TRIKU FESTIE_2007 eta bi

October 24th, 2007

Triku_Kartela_07_blog.jpg

Lehenbiziko asteburuaren ondotik hurrengo egunotan ospatuko da Azpeitiko TRIKU FESTIE jaialdiaren egitarauaren zati potoloena. Rock musika ulertzeko bertze moduei eskainitako hiru kontzertu, taldeen konbinazio politekin: Ostegunean, hilak 25, GORA JAPON eta BIZARRA, momentu honetan inguruotako bi talde freskoenetakoak; ostiralean, 26an AUDIENCE (diska berria aurkezten) eta PT-BIZARRO; eta hirugarrenean T (etxekoak) eta LISABÖ. Hortaz gain musika eta irudi elektronikoenek gau hori bera eta jaialdia itxiko duena, 28 igandean, dj ULEA, TENDER FOREVER bordeleko proiektuaren (Calvin Johnsonen K disketxe mitikoan argitaratzen ditu lanak) eta LOGELA MULTIMEDIA bizkaitarren esku geldituko da. Urolatik ateratzen diren soinu berezien bertze adibide bat.

2 Responses to “TRIKU FESTIE_2007 eta bi”

  1. L Says:

    Ta kontzertuak ze ordutan hasiko dira?

  2. O Says:

    Gaur, osteguna, 9tan, ostiralean 10 terditan, larunbatean 10etan eta igandean 7etan. Larunbatean lehenengo Lisabök joko du gero T-k et gero DJ Uleak. Beste egunetan karteleko orden berean joko dute. Sarrera dohainik da.

Leave a Reply