PODKARAZ. Emaitzak
January 7th, 2008
INFO7 irratiak UEUrekin eta EHUko irrati tailerrarekin lankidetzan antolatu zuen iaz euskarazko podcasten lehen erakustaldia, eta epaimahaiak egin du dagoeneko bere hautaketa. Abenduan zehar emititu ziren irratiz soinu-istorio hauek, baina podcast moduan entzun eta deskargatu ditzakegu oraindik.
1. MacMikel: Western bat. Txoroa. John Fordi eta Quentin Tarantinori omenaldi txiki bat.
2. Ostatuko mamua: Joseba Sarrionandiak ‘Ni ez naiz hemengoa’ liburuan idatzitako ipuinaren soinu moldaketa.
3. Amuma: “Nire amumak bere bizitza laburbildu zuen, eta azalerako ukendua zelan egiten duen kontatu, Bermioko euskalkia erabiliz. Ulertzeko zaila agian, baina, narratzaile ederra nire amuma, 82 urte oso minutu gutxian kontatzeko kapaza.�
4. Hoz(s)kailua: Hozkailua hoskailu bihur daiteke. Betaurrekoak galdu dituzula? Inoiz imajinatu ez duzun lekuan baietz aurkitu. Izan ere, imajinazioak eroan zaitzake inoiz aurkitu gabekoa ikustera… begiak itxita.
5. Ultrakomunikatzen: Konputagailu birusak.