PIEZAK Mikelazulon

November 29th, 2007

neus.jpg

PIEZAK izeneko proiektua eskaintzen du Mikelazulo kultur elkarteak hilero azken ostiralean 22:00etan.

Azaroaren 30ean pieza hauek osatuko dute saioa:
- ‘Haustura, arrastoa eta oroimena’, poesia eta fotomontaiak, Asier sarasola eta Neus Caamañoren eskutik.
- Luisillo Zabalak idatzitako ‘desentripao’ liburuaren aurkezpena ‘Esqalera poésika’ taldearen eskutik.
- ‘Gertutik’ izeneko erakusketaren inaugurazioa (abenduan zehar egongo da jarrita Mikelazulon), Ander Fernandezen testuak eta Maite Gurrutxagaren irudiekin.

PIEZAK proiektuari 2006ko irailean eman zitzaion hasiera. Proiektua ezaugarri hauekin jaio zen:
- Saio esperimentalak jendaurrean erakutsi, aukera dagoenean inprobisazioari, zuzeneko esperimentuei bidea emanez.
- Jendeak sortuak izan ditzakeen sormen lan laburrak ezagutzera emateko erakusleihoa: dantza, antzerkia, kortoak, poesia errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, inprobisazioak, ikusentzunezko artistikoak…
- Pieza laburrak eskaini eta gero, publikoak egileekin komentatzeko aukera izan ohi du.
- Deialdia erabat irekia da. Era berean, astero elkartzen den laborategi bat jarri da martxan, zeinean arte-eremu anitzetako jendeak elkarlananean oinarritutako esperimentazio lana egiten duen.

Informazio gehiago:

mikelazulo@hotmail.com
943 517002-649284483

One Response to “PIEZAK Mikelazulon”

  1. audiolab » Blog Archive » Mikelazuloren EZERAIKETAK @ Hernani Says:

    [...] gutxi gora behera”. 2006ko udazkenean Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkarteko “PIEZAK, esperimentazio gunean” 15 minutuko zirriborro modura aurkeztu ondoren, EZERAIKETAK ikuskizunak bere [...]

Leave a Reply