Mundua entzuteko eguna

Thursday, July 15th, 2010

4904

Proposamen naif xamarraren itxurarekin eta nahitaezko iparramerikar usaiarekin heldu dela ezin bada ukatu ere, hara hemen ekimen berezi batean parte hartzeko proposamena. Beharbada, norberak bere erara eginez zentzu gehiago eduki dezake… Momentuz hor doa:

Heldu den 2010eko uztailaren 18an igandez ospatuko den Mundua entzuteko lehen egunean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Egun honen helburuak dira:

* Entzutearen praktika ospatzea, gure ingurunearekiko harremana suposatzen duen heinean, ingurumenarekiko eta ekologia akustikorako kontzientzia ere sustatzen duelako.
* World Soundscape Project, World Listening Project, World Forum for Acoustic Ecology eta orokorrean fonografia modu sortzailean esploratzeko hainbat pertsona eta taldek egiten duten lana zabaldu eta ezagutarazteko.
* Kontzeptu eta praktika hauek hezkuntzaren esparruan landuko dituzten ekimenak diseinatu eta martxan jartzeko.

Uztailaren 18a aukeratu da Munduko Entzumenaren eguna bezala R. Murray Schafer konposatzaile kanadiarraren urtebetetze eguna delako (sic). Schafer ekologia akustikoaren mugimenduaren fundatzaileetako bat izan zen. Berak zuzentzen duen The World Soundscape Project edo Munduko Soinu Paisai egitasmoa, alor honetan hainbat aktibitaterako abiapuntu izan da, eta bere liburu Soundscape: The Tuning of the World egun ekologia akustikoaren mugimenduan erabiltzen den hainbat termino eta ideia definitzeko ezinbestekoa izan da.
Horrela har dezakezu parte Mundua Entzuteko egunean:

· Zure denboraren zatitxo bat gorde dezakezu, zure inguruko soinu paisaiei arreta eskaintzeko.
· Jendeak inguruneko soinu grabaketak erakutsiko dituen entzuteko festa bat antolatu dezakezu.
· Soinu ibilaldi bat antola dezakezu.
· Bestelako aukerak…

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan: worldlistening@gmail.com
Deskargatu prentsarako orri ofiziala hemen.

[www.worldlisteningproject.org]

— Jatorrizko mezua:

You are invited to participate in the first World Listening Day, which happens on Sunday, July 18, 2010. The purposes of World Listening Day are:
* to celebrate the practice of listening as it relates to the world around us, environmental awareness, and acoustic ecology
* to raise awareness about issues related to the World Soundscape Project, World Listening Project, World Forum for Acoustic Ecology, and individual and group efforts to creatively explore phonography
* to design and implement educational initiatives which explore these concepts and practices

July 18 was chosen as the date for World Listening Day because it is the birthday of the Canadian composer R. Murray Schafer. Schafer is one of the founders of the Acoustic Ecology movement. The World Soundscape Project, which he directed, is an important organization which has inspired a lot of activity in this field, and his book Soundscape: The Tuning of the World helped to define many of the terms and background behind the acoustic ecology movement.
Here is how you can participate in World Listening Day:

· You can set aside some time when you pay attention to your soundscape.
· You can organize a listening party when people play field recordings.
· You can organize a soundwalk.
· Other possibilities…

For more information contact: worldlistening@gmail.com
Download the official press release here

http://www.worldlisteningproject.org

Plunderphoniatik haratago…

Tuesday, July 13th, 2010

Plunderphoniatik haratago… edo topatu 7 desberdintasunak.
Mas allá de la plunderphonia… o busca las 7 diferencias.

Saretik katean jasotakoa /llegado en cadena : sustatu / neatorama / laughing squid
Errudunak / responsables: Andy Rehfeldt, The Markness, Stephanie Wooten

eta noski, jatorrizkoa ere bai.
Y por supuesto, el punto de partida…

[audiolab] SOINUMAPA 2010 update #4

Friday, July 9th, 2010

soinumapa010

Soinumapa.net egitasmoaren 2010eko laugarren eguneraketa nagusiaren errepasoa. Milesker partehartzaiel guziei.

