XABIER ERKIZIA @ SONM
November 11th, 2011Xabier Erkizia izango da heldu den azaroaren 14tik 18rako astean Murtzian kokatutako dagoen SONM Musika esperimentalen eta soinu artearen sonoteka antolatzen duen erresidentzia programan parte hartzen hurrengo artista. Francisco López artistak 2010ean Puertas de Castilla kultur zentruaren barrenean eraikitako fonoteka honek Lopez berak 30 urtez bildutako disko eta grabaketa bilduma ikaragarria gordetzea du xede. Erresidentzia honen emaitza gisara laister podcast bat egonen da entzungai SONMen webgunean.
Xabier Erkizia será el próximo artista en participar, entre el 14 y el 18 de noviembre, en el programa de residencias que organiza la sonoteca dedicada a la música experimental y el arte sonoro SONM localizado en Murcia. Esta sonoteca construida en el 2010 dentro del centro Puertas de Castilla, recopila miles de discos y grabaciones coleccionadas durante 30 años por el artista Francisco López. Como resultado de esta residencia, próximamente se podrá consulta un podcast exclusivo en la web de SONM.
+ información
April 12th, 2012 at 3:36 pm
[...] Joan den 2011eko azaroan egindako egonaldiaren ondorio gisara SONM soinu arteari eta musika esperimentalari eskainitako fonotekak (Murtzia, Espainia) Xabier Erkiziak egindako bi podcast argitaratu ditu. Webgunean (eta hemen bertan, behean) entzun daiteken lehen podcast honek artxiboa osatzen duten lanak erabiliz egindako ariketa proposatzen du. Musika hauek egiteko ezinbestekoak diren bozgorailuak edo altabozak tresna nagusi hartuta, tresna hauek oinarri dituzten lanak bildu eta hauek berriz fonotekaren espazio desberdinetan erreproduzitzean datza ariketa, itxura batean pasiboa den artxiboari bizi berri bat emateko, berriz ere performance bihurtzeko. Informazio gehiagorako irakurri testu nagusia (soilik gazteleraz). [...]