MEGAFONOA

July 25th, 2007

megafonoqa5.jpg6530396.jpg

Uda honetako bestetako “grazia” bihurtu omen da megafonoa. Hori diote behintzat orain arte sukar hau sufritu duten hirietako bizilagunek, eta hori dio internetek ere. Aski da bilaketatxo bat egitea google-n megafonoak zernolako arrakasta izan duen jakiteko. Ideia, berez aski sinpea da: Megafonoak norberaren ahotsa 95dbko bolumenean entzunarazteaz gain, esaldi bat grabatzeko eta erreproduzitzeko gaitasuna du, eta azkenik sirena doinuak egiteko gai ere bada. Nahiko, 10 euro inguru balio duen “jostailu” batentzako (ohiko prezioa 3 edo 4 aldiz garestiagoa da). Megafono merkearen bapateko sarrera honek zer erran nahiko eman du uda hasi den lehen asteotan, bereziki Iruñeako Sanferminetan. Bertan guardia munizipalak milaka horrelako aparailu atzeman ditu, alde batetik sirenek sortzen zuten nahasmenarengatik eta bertzetik hiriko bizilagunen ehundaka kexek eraginda. Eta, egia erran, momentu batez horrelako ehundaka makina batera entzuteak ez du gauza makala izan behar! Seguruasko eraso terroristatik hurbilago dago bertzelako dibertimendutik baino!!
Horrelakoetan gertatu ohi den bezala, erabilerak ere modu askotarikoak dira: “Telefono mugikorreko kantuak bolumen altuan entzuteko erabiltzen dugu,” “ondotik pasatzen diren neskei gauzak errateko” edo “hurrengo manifetan erabili ditzazkegu”. Iritzi guztiak interneten topatutakoak dira.
Modu batera edo bertzera zarataren eta gure entzumenaren mugak non dauden entzun ahal izanen dugu uda honetan zehar. Thomas Edisonek 1897.ean megafonoa asmatu zuenean (hasiera batean distantzia luzeetan elkar komunikatzeko tresna bezala) seguruaski ez zuen horrelakorik imajinatuko, baina akaso gustuko izanen luke….

PD: norbaitek grabaketarik abdu edo egiten badu mesedez bidali SOINUMAPA egitasmora!

berri zenbait:
http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2007/07/11/sf2007/d11sf236.944661.php
http://www.aupaathletic.com/foros/replicas.asp?idTema=2070337

Leave a Reply