Cuarto repaso de las actualizaciones del 2010 del proyecto Soinumapa.net. Gracias a todos los participantes.

- Donostia-San Sebastián: Paumak / Pavos reales 05:52
- Bera: Olazarko erreka / Río Olazar 01:27
- Leitza: Miaoak / Miaus 08:12
- Leitza: Eskupilota / pelota vasca 00:58
- Leitza: Andereño / Profesora 01:17
- Donibane Garazi: Erromesak / Peregrinos 03:06
- Orreaga / Roncesvalles: Santxo Azkarra / Sacnho el fuerte 01:09
- Irati: Ardiak biltzan / Recogiendo ovejas 00:43
- Larraine: Joare sinfonia / Sinfonia de cencerros 02:25
- Larraine: Orhiko txoria / Pájaro de Orhi 03:14
- Leitza: Peritza ostatua / Bar Peritza 01:22
- Donostia-San Sebastián: Greba orokorra/ Huelga general 04:02
- Donostia-San Sebastián: Alde hemendik / Fuera de aquí 07:26
- Ormaiztegi: Paisaia / Paisaje 04:26
- Igartubeiti: Artisaua / Artesano 03:16
- Akotz: Gaztetxea / Gaztetxe 01:55
- Akotz: Hondartza / Playa 02:32
- Bera: San Juan gaua / Noche de San Juan 05:11
- Ahetze: Pilotalekuan / En el frontón 03:07
- Sara: Betizuak / Vacas salvajes 03:46
- Senpere: Elvis eta taloak / Elvis y talos 03:16
- Ahetze: Uztarri saltzailea / Vendedor de cencerros 04:03

entzun / escucha:

- Ahetze: Uztarri saltzailea / Vendedor de cencerros 04:03

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.soinumapa.net]

ARTEX SONORA 3

Thursday, July 8th, 2010

4750

Uztailaren 8tik 30era / del 8 al 30 de julio
MACUF, A Coruña

Hoy dará comienzo la tercera edición del festival ArtEx Sonora, que se viene celebrando en el MACUF de A Coruña durante los últimos tres años. La edición de este 2010 contará con la participación de viejos amigos y conocidos como el griego ILIOS, el dúo TZESNE+PARALUX, el proyecto metal electrónico atmosférico LIKE DRONE RAZORS THROUGH FLESH SPHERE y el performático JOAQUÍN LANA. Además de las actuaciones habrá espacio para un taller de Supercollider y la presentación de la plataforma ARTO ARTIAN, con la cual colaboramos desde el Audiolab. Una propuesta del netlabel LARRASKITO, más conocido a través de la red, aunque ahora en carne y hueso y por supuesto, sonido.

Gaur hasiko da azken urteotan A Coruñako MACUF museoan ospatzen den ArtEx Sonorajaialdiaren hirugarren edizioa. 2010eko saio honek gure aspaldiko ezagun zenbait izango ditu parte hartzen, halanola ILIOS greziarra, TZESNE+PARALUX bikote gipuzkoarra eta LIKE DRONE RAZORS THROUGH FLESH SPHERE egitasmo metal atmosferikoa edo JOAQUÍN LANA performatikoa. Zuzeneko emanaldiez gain jaialdiak Supercollider softwareari eskainitako tailerra eta Audiolabetik elkarlanean jarraitzen dugun ARTO ARTIAN plataformaren aurkezpenak bilduko ditu. Normalean soilik saretik ezagutzen dugu LARRASKITOnetlabelaren ekimena, oraingoan hezurharagiz eta noski soinuz.
[www.artexsonora.org]

[soinumapa] MAPPA SONORA DI SATURNIA

Tuesday, July 6th, 2010

saturnia_2

www.saturnia.ertza.net

Como resultado de la participación de SOINUMAPA (en este caso representado por Iñigo Telletxea y Xabier Erkizia) en el festival situacionista INDICAZIONE DE V(U)OTO, presentamos el primer Mapa Sonoro de Saturnia. El festival, dedicado a la identidad (o mejor, a cuestionarla, incluso en contra de ésta) y a la máscara sirvió como una situación perfecta para desarrollar varias actividades sobre la escucha, entre las que realizaron varias sesiones de grabación. El mapa, por tanto refleja las aportaciones realizadas por los participantes del taller que durante 4 dias participaron en este curioso festival celebrado en la Toscana Italiana. Este proyecto ha sido posible gracias al apoyo y la colaboración de las asociaciones culturales ACE associazione culturale Euskara y ERTZ.

