MEZUAK LEKUZ KANPO @ Roma

December 10th, 2007

MEZUAK LEKUZ KANPO: Eskizofoniari omen
MESSAGGI FUORI LUOGO: omaggio alla Schizofonia

Xabier Erkizia . Iñigo Telletxea

27morse.600.jpg

abenduak 13 osteguna / giovedi 13 dicembre
12:00 PORTA MAGICA (Piazza Vittorio)
17:00 Piazza del Popolo

abenduak 15 larunbata / sabato 15 dicembre
14:00 T_Nello di Genzano (Via Perino, 4. Genzano di Roma)

abenduak 16 igandea / Domenica 16 dicembre
12:00 Piazza Campo dei Fiori

[Associazione Culturale Euskara]

Schizofonia: refere-se ao rompimento entre um som original e sua transmissão ou reprodução eletroacústica

Raymond Murray Schafer-ek, Deleuze eta Guattarik ziotenaren haritik, fonografoaren asmakizunak ekarriko zuen ondorio zuzenenetako bat deskribatu zuen Eskizofonia hitzaren bidez. Bere iturritik banandurik dagoen soinuaren erreprodukzioa deskribatzeko erabiltzen den hitza da. Baina Eskizofonia 1836an Samuel F. Morsek asmatu zuen telegrafo elektrikoarekin hasi zen, distantzia hurrunetik soinu bidez komunikatzeko gai zen asmakizuna egin baitzuen. Ia 150 urteren ondotik, eskizofonikoak garela erran genezake, lasai aski onartu baitugu soinuaren eta honen jatorriaren arteko dibortzioa. Horrenbeste, gaur egun esperientzia akustiko normaltzat jotzen dugula, garai batean naturaren eta ingurugiroaren soinuekin egin genuen bezala. Eskizofonia hortaz, izatez gain, egin ere egiten da, interpretatzen da, etengabeko performance bat da. Errproduzitutako musika oro da eskizofonikoa, irratia, telebista, telefonoa… komunikabide oro da eskizo, eta gure autoa ere bai.

Raymond Murray Schafer, al filo di Deleuze e Guattari, ha descritto, attraverso la parola SCHIZOFONIA una delle conseguenze dirette dell’invenzione del fonografo. La parola si utilizza per descrivere la riproduzione del suono che è separato dalla sua fonte. Ma la Schizofonia iniziò con il telegrafo elettrico inventato da Samuel F. Morse nel 1836, cioè con la possibilità di comunicare, a grande distanza, attraverso il suono. Dopo quasi 150 anni potremmo dire che siamo schizofonici, avendo tranquillamente accettato il divorzio tra la fonte sonora e il suono steso. Al punto di considerare un’esperienza acustica normale, così come una volta facevamo tra i suoni dell’ambiente e la natura. La schizofonia perciò, oltre a esistere la si produce, la si interpreta, è una performance senza sosta. Ogni musica riprodotta è schizofonica, la radio, la tv, il telefono… ogni mezzo di comunicazione è schizo, e anche la nostra macchina.

[www.euskara.it]

5 Responses to “MEZUAK LEKUZ KANPO @ Roma”

  1. ptx | irratia.com Says:

    Bilbon ere, horrelako ekintza bat egiteko jarriko genituzke kaleak, autoak eta irratiak.

    mezuak lekuz kanpo? ez dut uste…

    xabi, ea noiz hurbiltzen zaren, euskal hiria izan gura duen honetara… eta egingo dugu zerbait.

    interesatzen zaigu gure hiriburua mezuz gainditzea, morsea, euskara… denak nahastuko ditugu, grabatuko….

    zure erranetara.

    ptx http://www.irratia.com

  2. Administrator Says:

    aupa patxi,
    milesker animoengatik!!
    egia erran esperientzia paregabea izan zen erromakoa, eta espero dugu laister elkarbanatuko ditugula han gertatutakoak… eta bilbon egiteko?? Noski!!!!! nahi duzunean mintza gaitezke hortaz…

  3. Laura Mintegi Says:

    Aupa Xabi and company

    Bilbon egitekotan abisua pasa, please, Roman ikusi ezin izan nuena Bilbon ikusteko. Irrikitan nago.

    Laura

  4. xabierk Says:

    Aupa Laura!

    pozten gara zure berri izateaz! noski, Bilboratu bezain laister izanen duzu gure berri…
    besarkada bat,

    xabi ta iñigo

  5. audiolab » Blog Archive » SCHIZOFONIA SULLA ROMA: akta Says:

    [...] du, bi mila eta zazpiko abenduaren hamaikagarrenean, Associazione culturale Euskara elkarteak MEZUAK LEKUZ KANPOren bisita jaso duela, honen ordezkari modura Erkizia, Telletxea eta IBAI GOGORTZA jaunak direla. [...]

Leave a Reply