SOTOKO HOTSAK: Vitrozeramusika!!

November 14th, 2007

sotoko kartela 2007.jpg

Bertze urte batez Elgoibarreko Sinuose taldeak Sotoko Hotsak kontzertu egitarau berezia aurkezten digu, aurtengoan gainera espreski berezia gai bat izanen baitu oinarri: sukaldea. Izaera desberdineko musikari zenbait sukaldari, margolari eta sukalde muntatzaileekin (!) nahastuz belarri eta urdaila betetzera gonbidatzeko adina. Erran bezala, proposamen berezia zinez!

Otro año más, el grupo de Elgoibar Sinuose nos presenta el especial programa Sotoko Hotsak, si cabe, de manera aún mas especial y con un tema común: la cocina. Tanto, como para invitarnos a llenar nuestros oídos y estomagos combinando músicos de diversa personalidad junto a cocineros, pintores y montadores de cocinas (!). Ya lo hemos dicho, es una propuesta especial…

Egitaraua / programa:
Osteguna 15 jueves / 22:30 Dj Amsia + gaNiX&JonF
Azkoititik etorriko zaigu Dj Amsia izugarrizko soinu jana eskeiniz, eta Dj izenpean egon arren dantza egitera bakarrik bultzatzen ez duena. Entzun eta dastatu. Honekin batera Elgoibarko gaNiX eta azpeitiko JonF graffitigile gazteak ariko dira sukaldeko paretak margotzen.

Ostirala 16 viernes / 22:30 Señor Achi + (gR)
Elgoibarko sinuoseko kidea, Arima Beltza-ko gitarra jolea eta musikari apartak, Señor Achi bezala aurkeztuko du bere burua, eta gitarra joteaz gain soinuarekin jolasean ibiliko da paisai ederrak marrazten. Eskarmentu handiko musikaria da eta sorpresaz beteriko emanaldia eskeiniko du. (gR) elgoibarko gazteak lagunduko dio altzari tresna desberdinak erabiliz sukaldeko musika egiten.

Igandea 18 domingo / 20:00 Bizarra + PatoRamsay
Bizarra bikoteak musika jarriko dio PatoRamsay sukaldari txiletarrari, eta honek jaki goxoak prestatuko ditu musikaren eta mugimenduaren harteko sinestesia lortuaz. Momentuan dastatzeko musika, momentuan eginikoa. On egin!!

Leave a Reply