinaren eraldaketaren hasiera markatzen du, artearentzako eta artearen bidez eginen den eraldaketa.

————————-

Del 11 de julio al 27 de septiembre se abre otra manera de ver, vivir y escuchar el edficio Tabakalera, ubicado en Donostia-San Sebastián. Un recorrido por los distintos espacios del edificio nos llevará a través de instalaciones y esculturas sonoras, obras audiovisuales interactivas proponiéndonos una nueva manera de leer y descubrir el edificio mediante el sonido. Tabakalera Suena es un recorrido guiado por el sonido, que además de conformar una exposición dedicada al arte sonoro, nos invita a conocer un edificio tan emblemático como Tabakalera.


“Every room has it own melody hiding until it is made audible”

Alvin Lucier

Doce artistas internacionales y locales presentarán sus obras en Tabakalera. Algunas de ellas han sido creadas específicamente para esta muestra, otras se han adaptado a los imponentes espacios del edificio. Todos los artistas participantes en Tabakalera Suena tienen como punto de partida el estudio y la experimentación del sonido, y el elemento en común de sus propuestas es la relación que establecen con el espacio arquitectónico y con el visitante, facilitando que
cambie la percepción de los espacios según se avanza por ellos.

Junto con las intervenciones de los artistas, tanto el propio edificio como el público se convierten en agentes activos de esta exposición. Las obras cambian la percepción del espacio y, a su vez, muchas de las obras se transforman gracias a la interacción con los visitantes. Se crea así una estrecha relación entre estos tres elementos, llegando a ser interdependientes.

Otra característica fundamental de Tabakalera Suena reside en que muchos de los espacios que atraviesa este recorrido se abrirán con carácter expositivo por primera vez (y quizás por última, ya que las obras de renovación del edificio comenzarán a primeros del 2010). El recorrido abarca tanto la planta baja como varias salas de la primera planta del edificio, y lleva al visitante a descubrir lugares y espacios muy diferentes de la fábrica.

Con este proyecto se inicia, de alguna manera, el proceso de transformación del edificio Tabakalera para el arte, y a través del arte.

[www.tabakalera.eu]

NORBEGIAKO KONTUAK (eta II)

Wednesday, July 8th, 2009

selbu

(…aurretik dator) Jaialdiko bigarren (eta azken) egunak ere lainoa, euria eta hotza ekarri zizkigun. Ekipoak soinu hobexeagoa zuen, eta hasi ziren berriz ere kontzertuak. Zinez maitatu genuen Jan M. Iversenen emanaldia, baita No Context inprobisazio hirukote ingelesarena ere. Geure txanda iritsi zen gero (Tüsüri, Xedh eta Tzesne & Paralux, bakoitzak bere kontzertua egin zuen), eta Animal Machine lagunak itxi zuen jaialdia.
Jaialdi ondorengo eguna ere Selbun igaro genuen, eta pasiatzeko aprobetxatu genuen gehienbat. Iluntze aldera (ejem, iluntzea) inprobisazio bat egin genuen Kjetil, Animal Machine, Carlos, Hector, nik eta Arnfinnen asmakizuna den eta bakarrik jotzen duen Tribu Paniks instrumentuak. Pure Datako patch bat eta erresonantzia berezia zuen egur eta erretxin sintetikoz eraikitako instrumentu bat dira Tribu Paniks, bere inguruko zaratak jaso eta manipulatuta itzultzen dituena. Denon arteko nahasketak ez zuen ordea ongiegi funtzionatu. Zarata anabasa baino ez genuen egin, eta afaria prest zegoela entzutea nahikoa izan zen zentzu gehiegi ez zuen lan hura uzteko.
Hurrengo goizean utzi genuen Selbu, eta Stavangerren egin behar genuen hurrengo geldialdia. Eguerdi aldera iritsi ginen, eta hiria ikusteko eta bazkaltzeko ordu gutxi batzuk eduki ostean, soinu proba egitera joan behar izan genuen Tou Scene zentrura. Ikusi eta berehala alderatu genuen Donostiako Tabakalerarekin. Kultur zentru erraldoi bilakatzeko bidean zen eraikin industrial zaharra da hau ere (garagardoa egiten zuten), 2014a arte guztiz amaituko ez dutena eta aurreko bizitzaren arrasto batzuk mantenduaz berritzen ari direna. Gure kontzertuko afixa ikusi genuen: “Eksperimentell musikk fra Baskerland�. Gurekin batera ziren kartelean Iversen eta Bjerga bikotea eta No Context ingelesak (bai Iversen bai No Context gurekin ziren Stoy Pa Landet jaialdian ere).
Ateak irekita eta barruan inor ez zela topatu genuen Tou Scene. Erakiniaren bazterrak begiratzeko aprobetxatu genuen, emanaldiaren antolatzaile zen Sindre heldu arte. Probak egin eta konturatzerako jotzeko ordua zen dagoeneko. Iversen/Bjerga bikoteak gehiago entzuteko gogoekin utzi gintuen saio laburra egin zuen, lurrean zabaldutako aparatu guzti haiekin, eta No contextekoek kontzertu amaiera oso interesgarria egin zuten, hiruek elkarrekin ordu asko jo dituztela agerian utziz. Mikel Xedh ez zen Xedh izan, Miguel Ã?ngel García baizik, eta ezizen horren azpian landu ohi ez dituen erregistro ixilagoak erakutsi zizkigun. Tzesne eta Paraluxek “Bardenas” lan berria estreinatu zuten, seguraski laister Euskal Herrian ere ikusi eta entzuteko aukera izango duguna. Eta nirea… beste norbaitek komentatu dezala.
Bi emanaldi horiek besterik ez genituenez Norbegia osoan, soinu gaiak utzi eta turista hutsak izan ahal izan genuen momentu hartatik aurrera. Hurrengo egunean bertan Oslora joan eta batere kontzerturik edo soinu probarik egin beharrik gabe ikusi genuen hiria lasai asko.
Eta iruditzen zait turista huts bihurtu ginen momentu horretatik aurrera amaitzen dela kronika hau ere.

Eskerrik asko biran lagundu gaituzten guztiei, Aunebakeen-eko jendeari, Tou Scenekoei, gurekin batera izan diren beste musikariei, kontzertuak entzutera hurbildu den jendeari, eta zuri, kronika hau irakurtzen ari zaren horri.

oslo

Oier Iruretagoiena.

Argazkiak: Tzesne & Paralux