KEINU LEIHOAK 06

March 16th, 2006

antzerkia – musika – poesia – kale animazioa

Lesakako Mairu antzerki taldeak bigarrenez antolatu du Keinu leihoak izeneko egitaraua Nafarroako Lesaka herrian. Beti bezala arte alor desberdinak uztartuz lau ekitaldirekin osatutako egitaraua aurkeztu dute.

martxoak 17 ortzirala / viernes 17 de marzo
22:00 KATTU
BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA: Arrakalak
Poesia emanaldietan aritu ohi den talde honek, oraingo honetan, taldeko partaide den Gotzon Barandiaranen “Arrakalak” olerki-liburuan oinarritutako emankizuna eskainiko du, poesia eta musika uztartuz.

martxoak 18 larunbata / sabado 18 de marzo
20:00 UDALETXEA
MIXEL ETXEKOPAR & FRANÇOIS ROSSE
Pianista inprobisatzaile baten eta Xuberoako herri-musikaren unibertso poetikoaren arteko topaketa. Xirularen ahotik, bere sinpletasunean eklosio zuzen eta eskuzabala. Bere parean…pianoa oraindik… euri tanta baten edertasunaren aurretiko bapateko kontzientziarekiko itzulera berriz deskubritu ezinean oraindik.

martxoak 25 larunbata / sabado 25 de marzo
20:00 KASINO
ANTZERKIOLA IMAGINARIOA: Litola balba Karpuki Tui
Jon Gerendiaga dramagile eta poetagileak idatzitako lehendabiziko poema liburutik sortutako irakurketa drama da. Bere hitzez gain, irudiak, musika, kantak eta aktoreen ekintzak baliabide poetiko bihurtzen ditu lan honek.

martxoak 26 igandea / domingo 26 de marzo
19:00 KASINO
MIKELAZULO: Erloju lehorrak
Hari nagusiak bere bizitzan krisian egonik parentesi baten barruan bizitzea erabaki duen pertsonaren istorioa kontatzen du. Parentesik parentesira egoera ezberdinetan dauden pertsonaien bizitzetan sartu eta denboran zehar bidaia egingo du protagonistak.

Leave a Reply