INDICAZIONE DE V(U)OTO jaialdi situazionistan SOINUMAPA egitasmoak (Iñigo Telletxea eta Xabier Erkizia ordezkari modura) izandako partehartzearen ondorio gisara, lehenbiziko Saturniako Soinu Mapa aurkezten dugu. Jaialdia, bere lehenbiziko edizioan nortasunari (edo hobe, nortasuna zalantzan jartzeari baita identitatearen kontra egoteari) eta maskarari eskainitakoa, entzumenari buruzko zenbait ekitaldi antolatzeko egoera bikaina bihurtu zen.  Hauen artean zenbait grabaketa sesio egin zituzten parte hartzaileek. Mapak, beraz, Italiako Toscanako jaialdi berezi honetako parte hartzaileek 4 egunez egindako bilketa lana erakusten du. Egitasmo hau ACE associazione culturale Euskara eta ERTZ elkarteen elkarlanari esker burutu da.

[audiolab] HOTS#24 FRANCISCO LÓPEZ: hmson

Sunday, July 4th, 2010

HOTS! irratiaren saio berri bat.
Nuevo programa de la radio HOTS!

FRANCISCO LÓPEZ: hmson (60 min)

Québec-eko iparraldeko basoetatik Australiako gure tropikaletara, bost kontinentetan zehar, “hmson” esistitzen ez den mundu baten zehar egindako soinuzko bidai birtuala da; esistitzen dela uste dugun, baina ez definitu ezta ezarri ere ezin dugun mundu batetik abiatuz. 1991 eta 2009 bitartean egindako landa grabaketak. Mobile messor estudioan konposatu eta masterizatua, 1997 eta 2010 artean.
Francisco López nazioarteko musika esperimentalaren eszenako figura aipagarri eta ezagunenetakoa da. Soinuzko sorkuntzaren eta landa grabaketen munduan duen 25 urteko esperientzia luzeak hala argitzen badu ere, ibilbide hortan eraiki duen soinu unibertso pertsonal eta ikonoklasta da bere ekarpena zuzenen erakusten duena. Ehundaka kontzertu, grabaketa egitasmo eta soinu instalazio aurkeztu ditu bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotan

De los borques nórdicos de Québec a las zonas tropicales de Australia, recorriendo los cinco continentes, “hmson” crea un viaje sónico virtual de un mundo que no existe a partir de uno que creemos que existe pero, en realidad, no podemos definir ni establecer. Grabaciones ambientales originales realizadas entre 1991 y 2009. Compuesto y masterizado en mobile messor entre 1997 y 2010.
Francisco López es reconocido internacionalmente como una de las figuras clave de la música experimental. Su experiencia en el ámbito de la creación sonora y en el trabajo con grabaciones ambientales abarca un período de 25 años, durante los cuales ha desarrollado un universo sonoro absolutamente personal e iconoclasta. Ha realizado cientos de conciertos, proyectos con grabaciones de campo e instalaciones sonoras en 50 países de los cinco continentes.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

[www.hots-radio.info]

[audiolab] OREN AMBARCHI

Friday, July 2nd, 2010

Audiolab Arteleku presenta / aurkezten du:

2

KONTZERTUA-CONCIERTO

OREN AMBARCHI (Australia)

201oeko Uztailaren 7a asteazkena / Miércoles 7 de julio de 2010
19,00 / ARTELEKU, Kristobaldegi 14, DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Sarrera doan / Entrada libre

