ESKERRIK ASKO

Monday, November 14th, 2011

Kaixo guztioi,
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan Artelekura hurbildu zareten guztioi, zuen borondatea eta lanagatik.
Aste honetan ere berreskurapen lanekin jarraituko dugu 09:30 etatik 17:00etara eta zure laguntza oso baliagarria izango litzateke. Bertara gerturatzerik baduzu, lana antolatzearren, Artelekura iristean Marta edo Gorettigatik galdetu mesedez, eta beraiek esango digute zer egin.
produkzioa@arteleku.tabakalera.eu
Mila mila esker guztiagatik,
Arteleku

Hola a todos/as,
Ante todo, queremos agradecer a todas las personas que durante esta semana os habeís acercado a Arteleku vuestra voluntad y trabajo.
Queremos transmitiros que Arteleku seguirá esta semana con las tareas de recuperación del centro, en horario de 09:30 a 17h. y vuestra ayuda será muy valiosa. Si esta semana también queréis, podéis…acercaros a Arteleku, a la entrada podéis preguntar por Goretti o Marta para que nos indiquen lo que podemos hacer.
produkzioa@arteleku.tabakalera.eu

Mila mila esker guztiagatik,
Arteleku

TONUA

Monday, November 14th, 2011

Berria egunkariak 2011ko azaroaren 10ean BI AHOTSETARA iritzi atalean argitaratu bezala:

Hemeretzigarren mendearen bukaeran Thomas Alva Edisonek gure memoriaren estruktura behin betiko aldatuko zuen gailua asmatu zuen. Irudiak, berdin hizki edo marrazki modura errepresentatzeko eta biderkatzeko makina asmatu zela mende andana bat pasa eta gero, azkenean soinuak biltzeko makina asmatu zuen norbaitek. Baina, arraroa badirudi ere, fonografoa ez zen musika biltzeko edo grabatzeko pentsatu, ahotsezko mezuak gordetzeko baizik. Erantzungailu izateko. Edison, ordea, laster konturatu zen musika zela bere asmakizun iraultzailea saltzeko modurik egokiena. Eta ideia on bat izan zuen: fonografoa agertoki gainera eraman eta Test-tone deitu zituen emankizunak edo erakustaldiak antolatu zituen. Bertan, hezur-haragizko musikari bat eta makina bera jarri zituen leku berean, bata bertzearen alboan. Biak abesti bera kantatzen (edo interpretatzen). Entzuleria, berriz, ohiko eserlekuetan, ilunpetan, baina agertokian zer gertatzen zen ezin ikusiz. Entzuleak makinaren eta gizakiaren arteko aldea nabaritzeko gai ote ziren jakin nahi zuen Edisonek. Bere iritziz, hain zen ona fonografoaren kalitatea, hain zegoen ziur jasoko zituen emaitzekin, bazekien entzuleak ez zirela gai izanen ahots-kordetatik eta polearen sokek eragindako mekanismoek bozgorailuetatik ateratako soinuen artean ezberdintzeko. Eta ez zuen arrazoirik falta, lehenbiziko saiotik test-tone direlako horiek arrakasta itzela jaso zuten, eta, bidenabar, hori baitzen azken helburua, fonografoak izugarrizko salmentak izan zituen.

Baina esperimentu horrek bertze gauza garrantzitsuago bat baieztatu zion Edisoni, berak jakin gabe, urteak aitzinera joan ahala pisu handiagoa hartuko zuena: Edisonek ez zuen musika errepresentatzeko makina sortu, musika egiteko makina baizik. Azken finean, esperimentuaren emaitzak ez zuen makina gizakiak bezala kantatzen jarri; gizakia makinak bezala kantatzen, ordea, bai. Eta geroztik, bozgorailuaren seme-alabak gara.

