[ixi x007] MELISSA ROBERTS: Songs by…

October 15th, 2007

melissa.jpg

[ixi x007] MELISSA ROBERTS: Songs by Melissa Roberts (2007)

Soilik online (libreki deskargatzeko) dagoen diska hau Ixi softwareko lagunek orain urte pare bat martxan jarri zute ixi-label netlabelaren azken erreferentzia da. Bertzetan aipatu izan dugun moduan, internet bidezko disketxe honek nagusiki beraiek egiten duten softwarearekin sortutako musika argitaratzen dute. Eta egia erran, kasu guztietan hala dela argi ez badago ere (artistek ez dute aipatzen ixi-softwaren zein programa erabiltzen duten. beraz…), horrek ez lioke balorerik kendu beharko bildumari eta orain arte hau osatzen duten lanei. Robertsena bilduma hortan zazpigarrena da eta denetatik desberdinena duda izpirik gabe. Pop kantuak eta prozesu elektronikoak nahasten ditu nongo musikari honek, azken emaitzan apenas bertzerik bilatu nahi izan gabe. Sinpletasun hori ordea, ez da pobrea, ondradua baizik, antza hori hartu diot nik behintzat. Kantu errazak, melodikoak batzuetan, zarata eta erritmo lo-fiekin apainduak, gehienak minutu bat eta bi minutu inguruko iraupenekoak. Eta horren gainetik Melissaren ahotsa (ez beti, badira instrumental mordoa ere 18! kantuen artean), telefono bidez, electro edo hodei arteko pop gisara, gitarrak, sintetizadoreak eta bere heroi musikalei hamaika omenaldi izkutuko. Hainbeste erreferentzia eta izen etortzen dira gogora Melissa Robertsen kantuak entzuterakoan, bukaeran, horixe bera bihurtzen dela bere musikaren balio haundienetako bat.

X.Erkizia

[http://www.ixi-audio.net] [download zip]

> Melissa Roberts: Forward (2007)

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

One Response to “[ixi x007] MELISSA ROBERTS: Songs by…”

  1. Administrator Says:

    zuzenketa:

    Ixi-softwareko netlabelak ez du soilik beraien softwarearekin egindako musika argitaratzen, soilik beraien gustuko musika, inolako baldintzarik gabe. Barkatu gaizkiulertua.

Leave a Reply