Audiolab Artelekuk beste soinu artista baten lana ezagutzeko aukera aurkezten du, aldi honetan Oren Ambarchi australiarrarena. Aurkezpen honetan Ambarchik bertaratutakoekin elkarrizketa ireki modura emango digu bere lanaren berri, ondotik kontzertua eskaintzeko.
Oren Ambarchi Australiako konposatzaile eta multi-instrumentalista da, bere ibilbidean ohiko hurbilketa instrumentalak gainditzeko ahalegina erakutsi duena. Bere lana bereziki gitarraren esplorazioan oinarritzen da, tresna hau abstrakzio arraro baterantz eramanez, bere ageriko nortasuna galtzen duen eta tresna soil izatetik soinu ikerketari eskainitako laborategi bihurtzen den arte. Ambarchiren lanek, kantu itxura galdu gabe zalantzagarri bezain urduriak dirudite, hainbat musika tradizio eta eskolen arteko zirrikituetatik edanez, berezko leku bat lortu duten arte. Elektronika modernoa; inprobisazio askea eta minimalismoa: kantagintza, bere bertsio lasai eta pentsakorrenean; Morton Feldman eta Alvin Lucier bezalako konposatzaileen ustezko sinpletasuna eta suspentsioan egoteko gaitasuna; eta rock musikaren fisikotasuna, hezurretaraino biluztua eta moteldua… denak dira, bere aniztasunean, iturri Ambarchirentzat. Besteak beste Otomo Yoshihide, Pimmon, Keiji Haino, John Zorn, Voice Crack, Jim O’Rourke, Keith Rowe, Phill Niblock, Dave Grohl, Gunter Muller, Evan Parker, z’ev, Toshimaru Nakamura, Peter Rehberg edo Merzbow bezalako musikariekin egin du lan, eta 2004az geroztik Sunn O))) metal taldearekin dabil.

Audiolab Arteleku presenta una nueva ocasión para conocer la obra de otro músico-artista sonoro, en este caso el australiano Oren Ambarchi. En este evento Ambarchi presentará su trabajo en forma de entrevista abierta con los asistentes, así como en formato concierto. Ambarchi participa en este ciclo de presentaciones que vamos celebrando desde inicios del 2010 tras Akauzazte, Carlos Gómez, Els Viaene, Annie Mahtani y Francisco López.
Oren Ambarchi
es un compositor y multi-instrumentalista australiano con especial interés en transcender los acercamientos instrumentales convencionales. Su trabajo se centra principalmente en la exploración de la guitarra, redirigiendo el instrumento a una zona de extraña abstracción donde deja de ser reconocible como tal para convertirse en un laboratorio de investigación sonora. Los trabajos de Ambarchi se presentan como piezas con forma de canción vacilantes y tensas que se ubican en las rencillas entre diferentes tradiciones o escuelas musicales: la electrónica moderna; la improvisación libre y el minimalismo; la tradición del cantautor en su versión más calma y pensativa; la engañosa simplicidad  y la suspensión temporal de compositores como Morton Feldman y Alvin Lucier; y la fisicalidad de la música rock, ralentizada y desnuda hasta los huesos. Ambarchi ha colaborado con músicos como Otomo Yoshihide, Pimmon, Keiji Haino, John Zorn, Voice Crack, Jim O’Rourke, Keith Rowe, Phill Niblock, Dave Grohl, Gunter Muller, Evan Parker, z’ev, Toshimaru Nakamura, Peter Rehberg o Merzbow, y desde el año 2004 colabora regularmente con la banda Sunn O))).

[blogs.arteleku.net] [www.orenambarchi.com]

MIREN ERASO gogoan

Friday, July 2nd, 2010

Mezu honen bitartez gogorarazi nahi dizugu datorren larunbatean uztailak 3an arratsaldeko 5:00etan izango dela Miren Erasoren omenez egingo dugun lagun arteko topaketa. Donostiako Kristina Enean (Gladisenea) izango da eta Egiatik parkerako sarrera nagusian elkartuko gara.

Mediante este mensaje quisiéramos recordarte que el sábado 3 de julio a las 5:00 de la tarde realizaremos el encuentro de amigos en recuerdo de Miren Eraso. El lugar de encuentro será en el parque Cristina Enea (Gladisenea) de Donostia, en la entrada principal de Egia.