Xabier Erkizia

XABIER ERKIZIA @ SONM

Friday, November 11th, 2011

Xabier Erkizia izango da heldu den azaroaren 14tik 18rako astean Murtzian kokatutako dagoen SONM Musika esperimentalen eta soinu artearen sonoteka antolatzen duen erresidentzia programan parte hartzen hurrengo artista. Francisco López artistak 2010ean Puertas de Castilla kultur zentruaren barrenean eraikitako fonoteka honek Lopez berak 30 urtez bildutako disko eta grabaketa bilduma ikaragarria gordetzea du xede. Erresidentzia honen emaitza gisara laister podcast bat egonen da entzungai SONMen webgunean.

Xabier Erkizia será el próximo artista en participar, entre el 14 y el 18 de noviembre, en el programa de residencias que organiza la sonoteca dedicada a la música experimental y el arte sonoro SONM localizado en Murcia. Esta sonoteca construida en el 2010 dentro del centro Puertas de Castilla, recopila miles de discos y grabaciones coleccionadas durante 30 años por el artista Francisco López. Como resultado de esta residencia, próximamente se podrá consulta un podcast exclusivo en la web de SONM.
+ información

MURRUNMALDIAK #1

Friday, November 11th, 2011

MURRUNMALDIAK #1
AUDICIONES – ENTZUNALDIAK

13-XI-2011 19:00
CLUB LE LARRASKITO
ERREKALDE-LARRASKITU 33, 4º

Murrunmaldiak es un ciclo de audiciones de discos de músicas experimentales que se llevará a cabo mensualmente en Bilbo.

Murrunmaldiak no es un catálogo ejemplificado de conocimientos relacionados con las diferentes facetas de eso que se ha venido a llamar música experimental. Tampoco es un repaso histórico del devenir de las prácticas sonoras no convencionales que intente configurar un saber intelectual. En este sentido, no intenta abrir mentes, pero quizá, sin pretenderlo, llegue a abrir algunos oídos. No tiene intención pedagógica, aunque el ejercicio de la sensibilidad implica una transformación que tiene que ver, indudablemente, con saber vivir mejor.

Murrunmaldiak es una programación de experiencias en las que las protagonistas son la escucha y su relación con el registro discográfico: se tendrán en cuenta, entre otras cosas, las particularidades significantes de éste último y su vínculo con el ejercicio de la improvisación -tanto en la creación como en la percepción-.

Cada sesión consistirá en la audición de un disco cuyas especificidades no serán desveladas hasta que finalice. Después, hablaremos acompañando nuestras palabras de una taza de té. Puede que compartamos y contrastemos opiniones, pero también que hablemos de algo diferente. Puede que no merezca la pena romper el momento con palabras o, simplemente, que no nos apetezca decir nada… y bebamos en silencio.

Organiza-Antolakuntza: Héctor Rey

HENRITZI, FUKUOKA, OKERREKO @ larraskito

Friday, November 11th, 2011

aza15larras

KONTZERTUA / CONCIERTO

MICHEL HENRITZI & RINJI FUKUOKA
Francia – Japon. Laspsteel + violin + electronics

OKERREKO
Soraluze. www.okerreko.net

Azaroaren 15a asteartea / martes 15 de Noviembre
21:00 – CLUB LE LARRASKITO
(Carretera Errekalde-Larraskitu 33, 4º, Bilbao)
SARRERA / ENTRADA: 5 €

Cartel / Kartela: Rosa Parma

ETOR DADILA TARKOVSKI…

Thursday, November 10th, 2011

IMAG0111

UKITZEKE
Geldirik kazetariok, geldirik txori txikiak, etor dadila Tarkovski, eraman dezala kamera uraren gainean mantso, azpian geratu dena ikusteko moduan, joan dadila leun eta mantso, astiro, poliki, ikusten duenaz ohartzeko moduan, galeraren kontzientzia zehatza hartuz, eta ekar ditzala azalera, ukitzeke, berreskuratzeko ahaleginik egin gabe, zeharka ikusita bezala, ur azpian geratu diren liburuak, ekar ditzala izenak, ekar dezala gure begietara erabat galdu dena, eskuz egindako fitxak, euskal artearen historia baterako behar-beharrezko apunteak, Artelekutik pasatu diren artisten zerrenda, haien katalogoak, ekar dezala gure begietara, leun eta mantso, eskopeta tiroak zerua lehertu eta beruna bota aurreko isiltasuna mantenduz, mundua hobetzeko fedea gordetzen genuen garaia, artea kulturaren zutabe eta kultura ekonomiaren gurdi bilakatu aurreko sasoia, ekar dezala gure begietara edertasuna, lagunarte alaiaren betetasuna, izara zurien opaltzea, mundua behin eta berriz asmatzeko gurari haragitua, ekar dezala leun, ekar dezala mantso, geldirik kazetariok, geldirik txori txikiak eta suge handiak, etor dadila Tarkovski, ekar dezala azkenekoz, eta gero egin dezala kanpora, egin dezala gora, zeruaren bila.

Xabier Gantzarainek BERRIAn 2011/11/10ean.

INORK NAHI EZ DUEN MUNDUA…

Thursday, November 10th, 2011

IMAG0109

Hire baimenarekin Xabi…

OLDEAN

Oldean datozkit gomutak, han emandako egunak, han egindako lagunak, han geratu zirenak, igandea da, zeruak beruna bota du, astelehena da, urak eraman ditu inork eskertuko ez dien lanari eman dizkioten urteak, leku bat, historia bat salbatzearren eusten zioten han, berena bailitzan zaindu zuten, agian singularra erabili beharko nuke, ez Goretti, zenbat egun dira hogei urte, zenbat liburu dira hogei urte, zenbat jende, zenbat mesede, zenbat irribarre, zenbat zaputz, zenbat malko, eta azkenean ontziak ur egin du, berez bezala geratu da dena urpean, lokatzak hartu ditu liburuak eta aldizkariak, irauteko idatzitakoa galdu da lehendabizi, hala izan ohi da beti. Ur zikina besterik ez diote aurkituko hilotzari biriketan.

Oldean dakarzkit gomutak urak, bortitz, iazko azaro iluna, iazko urte osoa, gora eta gora dator, azpian harrapatu ditu oraingo pentsamenduak, oraingo zeruak, ilun istantzean hiriak hartzen dituen koloreak, eta hara eraman nau berriro ere, Artelekun nago, liburutegian: mundua dago edonoren eskura, eta ez du inork nahi.

Lokatza garbitu, hondarrak jaso, atea itxi, historia idatzi, ordena horretan. Itxaropena galdu. Negarrik ez egin. Oldean dakarzkit gomutak etorkizunak.

Xabier Gantzarainek BERRIAn 2011/10/09

ARTELEKU CERRADO… BAJO EL LODO.

Thursday, November 10th, 2011

Como consecuencia de las fuertes lluvias de los días 5 y 6 de noviembre, ha habido inundaciones en Arteleku y hemos sufrido importantes daños. Por lo tanto, de momento, Arteleku permanece cerrado.

De todas formas, el programa previsto por Arteleku-Tabakalera seguirá en marcha, en la medida de lo posible, trasladando las actividades a otras ubicaciones.

Los artistas residentes de las plantas 1ª y 2ª pueden acercarse a recoger sus materiales en horario de mañana, de 9:00 a 14:00.

Finalmente, queremos dar las gracias a todas aquellas personas que han mostrado su preocupación por Arteleku y han ofrecido su ayuda. En este momento es fundamental la coordinación, estamos valorando los daños y estudiando los pasos a dar, por ello, os agradecemos que si estáis dispuestos a echar una mano antes os pongáis en contacto con nosotr@s en produkzioa@arteleku.tabakalera.eu.

¡Muchas gracias!